Mandorla hitza Italierako mandorla hitza du jatorria eta arbendola ("almendra" Hego Euskal Herrian) esan nahi du. Obalo edo arbendola itxura du, hots, irudi eliptiko puntaduna, eta bertan pertsonaia sakratuen irudiak gaineratzen ohi dira, horien artean ohikoena Jesu Krirsto berpiztua da baina baita maiz Ama Birjina edo santuak ere. Batez ere arte erromanikoan eta bizantziar artean erabili izan zen.

Pantokratorra San Juan de elizaren mandorla batean. Moarves de Ojeda ( Palentzia).
Kristoren Maiestatean mandorla batean, Erdi Aroko eskuizkribu argiztatu batean.
Ama Birjina mandorla batean. Harzuriz egindako erretaula baten zatia. Erdi Aroko Museo Nazionala, Cluny.

Historia aldatu

Jesu Kristoren berpizkundeko aingeruak Izara Santua eusten eta erromatar erretratuaren elementu tradizonalaren ezkutu borobilaren baturaren eskematiazioa da mandorlaren jatorria.

Iberiar penintsulan hainbat mandorla eskultura aurki ditzakegu, esaterako eliza hauetan: Santa María de Covet ( Lleida ), Santiago de Carrión de los Condes ( Palentzia ) , San Juan Bautista de Moarves de Ojeda ( Palentzia ) , San Esteban, Moradillo de Sedano ( Burgos ). Mandorla bitxi baten adibidea Soriako Santo Domingo elizakoa aipatu daiteke; Hirutasuna mandorlan ageri da, aingeruez inguratua, ebanjelisten sinboloekin eta Ama Birjinarekin eta San Joan Bataiatzailearen irudiekin. [1]

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Bango Torviso, Isidro G. (1992). Erromanikoa Espainian . Madril: Espasa Calpe. ISBN   84-239-5295-9 .

Kanpo estekak aldatu