Satanismoa deabruaren edo Satanen gurtza da. Judu-kristautasunaren hegemonia espiritualaren aurkako jokabidetzat hartu ohi da. Izan ere, Satan gaitz guztien iturburutzat hartzen duen judu-kristau tradizioari loturik agertzen da ezinbestean satanismoa.

Buruz beherako gurutzea, satanismoaren sinboloetako bat.

Satanen gurtza XVII. mendeko dokumentuetan agertzen da, nahiz eta gurtzaileen kopuruaz eta aurreko garaietan izan zuen garrantziaz kontuzko ezer esatea zail den. Elizgizonek, ordea, satanismoaren salaketa egotzi zien bai sorginei eta bai hainbat mugimendu heretikori. Meza beltza, emakume baten gorputzaren gainean egiten den meza katolikoaren parodia, eta Satani deitzeko erritu magikoak dira Satanen gurtzaren ezaugarri nabarmenenak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu