Ezpel arrunt

Buxus sempervirens» orritik birbideratua)

Ezpel arrunta (Buxus sempervirens) landare loredun betiberdea da, Buxus generokoa. Jatorria Europa mendebalde eta hegoaldean, Afrika ipar-mendebaldean eta Asia hego-mendebaldean du, Ingalaterra hegoaldetik, Maroko iparraldera eta Turkia mendebaldera[1][2][3]. Kaukaso mendebaldeko Buxus colchica eta Iran iparraldeko B. hyrcana sinonimotzat hartzen dira[4][5].

Ezpel arrunt
Buxus sempervirens.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaBuxales (en) Buxales
FamiliaBuxaceae
GeneroaBuxus
Espeziea Buxus sempervirens
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak boxwood (en) Itzuli

Zuhaitz txiki edo zuhaixka betiberdea da, 1-9 m garai, 20 cm diametroko enborrarekin (nahiko zabala zuhaixka batentzat). Hostoak berdeak edo hori-berdeak dira, obalak, 15-30 mm luze eta 5-13 mm zabal. Loreak hermafroditak dira, hori-berdexkak, petalorik gabeak eta intsektuek polinizatuak. Fruitua hiru gingileko kapsulak dira, 3-6 hazi dituztenak[1][3]. Espeziea kareharri edo klera lurretan hazten da, zuhaitz handiagoen basoetan, batez ere pagadietan.

Ezpel hitza euskal toponimoetan agertzen da, hala nola Lapurdiko Ezpeleta[6].

EnborraAldatu

 
Enborra hiru dimentsiotan, Fossil Plastics proiektuaren baitan.[7]

ErreferentziakAldatu

  1. a b Rushforth, K. (1999). Trees of Britain and Europe. Collins ISBN 0-00-220013-9.
  2. Flora Europaea: Buxus sempervirens
  3. a b British Trees: Buxus sempervirens
  4. GRIN Taxonomy for Plants - Buxus sempervirens
  5. Med-Checklist: Buxus colchica
  6. Toponymie : les noms de lieux en France
  7. «Elurmaluta.net - Fossil Plastics - Alegiazko Enborrak» www.elurmaluta.net Noiz kontsultatua: 2021-01-24.

Kanpo estekakAldatu