Ireki menu nagusia

César Sariak

Cesar saria» orritik birbideratua)

César Sariak (frantsesez: César du cinéma) Frantziako zinemaren sari nagusiak dira. 1976tik urtero ematen dira, Académie des arts et techniques du cinéma elkartearen eskutik. 2002tik Théâtre du Châtelet Parisko antzokian banatzen dituzte sariak, otsailean.

César Sariak
2014ko ekitaldiaren sarrera
Saritutakoa Frantziako zinemaren sariak
Babeslea Académie des arts et techniques du cinéma
Herrialdea  Frantzia
Lehen sari banaketa 1976
Webgune ofiziala academie-cinema.org

HistoriaAldatu

MarkakAldatu

 
Karin Viard eta Daniel Auteuil aktoreak 2000ko ekitaldian.
  • Le Dernier Métro (1981) eta Cyrano de Bergerac (1991): Sari gehien (10) lortu duten pelikulak.
  • Roman Polanski: Zuzendari onenaren saria aldi gehien (4: Tess, Le Pianiste, The Ghost Writer eta La Vénus à la fourrure) eskuratu duena.
  • Michel Serrault: Aktore onenaren saria aldi gehien (3: La Cage aux folles, Garde à vue eta Nelly et Monsieur Arnaud) lortu duena, 8 aldiz izendatuta egon delarik.
  • Isabelle Adjani: Aktoresa onenaren saria aldi gehien (5: Possession, L’Été meurtrier, Camille Claudel, La Reine Margot eta La Journée de la jupe) hartu duena, 8 aldiz izendaturik.
  • Georges Delerue eta Alexandre Desplat 8na aldiz egon dira izendatuta eta 3na sari eskuratu dituzte musikagile moduan.

(2014ko ekitaldia arte kontuan hartuta).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: César Sariak