Organum

Antzinako polifonia-forma, cantus firmus bat den melodia nagusiari (vox principalis) ahots bat edo batzuk (vox organalis) gehitzean oinarritua

Organuma VIII-XIII. mendeen bitarteko polifonia da, gordetzen den zaharrena, eta kantu lauaren doinu batean oinarritzen dena. Lan aipagarrienak 1200. urtearen inguruan Leoninek eta Pérotinek idatzi zituztenak dira. Liturgia-zati bat izaten zuten, tenor izenekoa, eta kontrapuntuzko zati bat edo gehiago (duplum, triplum, quadruplum).

Otgar Mainzkoaren Rex coeli organuma (IX. mendea), pergaminoa imitatzen duen edizio berrian.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu