Meteora1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota mistoa
Irizpideak i, ii, iv, v, vii
Erreferentzia 455
Kokalekua  Grezia
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Koordenatuak 39°42′N 21°37′E / 39.700°N 21.617°E / 39.700; 21.617
Izen ematea 1988 (XII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Meteora, (Grezieraz: Μετέωρα Μοναστήρια, euskaraz Airean esekita), Greziaren erdialdean dago, Tesaliako zabaldian, Kalambaka hiriaren hurbil, Pinios ibaiaren haranean. Meteora hitzak adierazten duen moduan, esan daiteke halaxe daudela harkaitz horien puntan eraikitako monasterioak. Arkitektura bizantziarrak eta naturaren edertasunak bat egiten dute Meteoran, eta monasterioek harkaitzen jarraipena dirudite.

Unescok 1988. urtean Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Monasterio Kristau Ortodoxo hauek oso garrantzitsuak dira greziar lekaidetza ortodoxoan .

Geologia aldatu

Duela 60 milioi urte lurrazalaren mugimenduen eraginez itsas hondoak gora egin zuen, eta hareharrizko geruza lodi hartan hainbat faila iraki ziren. Handik aurrera urak, haizeak eta muturreko tenperaturek forma emango zieten gaur egun ikusten diren hareharrizko eta konglomeratuzko zutabeei. Arrasto horizontalak ikus daitezke haitz horietan, itsaso prehistoriko batek utzitako markak.

Historia aldatu

IX. mendetik aurrera, fraide aszetak Meteorako haitzetan bizitzen hasi ziren. Lurretik 500 m-ra egon zitezkeen zuloetan bizi ziren hasieran. XIV. mendean, berriz, turkiarren eta albaniarren erasoei ihes egiteko haitzetan gora egin zuten fraideek, eta orduan hasi ziren harkaitzen puntan monasterioak eraikitzen. Hogeitik gora eraiki zituzten, eta seik irauten dute, gaur egun.

Gaur egun aldatu

Gaur egun sei monasterio baino ez daude (bost gizonezkoak eta bat emakumezkoa):

Anekdotak aldatu

Hirutasun Santua monasterioan, 1981. urtean, James Bond saileko John Glenen For Your Eyes Only filmaren zati bat filmatu zuten.

Linkin Park musika taldekoek 2003ko bere diskoari Meteora izena jarri zioten greziar monasterioak ikusi ondoren.

Galeria aldatu

Kanpo estekak aldatu