Nartex
Nartexa, basilika erromanikoetan, gainontzeko nabeetatik banaketa finkoen bidez banatutako ataria da. Penitentziagile eta katekumeno edo bataiatu gabeentzako dena. Eredua, antzinako basilika paleokristauetatik dator.

Istanbuleko Kora elizaren oinplanoa (Inner nartex = endonartexa/barne nartexa eta Outer nartex = exonartexa/kanpo nartexa).
Fatxaden kanpoaldean dagoenean, arkupe ireki bezala, exonartex edo kanpo nartex deritzo. Barnealdean bigarren nartex bat izanez gero, esonartex edo barne nartex deritzo, Istanbuleko Kora eliza bizantziarraren kasuan bezala.