Hamabosteko errugbi
Hamabosteko errugbia, eskuarki errugbia deitua, kontaktu kirola da, hamabost jokalariz osatutako bi taldek jokatzen dutena. Ingalaterran sortua, Warwickshireko Rugby School-en garatutako arauak hartu zituen XIX. mendean. Kontaktuzko jokoa da eta oso beharrezkoak ditu trebetasuna, indar fisikoa eta taktika. Mundu guztian zabaldurik dagoen arren, Britainiar uharteetan (Ingalaterra, Irlanda, Gales eta Eskozia), Frantzia, Australia, Zeelanda Berria, Fiji, Samoa, Tonga, Hegoafrika eta Argentinan dauka entzuterik handiena. Euskal Herriari dagokionez, oso hedaturik dago Ipar Euskal Herrian, eta jarraitzaile ugari ditu. Hego Euskal Herrian, berriz, askoz ere zabalkunde murritzagoa du.
Errugbiak nahiko joko zakarra badirudi ere, arau askok osatzen dute, batez ere jokoa segurua eta azkarra izan dadin. Talde lana ezinbestekoa du, prestakuntza fisikoa eta psikologikoa bezala. Norbere segurtasunerako onartuta dago babes batzuk erabiltzea, batez ere burua eta ahoa babesteko: jokoa ez da arriskutsua, jokalari guztiek elkarri agertzen dioten errespetua dela kausa.
Errugbiaren funtsa eta oinarria besteekiko eta arauekiko errespetuan datza. Epailearen erabakiak ez dira ia sekula eztabaidatzen eta partidua bukatu bezain laster, aurkariak lagun bihurtzen dira. Hirugarren Zatia deiturikoa ere bada: parte hartzaile guztiak etxeko taldearen elkartean lagun giroan batzen dira, eskuan garagardo batzuk dauzkatela.
Ezaguna da errugbiaren munduan esaldi eder hau: "Futbola basatiek jokatzen duten zaldunen jokoa da; errugbia, berriz, zaldunek jokatzen duten basatien jokoa".
Historia
aldatuAurrekariak
aldatuMende asko aurretik, kontinente guztietako kulturek pilotadun joko ugari zituzten eta denen helburua pilota zulo, egitura edo estruktura handi batetik pasaraztea zen, horretarako eskuak, oinak edo gorputazko beste edozein atal erabiliz. Joko horien artean gertatu zen elkarreragina zehaztea oso lan konplexu eta zaila da. Haien aintzineko aurrekariak honako hauek bide dira: maien kulturako pok-ta-pok (k.a. 500 urtea), txinatar cuju-a (k.a. 300-200), tlachtli aztekarra, kemari japoniarra (k.o. 200-300), linao maputxea, episkyros grekoa eta harpastum erromatarra.
Europar Erdi Aroan, hainbat eskualdetan oso pilota joko oldarkorretan jokatzen zen: adibidez, soulea Frantziako mendebaldean, barettea Frantziako hegoaldean eta calcioa Florentzian. Britainiar Uharteetan beste horrenbesteko jokoak zeuden: hurlinga Kornualles eta Irlandan, campinga East Anglian, cnapana Galesen eta ba game jokoa eskoziar Borders eskualdean. Joko horiek ez zuten inolako araudi garbi edo ezagunik eta ospatzen ziren heinean, egun batzuetako partida luze eta amaigabeak, arraroa izaten zen hildako edo zauritu larririk ez egotea.
Errugbi modernoa, futbol modernoaren antzera, Erdi Aroko britainiar futbolaren ondorengoa da: Inauterietako futbola edo mob football (futbol jendetsua) esaten zitzaion: arau oso aldakorrak zituen eta maiz debekatzen zen, hain bortitza baitzen. Erdi Aroko Britainiar Uharteetan jokatzen zen jai eta herri giroan, eskuak nahiz oinak erabiliz, bai eta indar hutsa ere, lehiakideak geldiarazteko.
Aldi berean, Inauterietako futbolak uharteetan jokatzen ziren beste jokoen eragina jaso zuen: maien pok-ta-poketik gomazko baloia hartu zuen, erromatarren harpastumetik baloia larruz biltzea...
Asmakuntza eta garapena
aldatuXIX. mendean zehar, Ingalaterrako eskola pribatuetan football deitzen zenaren araudiaren berrikuntza eta berfinkatzea gertatu zen: gutxi zehaztutako jokoa zenez, ikasleek tokian tokiko arauen arabera jokatzen zuten. Araudi berrikuntza prozesu haretatik gaur egun ezagutzen ditugun errugbia eta futbola sortu ziren, bai eta tarteko beste zenbait kirol ere.
Usadioak dioenari kasu eginez gero, errugbia 1823an sortu zen, Rugby herriko eskolan. William Webb Ellis Teologia ikaslea, futbol partida bateko arauei muzin eginez, pilota eskuekin hartu eta aurkarien ateraino joan zen korrika bizian; modu horretan, eskuekin, gol bat egin zuen.
XIX. mendearen erdialdera, Britainia Handian tren-sare handi bat hedatu berria zen: horren bidez, uharteko hiri eta herrien arteko hartu emana estutu egin zen eta ondorioz eskola arteko errugbi partidak hedatu eta emendatu ziren.
1840. urtean, araudiak batzeko beharra sortu zen: asmo horrekin, ingeles eskoletako ikasleak arauak idatziz jartzen hasi ziren. Lan horretan aritu zen lehena Rugby-ko Eskola izan zen. Bertan jokatzen zen errugbiaren bertsioa oso fisikoa zen, zangotrabatzeak eta jokalari pilatzeak baimentzen baitzituen (ingelesez, «hacking» eta «maul»), baloia eskuetan zutelarik, eta hartu, elkarren artean pasatu eta lasterka egitea onartuta zeuden. Azkenean, hiru ikaslek ezarri zituzten errugbiaren arauak, 1845eko abuztuaren 28an: William Delafield Arnoldek, W. W. Shirleyk eta Frederick Hutchinsek. Arau horiei, beste eskoletakoek beste arau batzuk kontrajarri zitzaizkien, eskuen erabilera eta indar fisikoaren erabilera mugatuz. Haien artean, Etoneko (1847) eta Cambridgeko (1848) arauak dira azpimarragarrienak: beren arautegiak trebetasuna bultzatzen zuela zioten eta Rugbykoa, berriz, indarraren aldekoa zela.
Urteak pasa ahala, Rugby eskolako araudian jolasteko prest zeuden kirol elkarteak sortzen hasi ziren. 1843an munduko "football" kirol elkarte zaharrena sortu zen, Guy's Hospital Football Club, eskolako ikasle ohiekin. 1854an sortutako Dublin University Football Club delakoa da, oraindik jokatzen deen «football»-eko kirol elkarte zaharrena da, edozein araudiren pean. 1857 edo 1858an sortutako Blackheath taldea oraindik diharduen unibertsitate kirol elkarte zaharrena da.
Azkenik, 1863ko urriaren 26an, eskola ezberdinen arteko ikasle ordezkarien biltzarra hasi zen London-en, Freemason's izeneko tabernan, football izenpean zeuden joko metodo ezberdinak elkartzen zituen araudi bat idazteko asmoz. Laugarren biltzarrean, egunkariek 1863ko Cambridge-eko araudiak argitaratu zituztela nabarmendu zen, azken hau Football Association-eko araudiaren zirriboarengandik bi oinarrizko puntuetan ezberdintzen zen: «baloiarekin korrika egin» eta hacking-a (aurkariaren hanka-hezurra ostikoz jotzea); eztabaida sortzen zuten arauak honako hauek ziren:
« | IX. Jokalari batek baloia garbiki harrapatzen badu edo lehenengo botean, bere aurkarien ateraino korrika joan daiteke; aldiz, harrapaketa garbia ez den kasuan, bere marka egin ezkero ezingo du korrikarik egin.
X. Edozein jokalarik baloiarekin bere aurkarien ateraino korrika egiten badu, talde aurkariko edozein jokalarik haren aurka joan, eutsi, ankatrabatu edo hanka hezurrean ostikoz jotzeko gaitasuna izango du (hack), bai eta baloia kendu ere, baino ezingo da jokalari bat eutsi eta ostikoz jo aldi berean. |
» |
Bosgarren biltzarrean arau hauek kentzea erabaki zen. Blackheat kirol elkartekoa zen F.W. Campbellen ustetan, hacking-a jokoaren ezinbesteko elementua zen eta hau kentzea zera izango litzateke bere hitzetan: «jokoaren kuraia eta ausardia guztia kenduko luke; frantziar multzo handi bat ekartzeko irrikaz egongo nintzateke, aste bateko entrenuaren ondoren, garaituak izango zinatekete».
Eskolen gehiengoa arau eztabaidagarri hauek kentzearen aldeko agertu zen, oinarrizko 13 arau onartu ziren eta The Football Association delakoa sortu zen. Cambpell-ek Blackheat kaleratu zuen, kendutako arau horiek gabe jokoa eta beregan egon zitekeen interesa desagertu egingo zelakoan. Beste talde batzuk Blackheat-i jarraitu zioten eta aldi honetan, errugbia eta futbolak bide ezberdinak jarraitu zituzten, amankomuna zen enborretik banatuz.
1871ko urtarrilaren 26an Rugby Football-aren lehenengo Federakundea sortu zen Ingalaterran, Rugby Football Union delakoa, 22 taldez osatua. Rugby-ko ikasle izan ziren hiru abokatuk idatzi zuten aurreneko araudia. 1871ko ekainean onartua izan zelarik. Urte hartako martxoaren 27an Ingalaterra eta Eskoziaren arteko lehendabiziko partida jokatu zen Edinburghen. 1877an 20tik 15ra murriztu zen talde bakoitzeko jokalarien kopurua. 1886an, Eskozia, Gales eta Irlandak International Rugby Board delakoa sortu zuten.
Britainia Handian errugbiak izan zuen zabalkundearekin, nazioarteko lehenengo kirol txapelketa antolatu zen, 1883ko Lau Nazioen Torneoa, lau herrialde britainiarren arteko norgehiagoka: Inglaterra, Escocia, Gales e Irlanda (azken hau, garai hartan Britainia Handiko zati). Handik gutxira, Frantzia, errugbiak garapen handia pairatu zuen herrialdea, txapelketara elkartu zen, Bost Nazioen Torneoa izenez birbataiatu zutelarik; orain dela gutxi, Italiaren sarrerarekin, Sei Nazioen Torneoa bilakatu zen, 1987an Munduko Errugbi Txapelketa sortu baino lehen, errugbi mailako munduko txapelketarik garrantzitsuena izan zena.
Errugbia munduan zehar zabaldu zen, bereziki britainiar komunitate garrantzitsuak zeuden lekuetan, indar handiz Hegoafrikan, Australian, Zeelanda Berrian, Hego Pazifikoko Uharteetan; Hego Amerikan: Argentina, eta indar gutxiagoz, Txilen eta Uruguain.
Ozeaniako herritarren artean ere errugbiak onarpen handia du, tribuen arteko guden ordezkoa izan zelarik. Munduko errugbi selekzio boteretsuenetako batek, Zelanda Berriko "All Blacks" (euskaraz, "Denak Beltzak") delakoa, jatorri maori nahiz britainiarreko jokalariz osatuta dago, «haka» dantza maoria bereganatu zuen, partida aurretiko ohitura moduan.
Errugbi zelaia
aldatuErrugbiko zelai bat laukizuzena da, eta ezin ditu 100 metro luze eta 70 metro zabalera baino gehiago izan. Alboko marrek ("touch-ren marrak") ez dute zelaia bera osatzen. Laukizuzenaren alde txikienen jarraian entseiua lortzen den gunea dago, "in-goal" bezala ezagutzen da, 10 eta 22 metro arteko luzeerarekin. Joko zelaia eta entseiu gunea hauen artean jarraieko marra bat dago, "goal marra" deitzen dena (marka edo golarena), azken hauen zati da eta bere erdian golaren zutoinak daude. Zutoin bertikal hauek 5,6 metroko distantziaz daude banatuak heuren artean eta 3 metroko langa horizontal batez elkartuak. Hortaz ateek H itxura dute. Zutoin hauen garaiera bertakoen gustoen arabera dago, halere ezin dute inolaz ere 3,4 metroko garaiera igaro. Joko zelaia eta gol guneari multzo osoari "joko eremua" deritze. Joko eremua, bertan sartuta ez dauden marrak (touch marrak, alboko eta amaierako lerroek in-goal gunearekin mugatzen dute, touch in-goal eta pilota hilaren guneak bezala izendatzen dira), eta aurreko multzoaren 5 metro zabalerako eremu perimetralari "joko zelatia" deritzo.
Zelaiaren erdian, gol marrekin paraleloan, "joko zelaiaren erdiko marra" deritzon jarraieko marra bat kokatzen da. Honen erdian, marra perpendikular batek joko zelaiaren erdia irudikatzen du. Erdiko lerrotik alboetara 10 metroko distantzian marra jarraigabe paralelo bat dago, hau irteeren erreferentzi moduan erabiltzen da, baloiak marra hau igaro behar baitu jokaldia gol bilakatzeko. Alde bakoitzetik beste marra jarrai bat ageri da, biak alboetako marrak, gol marraren pararleloak dira eta honetatik 22 metroko distantziara zelaiaren erdialderuntz. Lerro honek eta golaren marrak (hau kanpoan utziz) mugatzen duten eremua "22arena" deitzen zaio. Alboetako bi marren artean, golaren lerrotik 5 metrora eta honetatik paraleloan marra ez-jarraiak daude. Amaitzeko, aurrekoen artean lerro ez-jarraiak daude, alboko marrekin paraleloan, hauetatik 5 eta 15 metrora. Marra hauek jokalari aurreratuenaren eta atzeratuenaren kokapenak adierazten ditu alboetako sakeetan.
Errugbi 15eko jokalarien kokapena joko zelaian | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Jokoaren arauak
aldatu"Errugbi jokoaren arauak" International Rugby Board erakundeak arautzen ditu. Haren araudi nagusia jokoa arautzen duten 22 arauak dira: joko-zelaia, jokalari kopurua, janzkera, denbora, epaileak, jokatzeko era, markatzeko era, joko zikina, offside (jokoz kanpo) eta on side (jokoan), pase forward (aurreranzko pasea edo "avant"-a), irteerak, pilota lurrera tackle-rik ("plakaketa") gabe, tackle ("plakaketa"): baloidunaren lurrera botatzea, ruck, maul, mark, touch eta line-out-a, scrum ("uztartzea" edo "melé"-a), zigorrak eta free kicks ("jaurtiketa libreak") eta tries-ak ("entseiuak").
Errugbi jokoaren arauak hitzaurre batez osatuta daude. Hitzaurrea honetan datza: arauetan erabiltzen diren terminoen definizioen zerrenda bat da, 19 urtez beherakoen jokoan dauden aldakuntzen atala, epaileen seinaleak, eta jokalarien janzkerari buruzko 12. erregulaketaren azalpen bat. International Rugby Board-en argitalpen ofiziala jokoaren «Joko agiri» araudi osagarri batekin batera dator. Agiri horrek "errugbiaren oinarrizko funtsak gordetzen ditu".
2008an International Rugby Board-ek araudiari zenbait berrikuntza funtsezko egin zizkion, ingelesez ELV hizkiekin ezagutzen direnak ("Experimental Law Variations", euskaraz: "Lege esperimentalaren bariazioak" edo LEB), 2008ko abuztuaren 1etik aurrera indarrean jarri zirenak.
Ingelesez | Euskaraz |
---|---|
Tackle | Plakatze |
Scrum (ingelesez) Mêlée (frantsesez) |
Uztartze |
Try | Entsegu |
Penalty try | Zigor-entsegu |
Conversion goal | Entsegu-gauzatze |
Penalty goal | Zigor-kolpezko gauzatze |
Dropped goal | Bote-lasterreko ostiko |
Ruck | Uztartze ireki (baloia lurrean dagoenean) |
Maul | Uztartze laxo (baloia errugbilariak duenean) |
Mark | Marka |
Penalty | Zigor |
Free kick | Ostiko libre |
Cavalry Charge | Zalduneriaren karga |
Off-side | Jokoz kanpo |
On-side | Jokoan |
Knock-on | Aurreratua |
Charge down | Karga |
Throw forward | Aurreranzko pasea / Avanta (frantsesetik) |
Kick-off | Erdiko sakea |
Restart kick | Hasierako sakea |
Touch | Albokoa |
Line-out | Alboko sakea |
In-goal | Entsegu gunea |
Touch line | Alboko marra |
Goal line | Entsegu marra |
Ball | Baloia |
Referee | Epailea |
Touch judge | Alboko epailea |
Foul play | Joko zikina |
Scrum half | Erdi uztartzea |
Hooker | Orpokatzailea |
Prop | Harroina |
Lock | Bigarren lerroa |
Flanker | Hirugarren hegala |
Nº8 | 8. zenbakia |
Euskal Herrian euskaraz erabiltzen den Errugbi terminologia |
Txapelketak
aldatuKluben artekoak
aldatu- Europa mailako txapelketak:
- Ligak
Selekzioen artekoak
aldatu- Munduko Errugbi Txapelketa
- Sei Nazioen Txapelketa (Europa)
- Rugby Championship (Hego hemisferioa)
Errugbiaren Historia Euskal Herrian
aldatuEuskal Herrian, errugbi modernoa lehenengoz XIX. mendearen amaieran agertu zen Ipar Euskal Herrian. 1897. urte aldera, Baionako Lizeoko Errugbi Taldeko jokalari izan nahi zuen 20 urtetako gazte landatar baten albistea badugu. Errugbiko jokalari horiek Baionako Harresien inguruan zuten errugbi zelaia, eta gara hartan, beste Baiona eta Biarritzeko errugbi taldeen aurka lehiatzen ziren. 1898. urtean, Biarritz-Sporting-Club et de l'«Amicale des anciens de Jules-Ferry» taldea sortu zen. 1902. urtean «Biarritz Stade» zelaian jokatzen zutelarik, 1913ko apirilaren 26an Biarritz-Sporting-Club taldearekin batu eta Biarritz Olympique behin-behineko izena hartu zuten.
Ezbairik gabe, sona handiagoa du errugbiak Ipar Euskal Herrian Hegoalden baino. Izan ere, Frantzian eta Europan emaitza onak lortu ditu azken urteotan Biarritz Olympiqueko taldeak. Baionako Aviron ere aritzen da Frantziako lehen mailan.
Hona hemen Euskal Herrian dauden errugbi taldeak:
Kanpo estekak
aldatu- Errugbi legeak, euskadirugby.eus
- (Ingelesez) International Rugby Board webgunea