Sinai mendia

Sinai mendia (arabieraz: طور سيناء‎Ṭūr Sīnāʼ edo جبل موسى, Jabal Mūsá; Egiptoko arabieraz: Gabal Mūsa, euskaraz: «Moises mendia»; hebreeraz: הר סיני‎Har Sinai), Egiptoko ipar-ekialdera, Sinai penintsulako hegoaldean dagoen mendi bat da. Mendiak 2.285 metroko altuera dauka. Santa Katalina mendia, Egiptoko altuena dena, gertu du.

Sinai mendia
Mount Moses.jpg
Datu orokorrak
Garaiera2.287 m
Prominentzia334 m
Geografia
Koordenatuak28°32′23″N 33°58′24″E
Honen parte daSinai
MendikateaSinai mountain range (en) Itzuli
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria South Sinai Governorate
Geologia
Material nagusiaGranito

Bibliako Itun Zaharrak dioenez, mendi horretan eman zizkion Jaungoikoak Hamar Aginduak Moisesi. Santa Helenaren garaitik hona Jebel Musa izenez ere ezagutu izan da mendia (Moises mendia esan gura du).

Edozein modutan ere, ez dago adostasunik Jabal Musa eta Sinai mendia bat diren, eta gaur "Sinai mendia" esaten zaiona ote den Biblian aipatutakoa.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu