Kodex (latinez caudex, "zuhaitzaren enborra") eskuz idatzitako liburu zahar bat da, elkarri jositako eta koadernatutako kaierez osatua.

Rodako kodexa, 990. urteko eskuizkribua.
Haralds saga ins hárfagra liburuaren orri bat Codex Frisianusen arabera.

Erromatarrek asmatu zuten bere taulak lotzeko eta pixkanaka-pixkanaka biribilkia ordezkatu zuen.[1] Kristautasunarekin batera zabaldu zen, Eliza kristauak formatu hau hautatu baitzuen Bibliarako[1].

Nahiz eta teknikoki edozein koadernaketa moderno kodexa izan, egun hitza eskuizkribuentzat baino ez dugu erabiltzen, batez ere Berant Antzinaroko eta Erdi Arokoentzat[2]. Liburu hauek ikertzen dituen zientziak kodikologia du izena; antzinako agiriak ikertzen dituena, berriz, paleografia.

Zenbait kodex

aldatu

Normalean kodexek dauden tokien izena hartu dute, hiri batena, liburutegi batena. Hauek dira ezeagunetariko batzuk:

 
Leongo Biblia mozarabiarra (X. mendea). Lukasen irudikapena, agian Pablo Picassok buruan zuena Gernika margolana sortzerakoan.

Europako kodexak

aldatu

Ameriketako kodexak

aldatu

Hona hemen ezagunenak:

Kolon aurreko kodexak

aldatu

Espainiarren konkista baino lehen sortutakoak dira hauek:[3]

 
Maia zibilizazioak eginiko Dresden Kodexa.

XVI. mendean eginiko kodexak dira. Asko dira; hemen bakan batzuk jasoko ditugu:[4]

Bibliografia

aldatu
  • Arqueología Mexicana aldizkaria: "Códices prehispánicos" monografikoa. IV.liburukia, 23.zk. 2.berrinprimatzea, Mexiko Hiria, 2002.
  • Miguel León-Portilla: Literaturas indígenas de México. Mexiko Hiria, FCE, 1992. ISBN: 9789681638771.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  1. a b Roberts, Colin H.; Skeat, T. C. (1983), The Birth of the Codex, Londres: Oxford University Press, ISBN 0-19-726024-1}}
  2. David Diringer, The Book Before Printing: Ancient, Medieval and Oriental, Courier Dover Publications, New York 1982, ISBN 0-486-24243-9
  3. "Códices prehispánicos", 14-15 or.
  4. "Códices prehispánicos", 64-69 or.