Jesusen Antzaldatzea Mateoren, Markoren eta Lukasen ebanjelioetan (ebanjelio sinoptikoetan, alegia) azaltzen den gertaera miragarria da.

Jesusen Antzaldatzea
Irudia
MotaJesusen mirariak
gai artistiko ikonografikoa
Honen parte dachronology of Jesus (en) Itzuli, misterio argitsu eta Great Feasts of the Orthodox Church (en) Itzuli
KokalekuTabor
Parte-hartzaileak
Erlijioakristautasun

Galileako Tabor mendian, Jesus bere hiru apostolurekin zela (Petri, Jakue eta Joan), bat-batean argiz inguratu zen eta Moises eta Elias albo banatan agertu zitzaizkion, berarekin hizketan. Apostoluek, gainera, Zerutiko ahots bat entzun zuten (Jainkoaren ahotsa, ebanjelioen arabera) esanez: «Hauxe dut neure Seme maitea, hauxe dut atsegin. Entzun berari!» (Mt 17:5).

Gertaera honek garai hartako judaismoarentzat pertsonaiarik garrantzitsuenak ziren Moises eta Eliasen gainetik jarri zuen Jesus apostoluen aurrean. Hala ere, Jesusek inori ezer ez esateko agindu zien, harik eta hil ondorengo hirugarren egunean berpiztu arte.

Eliza Katolikoak abuztuaren 6an eta garizumako bigarren igandean ospatzen du Jesusen Antzaldatzearen jaia.


Kanpo estekak

aldatu