Santa Katalina monasterioa (Sinai)

Santa Katalinaren monasterioa (Sinai)» orritik birbideratua)
Santa Katalina eskualdea1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Katharinenkloster Sinai BW 2.jpg

Santa Katalinaren monasterioa

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii, iv, vi
Erreferentzia 954
Kokalekua  Egipto
Eskualdea2 Herrialde arabiarrak
Koordenatuak 28° 33′ 20″ N, 33° 58′ 34″ E / 28.55556°N,33.97611°E / 28.55556; 33.97611Koordenatuak: 28° 33′ 20″ N, 33° 58′ 34″ E / 28.55556°N,33.97611°E / 28.55556; 33.97611
Izen ematea 2002 (XXVI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Santa Katalina monasterioa (antzinako grezieraz: Μονὴ τῆς Ἁγίας Αἰκατερίνης, Monì tìs Agìas Ekaterìnis; arabieraz: دير القدّيسة كاترينا) Egiptoko monasterio ortodoxoa da, Sinai mendiko arroila batean dagoena. Santa Katalina hiritik gertu kokatua, UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen 2002an, munduko monasteriorik zaharrenetariko bat delako, Egipton ere dagoen San Antonio monasterioarekin batera.

Santa Katalina Alexandriakoaren ustezko hilobian kokaturik, Justiniano I.ak eraiki zuen Moisesek zuhaixka sutan ikusi zuen lekuan.

HistoriaAldatu

Santa Elenak (Konstantino I.a Handia enperadorearen ama) agindu zuen Moisesek Jaungoikoarekin hitz egin zuen lekuan (tradizioak zioenez) kapera bat egiteko. Gerora, Justiniano I.a enperadoreak han bertan, kaperaren ondoan monasterioa egiteko agindu zuen, eta 527-565. urte bitartean eraiki zuten.

Diotenez, han daukaten laharra Biblian aipatzen den bera da; horregatik, hiru erlijio handirentzako leku sakratua da: judaismorako, kristautasunerako eta islamerako.

Kanpo estekakAldatu