Helena Konstantinoplakoa
Helena Konstantinoplakoa (latinez: Flavia Iulia Helena Augusta; Helenopolis, Bitinia, c. 244 - Konstantinopla, Erromatar Inperioa, ca. 330), kristauek Santa Helena ere deitua, Erromatar Inperioko enperatriza izan zen. Eliza Katoliko eta Ortodoxoarentzat santua da. Jaieguna abuztuaren 18an ospatzen da.
Helena Konstantinoplakoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Helenopolis (en) ![]() | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Konstantinopla eta Nikomedia, 330eko abuztuaren 18a (79/80 urte) | ||
Hobiratze lekua | Mausoleum of Helena (en) ![]() Treverisko katedrala Vatikanoko Museoak Lateran | ||
Familia | |||
Aita | Coel Hen | ||
Ezkontidea(k) | Konstantzio Kloro | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Konstantinotar dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Santutegia | |||
Abuztuaren 18 eta Maiatzaren 21 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
![]() ![]() |
BizitzaAldatu
Konstantzio Klororen emaztea izan zen, berari uko egin ondoren senarra Teodorarekin ezkondu zen arte, eta Erromako enperadore Konstantino I.a Handiaren ama. Bere semeak Augusta izendatu zuen 325. urtean. Elezaharraren arabera, kristau bihurtu ondoren Helenak Gurutze Santua eta beste erlikia batzuk aurkitu zituen, Jerusalema eta Betleema eginiko bidaia batean.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/8/17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Helena Konstantinoplakoa |