Ireki menu nagusia

Elisabet I.a Gaztelakoa Katolikoa[1] (Madrigal de las Altas Torres, Ávila, 1451ko apirilaren 22a - Medina del Campo, Valladolid, 1504ko azaroaren 26a) 1474tik 1504ra Gaztelako erregina izan zen. Fernando II.a Aragoikoaren emaztea zenez gero, 1479tik aurrera Aragoiko koroako erregina ezkontidea izan zen[2].

Elisabet I.a Gaztelakoa
IsabellaofCastile03.jpg
Gaztela eta Leon erregea

Bizitza
Jaiotza Convento Agustino de Extramuros Itzuli1451ko apirilaren  22a
Herrialdea Gaztelako Koroa
Heriotza Palacio Testamentario Itzuli1504ko azaroaren  26a (53 urte)
Hobiratze lekua Royal Chapel of Granada Itzuli
Heriotza modua : umetokiko minbizia
Familia
Aita Joanes II.a Gaztelakoa
Ama Elisabet Portugalgoa
Ezkontidea(k) Fernando II.a Aragoikoa  (1469-10-19 -  1504-11-26 (egutegi gregorianoa))
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Leinua Trastamara leinua
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak agintaria
Jasotako sariak
Influentziak Juan Rodríguez de Fonseca Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
IMDb ch0521316 eta ch0501200
Isabel firma.jpg

Elisabet eta Fernando Errege-erregina Katolikoak izenaz ezagunak dira, Alexandro VI.a aita santuak hala izendatu zituenez geroztik.

BizitzaAldatu

Joan II.a Gaztelakoaren eta Elisabet Portugalgoaren alaba zen. Bere anaia Alfontso hil zenean, 1468an koroaren jaraunsle izendatu zuten, Guisandoko itunaren bidez. Erreginaren anaiorde Henrike IV.a Gaztelakoak, beronen alaba Joana Beltranejaren eskubidea baztertuz onartu zuen delako itun hori.

 
Elisabet I.aren estatua Madrilen

1469an Fernando printzearekin ezkondu zen. Ezkontza isilpean egin behar izan zen, besteak beste, Luis XI.a Frantziakoak arriskutsua ikusten zuelako Gaztelaren eta Aragoiren arteko batasuna.[3][4]

Joana Beltranejak Gaztelako koroa eskuratu nahi zuenez, Portugalen laguntzarekin Gerra Zibilari hasiera eman zion. Elisabeten aldekoek garaitu ondoren (1476), 1479an Gaztela, Aragoi eta Portugalek bakea sinatu zuten, Alcáçovasko itunaren bitartez.

Bestalde, Elisabet eta Fernandoren helburu nagusia monarkiaren boterea indartzea izan zen. Hartarako, nobleei indarra kendu zieten, errentak gutxitu, etab. Granadako gerran irabazle izan zen, eta Kristobal Koloni lagundu zion, Ameriketarako bidaia egiteko bideak errazturik. Bera erregetzan zegoela beretu zuen Espainiak Melilla (1497).[4]

TestamentuaAldatu

 
Elisabet I. Katolikoaren testamentua

Testamentuan, Joana alabari utzi zion Gaztelako koroa, baina Fernando izendatu zuen erregeorde, Joana ezin zelako erregina izan. Hala ere, Fernandok uko egin behar izan zion, eta Filipek, Joanaren senarrak, hartu zuen bere gain erregeordetza. Filipe hil zenean, Fernandori itzuli zioten erregeordetza. Orduan, Joana kartzelean sarrarazi zuen.[4][5][6][7]

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua.
  2. Isabella I Global.britannica.com
  3. (Gaztelaniaz)«Más Isabel - ¿Tuvo gemelos Isabel 'La católica'?» RTVE.es 2013-10-28 . Noiz kontsultatua: 2019-03-03.
  4. a b c «Isabel I la Católica» www.cervantesvirtual.com . Noiz kontsultatua: 2019-03-03.
  5. «Testamento de Isabel la Católica - Wikisource» es.wikisource.org . Noiz kontsultatua: 2019-03-03.
  6. «Testamento de Isabel la Católica - Obra - ARTEHISTORIA V2» web.archive.org 2014-02-22 . Noiz kontsultatua: 2019-03-03.
  7. (Gaztelaniaz)«Análisis al testamento de Isabel la Católica, por Luis Suárez Fernández. Ideas más importantes subrayadas.» Historiadores Histéricos 2008-11-19 . Noiz kontsultatua: 2019-03-03.

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elisabet I.a Gaztelakoa