Artikulu hau eukaristiako objektuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kaliza (argipena)».

Kaliza edo kalitza (Ipar Euskal Herriko tradizioan), bi kasuetan -a organikoarekin[1], apaiz katolikoak Eukaristian ardoa kontsakratzen duen ontzia da. Antzinako grezieran du jatorria hitzak: κύλιξ Kilix.

Eukaristiako objektuak Eibarko San Andres parrokian, goian eskubitan kaliza, paliak estalia

Katolizismoan ez ezik, beste tradizio kristau batzuetan ere erabiltzen da. Ontziak jatorria du Pessah festa juduan erabiltzen zen kopa nagusian. Jesusen azken afarian, bazko garaian, Pessah bezperan, erabili zuten: Jesusek esan zuelarik bere odoletik edango zutela apostoluek, tradizio kristauak dio Eukaristia zeremonian kalizan isurtzen den ardoa Jesusen odola bilakatzen dela (transubstantziazioa esaten zaio honi). Azken afariko kaliz edo ontzi hura, Graal sakratua da, alegietako objektua eta zenbait tokitan erreibindikaturiko erlikia.

Eliza katolikoetan zapi berezi batekin estalia egon ohi da kaliza, eta bakarrik eukaristiarako kentzen zaio oihal hori, palia.

Erreferentziak aldatu

  1. «Kaliza» www.euskaltzaindia.eus (Euskaltzaindiaren Hiztegia) (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).

Kanpo estekak aldatu