Pultsu-kodetuzko modulazioa (MIC o PCM Pulse Code Modulation ingelesezko sigletatik) seinale analogikoak bit multzo batean bihurtzean datza.

Lehenengo irudian, pultsu-kodetuzko modulazioa erabiltzen duen elementuen sistema agertzen da. Sinplifikatzeko 3 kanalen transmiziorako erabiltzen diren elementuak bakarrik agertzen dira.

1. Irudia.- Elementuen antolamendua PCM sistema batean

2. irudian uhinen formak ditugu lehenengo irudiko zenbait puntutan.

2.Irudia- uhin formak, PCM sistema bateko zenbait puntutan

PCM-ko etapa desberdinak jarraian zehazten dira.

Laginketa aldatu

Segundoko n aldiz seinalearen baloreko laginak hartzean datza. Horrela, segundo batean n tentsio maila izango ditugu.

Horrela, lehenengo irudiko sisteman, sarrerako kanaletan a, b eta c seinaleak aplikatuko ditugu (2.irudia), laginaren ondoren uhinaren forma lortzen dugu.

Ahotsezko kanal telefoniko batentzat nahikoa da segundoko 8000 lagin hartzea edo 125 μsegunduko lagin bat hartzea. Laginketen teoremaren arabera, seinale elektriko jarrai baten laginak hartzen badira tarte erregularretan eta lagindu nahi den maiztazun maximoaren maiztazun bikoitzarekin, lagin hauek seinale originala osatzeko beharrezko den informazio guztia izango dute.

Kasu honetan laginketaren maiztasuna 8KHz-koa denez (periodoa 125μsegundu), 4KHz transmititzea posible izango litzateke, nahikoa beraz ahotzesko kanal telefonikoarentzat, transmititutako maiztasunik altuena 3,4 Khz-koa den.

Laginen arteko bereizketa denbora (125 μsegundo), beste kanal batzuen laginketarako zuzendu ahal izango litzateke denboraren zatiketaren bidezko multiplexazio prozeduraren bidez.

Kuantifikazioa aldatu

Horregatik, kuantifikazioan, laginketan lortutako tentsio nibel bakoitzari balio diskretu bana esleitzen zaio. Laginek infinitu balio har ditzaketenez ahotsaren gamaren intentsitatean (gama hau telefonoetan 60 dB-koa da gutxi gorabehera), prozesua arintzeko aurretik zehaztutako baloreetara gehien hurbiltzen den balio hartzen da.

Kodifikazioa aldatu

Kodifikazioan, kuantifikazio nibel bakoitzari kodigo bitar desberdin bat esleitzen zaio. Horrela, jadanik seinalea kodifikatuta dugu trasmititzeko prest. Uhinaren forma 2.F irudian agertzen dena da.

Telefofnoetan, 4KHz-ko banda zabalera duen ahotsezko seinale analogikoa, 64Kbps-ko seinale digital batean bilakatzen da. Telefonoetan, 31 seinal baino gehiagoko laginak tarteka daitezke. Hau horrela izanik, 32x64000= 2048000bps transmititzen dira.

Seinale analogikoaren berreskurapena aldatu

Onarpenean alderantzizko prozesua egiten da eta birmoldatutako seinalea jatorrizko (a), (b) eta (c)-ren itxura hartuko du, nahiz eta zenbatze prozesuan, laginen balio kuantikoen biribiltzeagatik, kuantifikazio zarata bezala azagutzen den bihurdura gertatzen den. Sistema normalizatuen tarteak aukeratzeko modua bihurdura horiek ahalik eta gehien minimizatzea izan da. Honela berreskuratutako seinaleak jatorrizkoen ia berberak dira.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu