Antidepresibo

Depresioaren kontra erabiltzen den farmakoa edo agentea. Oro har, nerbio-sistema zentraleko noradrenalina- eta serotonina-mailak igoarazten dituzte.
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Antidepresiboak sendagai psikoaktibo familia handi bat da. Batik bat erabiltzen dira depresio asalduretan, baina baita bestelakoetan, distimian, nahasmendu obsesibo-konpultsiboan, min kronikoan, elikadurarekin eta loarekin lotutako arazoetan eta abar. Bakarrik edo konbinazioan beste medikazio batzuekin batera hartu daitezke.

Fluoxetinaren ('Prozac') blisterra, hau da antidepresiborik erabilienetarikoa munduan.

1950eko hamarkadan sortu zituzten lehenengoak, triziklikoak izenekoak. AEBetan antidepresiboak sendagairik salduenak izan ziren 2013an, eta joera bera erakutsi dute Erresuma Batuan eta mundu garatuaren beste hainbat tokitan ere. Generoari dagokionez, emakumezkoak dira erabiltzaile gehienak.

SailkapenaAldatu

IndikazioakAldatu

Albo-ondorioakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu