Espainiako Ornitologia Elkartea

espainiar elkarte zientifikoa

Espainiako Ornitologia Elkartea[1] (gaztelaniaz: Sociedad Española de Ornitología edo SEO; egun SEO/BirdLife) gobernuz kanpoko erakunde bat da, onura publikokoa, eta helburu nagusiak hegaztiak eta haien habitatak kontserbatzea eta aztertzea dituena. Gaur egun 12.000 bazkide baino gehiago eta 5.000 boluntario inguru ditu. Bazkide aktiboenak Tokiko Taldeak izenekoetan biltzen dira, eta gaur egun 32 daude Espainia osoan banatuta. Egoitza nagusia Madrilen dago, eta, gainera, ordezkaritzak ditu Aragoin, Andaluzian, Kanarietan, Kantabrian, Katalunian, Extremaduran eta Valentziako Erkidegoan, bai eta Doñanan eta Ebroko deltan ere. Nazioarteko Birdlife erakundeko kidea da.

Espainiako Ornitologia Elkartea
Datuak
Mota garapenerako gobernuz kanpoko erakundea eta elkarte zientifikoa
Herrialdea Espainia
Gobernantza
Egoitza Espainia
Historia
Sorrera 1954ko maiatzaren 15a
seo.org

ErreferentziakAldatu

  1. Berria egunkariaren [#6054 Estilo Liburua.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.