Ireki menu nagusia

Dino Risi (Milan, Italia, 1916ko abenduaren 23a - Erroma, Italia, 2008ko ekainaren 7a) italiar zinemagilea izan zen.

Dino Risi
Dino Risi Cannes.jpg
Bizitza
Jaiotza Milan1916ko abenduaren  23a
Herrialdea  Italiako Erresuma  (1916-12-23 -  1946-06-18)
 Italia  (1946-06-18 -  2008-06-07)
Heriotza Erroma2008ko ekainaren  7a (91 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Minbizia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Erromako La Sapienza Unibertsitatea
Milango Unibertsitatea
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, gidoilaria eta psikiatra
Lan nabarmenak Profumo di donna
Poveri ma belli Itzuli
The Priest's Wife Itzuli
Il Sorpasso
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm0728271

BiografiaAldatu

Bigarren Mundu Gerraren ostean egin zuen film laburrak, Barboni (1946), Veneziako Mostraren saria jaso zuen. Gero, behe-mailako klaseen bizitza eta ohiturak estetika neorrealistaz agertzen zituen film laburrak egin zituen.

Neorrealismoa beherantz hasia zelarik Poveri ma belli (1956, Pobreak baina ederrak) komedia egin zuen, arrakasta handia izan zuen film luzea.

Aurrerago, ohiturazko komediak egin zituen, asko eta asko Italiako antzezle ospetsuenekin: Vittorio De Sica eta Sofia Loren, Vittorio Gassman, Ugo Tognazzi. Askoren artean egindako filmetan ere parte hartu zuen.

1970etik aurrerako filmek umore beltza, satira eta ezkortasuna dute ezaugarri nagusitzat.

Filmak: Una vita difficile (1961, Bizimodu nekeza); Il sorpasso (1962); I mostri (1963, Munstroak); In nome del popolo italiano (1971, Italiako herriaren izenean); Profumo di donna (1974, Emakume perfumea); I nuovo mostri (1977, Munstro berriak).

ErreferentziakAldatu