Polinizazio

Polinizazioa angiosperma edo landare loredunen ugalketa-prozesuko aldi bat da, non estamineetako polena karpelora sartu eta loreko obuluak ernaltzeko prozesua da. Horren ondorioz, fruitua eta haziak sortuko dira, ernatu ondoren landare berriak sortuko dituztenak.

Erleek eragile garrantzitsuak dira polinizazioan, loreetako polenaren bila hori bera karpeloetan sartzen laguntzen dutelako.

Polinizazioa faktore biotiko zein abiotikoengatik ematen da. Faktore biotikoan animaliak sartzen dira; intsektuak, saguzarrak, txoriak (kolibriak) eta ugaztun txikiak (sagu mota batzuk). Intsektuak dira animalietan polinizazio eragile nagusiak. Ezagunenak eta eraginkorrenak polinizazio prozesuan hymenoptera, lepidoptera, diptera eta coleoptera ordeneko intsektuak dira.

Eragile abiotikoan ordea, haizea da polinizatzailea, polena edo lore-hautsa karpelora eramateaz arduratzen dena.

Polinizazio-prozesuaAldatu

 
aeroplanktonen ikusitako polen aleak
Hego Europa[1]

Polenaren ernetzeak hiru fase ditu: hidratazioa, aktibazioa eta polen-hodiaren sorrera. Polen alea deshidratatu egiten da, oso; beraz, bere masa murrizten da; hala, lorez lore errazago garraiatzeko aukera ematen du. Erneketa beridratatu ondoren soilik gertatzen da; horrela, anteran ez dela ernetze goiztiarra ematen bermatzen da. Hidratazioak polen-alearen mintz plasmatikoa bere biko geruza antolakuntza arruntera eraberritzen du, mintz osmotiko eraginkor bat emanez. Aktibazioak, zelularen zitoplasma osoan, aktina-harizpiak garatzea dakar, eta, azkenean, polen-hodia aterako den puntuan kontzentratzen dira. Polen-hodia hazten hasten den heinean jarraitzen dute hidratazioa eta aktibazioa[2]. Koniferoetan, ugalketa-egiturak konotatik sortzen dira. Konoak polen-konoak (arrak) edo obulatuak (emeak) dira, baina espezie batzuk monoikoak dira, eta beste batzuk dioikoak. Polen-kono batek esporofiloa izeneko ugaltze-egiturak ehunka mikrosporangio ditu (edo garraiatzen). Mikrosporangioetako esporen ama-zelulak meiosiaren bidez zatitzen dira mikroespora haploideak eratzeko, zeinak, bi zatiketa mitotikoren bidez, gehiago garatzen diren gametofito ar heldugabeetan (polen aleak). Sortzen diren lau zelulek osatzen dute: hodi-zelula handi bat, zeinak hodi-polinikoa osatzen duen; mitosi bidez bi espermatozoide ekoitziko dituen zelula sortzaile bat, eta degeneratzen diren bi zelula protalial. Zelula horiek mikrogametofito oso murriztua dute, erresistenteen barruan dagoena.

Polen aleak haizearen bidez sakabanatzen dira, gainjarritako ezkata ugariz (esporofiloak, eta, beraz, megasporofiloak) osatutako kono obulatu emeraino; bakoitzak bi obulu babesten ditu, horietako bakoitza, halaber, bi ehun-geruzatan bilduta dagoen megasporangio batez (nuzeluloa) osatuta (tegumentua eta kupula), zeinak arbasoen gimnospermoen adar oso eraldatuetatik eratorritakoak diren. Polen ale bat obulu baten muturretik aski hurbil erortzen denean, mikropiloen (obuluaren punta estaltzen duten tegumentuetako poro bat) bidez sartzen da, askotan, polinizazio tanta deritzon likido tanta baten bidez. Polena nuzelulotik hurbil dagoen polen ganbera batean sartzen da, eta han urtebete itxaron dezake ernetzeko eta ernalketa gertatzen den megasporangioaren (nuzeluloa) horman zehar hazten den hodi polenikoa eratu arte. Denbora horretan, megasporaren zelula ama meiosiaren bidez zatitzen da lau zelula haploide sortzeko, eta horietako hiru endekatu egiten dira. Bizirik irauten duena megaspora gisa garatzen da, eta behin eta berriz zatitzen da heldugabeko gametofito eme bat (arrautza zakua) sortzeko. Arrautza duten bizpahiru arkegonioa garatzen dira gametofitoaren barruan. Bien bitartean, bigarren urteko udaberrian, bi espermatozoide sortzen dira gametofito maskulinoaren gorputz-zelularen mitosiaren bidez. Polen-hodia luzatzen, zulatzen eta hazten da megasporangioaren horman, eta espermatozoideak barruko gametofito emeari helarazten dizkio. Ernalketa espermatozoideetako baten nukleoa megagametofitoaren arkegonioan obulu-zelulan sartzen denean gertatzen da[3].

Landare loredunetan, lorearen anterek mikrosporak sortzen dituzte meiosiaren bidez. Horiek mitosia jasaten dute gametofito arrak sortzeko, eta horietako bakoitzak bi zelula haploide ditu. Bien bitartean, obuluek, meiosi bidez, megasporak sortzen dituzte, eta horiek, zatiketa gehiagoren bitartez, gametofito femeninoak eratzen dituzte (oso murrizten direnak), bakoitza zelula gutxi batzuez osatuta, eta horietako bat arrautza da. Polen ale bat karpelo baten estigmari atxikitzen zaionean ernetzen da, estiloko ehunetan zehar hazten den polen-hodi bat garatuz eta mikropilotik obuluan sartuz. Hodia arrautza-zorrora iristen denean, bi espermatozoide igarotzen dira eme gametofitora, eta ernalketa gertatzen da[4].

MotakAldatu

Polinizazio mota nagusiak bi dira: anemogamoa eta entomogamoa.

Polinizazio anemogamoan, polen aleak haizeak garraiatzen ditu eta polinizazio mota hau duten landareen loreak ez dira oso ederrak, ez dituztelako intsektuak erakarri behar, normalean lore txikiak dira. Polen asko sortzen dute, izan ere, ale asko haizeak barreiatzen ditu eta gutxi batzuk bakarrik iristen dira beste loreetara.

Polinizazio entomogamoan, intsektuek lore batetik bestera eramaten dituzte polen aleak. Polinizazio mota hau duten landareak lore ederrak dituzte eta lore hauek substantzia azukreduna (nektarra) sortzen dute intsektuak erakartzeko, eta ez dute zertan polen asko sortu behar.

Landare entomogamoak edo polinizatzaile animaliak dituzten landareak eta animaliak elkarrekin eboluzionatzen joan dira espeziea bera sortu eta espezializatu zenetik. Hain da handia biek (landareak eta animaliak) batak bestearekiko duten beharra bata besterik gabe desagertuko zela. Beraz, oso garrantzitsua da bioaniztasuna kontserbatzea, animalia polinizatzaileak eta intsektuak kontserbatzea, horrekin landareen bioaniztasuna bera kontserbatzea lortzen delako.

Polinizazioak erakusten digu argi eta garbi zein kate ekologiko estuak dauden naturan, munduan bertan. Kate horiek dira mundua, bizitza aurrera eramaten dutenak.

Polinizatzaile eta landareen arteko eboluzioaAldatu

Polinizazio abiotikoaren (izaki bizidunarik gabeko polinizazioa) lehenengo aztarna fosilak karbonifero berantiarretik datoz, iratzeen antza zuten landare mota batzuek eginak.

Gimnospermoak haizea erabiltzen hasi ziren polinizaziorako garai triasikoan. Dena den, garai honetan, aztarna fosilek erakusten digute gimnosperma mota eskas batzuetan ere polinizazio biotikoa ematen zela.

Intsektu batek polen aleak biltzen zituenaren lehenengo ebidentzia Kretazeoan ematen da.

Kakalardo eta landare-loredunen (angiospermak) arteko polinizazio harremana kretazeo goiztiarrean eman zenaren ebidentziak ditugu eta horrek intsektu eta landare-loredunen arteko aldaketa morfologiko, ekologiko eta elkarrekiko eboluzio sakon bat eragin zituen, polinizazioaren mutualismoaren hasiera izan zen hymenoptera ordenaren eta landare-loredunen artean, bertan, landare-loredunak nektarra edo substantzia azukredunak produzitzen hasi zirelarik.

Ingurumenean ondorioakAldatu

Azkeneko urteetan polinizatzaileen beherakada kezkagarri bat eman da, biodibertsitatearen galera dela eta.

Horrek eragin eta kalte ekologikoez gain eragin ekonomikoak ere ekarri ditu lehengo sektorean eta mundu mailako ekonomian.

Ezin dugu ahaztu gizakion eta gure abereen jaki gehienek polinizatzaileen beharra dutela, beraz beherakada hau tendentzia honetan mantentzen bada gizakia beraren elikatzeko ahalmena da arazo larrian egongo dena, biodibertsitatearen galera berak dakarren gainontzeko arazoak kontuan hartu gabe, bata bestea bezain larria gizakiaren biziraupenerako.

Biodibertsitatean polinizatzaileek protagonismo oso garrantzitsua dute, landare mota gehienek (%90) polinizazio prozesuaren beharra baitute ugaldu ahal izateko eta aberastasun genetikoa bermatu ahal izateko, beraz, guztion ardura da biodibertsitatea babestea, mantentzea eta areagotzea.

Polinizatzaileen beherakada azaltzen duten faktore ezberdinen artean hauexek daude: Larrialdi klimatikoa, intsektiziden eta pestiziden erabilera, biodibertsitatearen galera, habitaten suntsiketa...

Landare eta polinizatzaileen harremanaren egituraAldatu

Basapolinizatzaileek landare mota ezberdinei egiten diete bisita, landare hauek era berean, polinizatzaile askoren bisitak jasotzen dituzte. Honek guztiak harreman sare bat osatzen du, bitxia bada ere oso sare berdintsua da mundu osoan zehar, edozein kontinente edo ekosisteman delarik.

Harreman sare hori oso konplexua da, berezitasun eta espesifikotasunez betea. Sarearen berezitasun honek biodibertsitatea areagotzen duela frogatu dute biologoek, konpetentzia murrizten delako eta baliabide zein irtenbide gahiago daudelako estres ekologikoa gertatzen denean. Alegia, sare konplexu honetan, espezie ugariz beterikoan, harreman ezberdinak ematen dira espezie ezberdinetan, kasu askotan polinizatzaile mota batek landare mota bat baino ez du polinizatzen, biodibertsitatearen katea handituz.

Polinizazioa eta nekazaritzaAldatu

Egungo nekazaritzan, landare gehienak haizeak polinizatuak izaten dira, zerealak dira adibide nagusia. %30 intsektuek polinizatuak izaten dira gure nekazaritzan, barazkiak eta fruta-arbolak horren adibide dira.

Intsektuen erabilera nekazaritzan funtsezkoa da, erabiliak dira mundu osoan barrena eta euren balioa nekazaritzan 37-577 mila milioi dolarretan estimatzen da.

Landare-loredunen %90-ak intsektu bat behar dute polinizatuak izateko, intsektu horren faltak landare horren desagerpena ekartzen du, hasiera batean genetikaren txirotzea eta azkenik landarea beraren desagerpena.

Akats bat da polinizatzaileek doaniko zerbitzu ekologikoa eskaintzen dutela pentsatzea. Polinizazio eraginkor bat izateko polinizatzaileek habitatak eta bizirauteko erraztasunak behar dituzte, horrek nekazaritza konbentzionalarekin talka egiten du. Polinizatzaileek argi erakusten dute prozesua eraginkorra eta errentagarria izateko nekazaritza sistema ekologikoak behar direla, habitatak, ekologiaren prozesuak eta biodibertsitatea kontutan hartzen dituztenak.

ErreferentziakAldatu

  1. Denisow, B. and Weryszko-Chmielewska, E. (2015) "Polen aleak aireko partikula alergeniko gisa". Acta Agrobotanica, 68(4). doi:10.5586/aa.2015.045.
  2. Raghavan V (1997). Molecular Embryology of Flowering Plants. Cambridge University Press. pp. 210–216. ISBN 978-0-521-55246-2
  3. Runions, C. John; Owens, John N.. (1999). «Sexual reproduction of interior spruce (Pinaceae). I. Pollen germination to archegonial maturation» International Journal of Plant Sciences 160 (4): 631–640. doi:10.1086/314170..
  4. Campbell NA, Reece JB (2002). Biology (6th ed.). Pearson Education. pp. 600–612. ISBN 978-0-201-75054-6

Kanpo estekakAldatu