Ireki menu nagusia
Geert Groteren otoitz-orduen liburuaren hasiera

Devotio Moderna[1] (euskaraz: Debozio Modernoa) Behe Erdi Aroan sortutako mugimendu erlijiosoa izan zen. Kristau humanismoarekin lotura estua zuen, humanismo eta kristautasuna uztartzen zituelarik. Kristau humanismoak norbanako testuen ikasketaren aldekoa zen, Jaungoikoarekin harreman pertsonala izateko. XV. mendeko laikoek inprentaren sorrerari esker Eskritura Santuak ezagutu zituzten. Herbehereetako hirietan XIV. eta XV. mendeetan zabaldu zen.[2]

Batzutan luteranismo eta kalbinismoaren sorreran eragina izan zuela esan dute adituek. Erasmo Rotterdamgoa mugimendua honen barnean hezia izan zen. Deventerreko zen Geert Grotek sortu zuen baina oinarrizko printzipioak Tomas Kempisek ezarri zituen. Mugimenduaren barnean bi komunitate ezberdinak sortu zituzten: laikoez osaturiko Amankomuneko Bizitzaren Ermandadadea etan erlijio-gizonez osaturiko zenbait monasterio Windesheim inguruan.

ErreferentziakAldatu

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2.   Van Engen, John H. (1998) Devotio Moderna Basic Writings. Paulist Press ISBN 0809129620 .


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.