Orlando di Lasso (jaiotza-izena: Roland de Lassus) flandestar musikagilea izan zen (Mons, Hainaut, c. 1532Munich, 1594ko ekainaren 14a). Europako Berpizkundeko musikari gorenetako bat izan zen. Haurretan nabarmendu zen kantari gisa; koru guztiek nahi zuten beren koruko kantari izan zedin eta hiru aldiz bahitu zuten hori zela eta.

Orlando di Lasso

San Joan Laterangoako kapera-maisu

1553 -
Bizitza
JaiotzaMons, 1532
HerrialdeaHabsburg Netherlands
HeriotzaMunich1594ko ekainaren 14a (61/62 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HizkuntzakFlandriera
gaztelania
frantses ertaina
alemana
latina
nederlandera
frantsesa
Irakaslea(k)Hoste da Reggio (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta kapera-maisua
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoamoteta
polifonia
Pizkundeko musika

IMDB: nm0223946 Allmovie: p532739
Spotify: 66hSfMemmixjY58p7KcTV6 Last fm: Orlande+de+Lassus Musicbrainz: 853f1c0a-4b59-4957-9c05-c3a8d3a4d5ef Discogs: 834703 IMSLP: Category:Lassus,_Orlande_de Allmusic: mn0001416262 Find a Grave: 20417187 Edit the value on Wikidata

1544an Fernando de Gonzaga Karlos V.a enperadorearen zerbitzuko jeneralak eraman zuen Italiara eta hamar urtez egon zen han, aita santuaren kapera-maisu gisa, Palestrina musikagile ospetsuaren ondoan. 1555ean Anberes aldera jo zuen eta Bavariako dukearen kapera-maisu izendatu zuten ondoko urtean. Munichen bizi izan zen hil arte.

Bi mila musika piezatik gora ondu zituen Lassusek: italiar erako madrigalak zituzten bost liburu argitaratu ziren Venezian 1604an eta 516 motetez osatutako bilduma oparoa plazaratu zuten bere semeek Magnum Opus Musicum izenez. Lieder germaniar kantu-bilduma bat (zazpi sail osotara) ere idatzi zuen, eta salmo sail ederra, bere obra onena agian (1584, Psalmi Davidis Poenitentiales). Orlando di Lassus erlijio-musikari bikaina izan zen; italiar, frantses eta germaniar moldeko erlijio-kantuak ondu zituen, eta haren eragina bizi-bizirik egon zen Europako musikarien artean, barroko estiloa XVII. mendean guztiz nagusitu zen arte.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orlando di Lasso