Tomás Luis de Victoria

musikagile espainiarra

Tomás Luis de Victoria (Ávila, 1548Madril, 1611ko abuztuaren 27a) konpositore eta kapera maisua izan zen, espainiar polifonista pizkundetar ezagunena.

Tomás Luis de Victoria

Santa Maria in Monserrato degli Spagnoli (en) Itzuli kapera-maisu

Bizitza
JaiotzaÁvila, 1548
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1611ko abuztuaren 27a (62/63 urte)
Familia
AitaFrancisco Luis de Victoria
AmaFrancisca Suárez de la Concha
Hezkuntza
HeziketaCollegium Germanicum et Hungaricum (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Giovanni Pierluigi da Palestrina
Juan Navarro Hispalensis
Bernardino de Ribera (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea
MugimenduaPizkundeko musika
Musika instrumentuaorganoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaOratory of Saint Philip Neri (en) Itzuli

Musicbrainz: 09170b4d-9a28-4d6a-9070-9c8c725826ec Discogs: 1364371 IMSLP: Category:Victoria,_Tomás_Luis_de Allmusic: mn0002284592 Find a Grave: 10784401 Deezer: 1423717 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Hamaika anai-arrebetatik zazpigarrena zen. Bere ama Francisca Suárez de la Concha eta bere aita Francisco Luis de Victoria hil egin ziren Tomasek 9 urte zituenean.

1558an Avilako katedraleko ume abeslaria bihurtu zen. Han hasi zen kantu lauko, kontrapuntuko eta konposiziozko ikasketak, ere joan zen ikasten klabierra bere irakasleekin: Jerónimo de Espinar, Bernardino de Ribera, Juan Navarro eta Hernando de Isasi 18 urtera arte 1566.

Hurrengo urtean Erromara joan zen eta Collegium Germanicum-en sartu zen. Han Giovanni Pierluigi da Palestrinaren ikaslea izan zen Giovanni kapera maisua eta kantuko irakaslea zen. 1575an apaiztu zen eta hiru urte geroago Congregación del Oratorio delakoan sartu zen, Filipe Nerik fundatu zuena.

1586an izendatu zuten Descalzas Reales monasterioko koruko maisu.

1592ean Erromara joan zen bere Missae, liber secundus argitaratzeko. Bi urte geroago behin betiko Espainiara itzuli zen. Bertan hil zen 1611an.

 
«Missa alma redemptoris», in Misas, magníficat, motetes, salmos y otras varias composiciones, Madril, 1600.

Lan osoa erlijiosoa eta bokala da. Aipatzekoak dira:

  • Officium defunctorum.
  • Officium Hebdomadae Sanctae'.
  • 20 Meza, horien artean: De Beata Maria Virgine, Ave maris stella, O magnum mysterium, Laetatus sum, Quam pulchri sunt, Trahe me post te.
  • 44 Motete, horien artean:
    • O vos omnes
    • Gaudent in coelis animae Sanctorum
    • O quam gloriosum est regnum
    • Vidi speciosam
    • Senex puerum portabat
    • Vadam et circuibo civitatem
    • O Magnum Mysterium
    • Quam Pulchri sunt
    • Ne timeas, Maria
  • 2 Pasio: Passio secundum Joannem, Passio secundum Matthaeum.

Diskografia

aldatu
  • Ave Regina caelorum, Hyperion Records 2004, Westminster Cathedral Choir, Martin Baker-ek zuzendua.
  • Dum complerentur, Hyperion Records 1996, Westminster Cathedral Choir, James O'Donnell-ek zuzendua.
  • O magnum mysterium, Hyperion Records 1987, Westminster Cathedral Choir, David Hill-ek zuzendua.
  • Ave Maris stella / O quam gloriosum, Hyperion Records 1986, Westminster Cathedral Choir, David Hill-ek zuzendua.
  • Requiem [Officium Defunctorum], Hyperion Records 1987, Westminster Cathedral Choir, David Hill-ek zuzendua.
  • Tenebrae Responsories [Officium Hebdomadae Sanctae], Hyperion Records 1989, Westminster Cathedral Choir, David Hill-ek zuzendua.
  • Cantica beatae Virginis, Maestros del siglo de oro diskoan, Alia Vox 2009. Hespèrion XX taldea, Jordi Savall-ek zuzendua. 1991-1992an grabatua Cardonako kolejiatan.

Audio dokumentuak

aldatu
1. O vos omnes (The Tudor Consort)
2. Caligaverunt (Cipoo.net)

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tomás Luis de Victoria