Pavel Dybenko

Pavel Dibenko» orritik birbideratua)

Pavel (Pavlo) Jefimovitx Dybenko (errusieraz: Павел Ефимович Дыбенко, ukraineraz: Павло Юхимович Дибенко Pavlo Jukhimovitx Dybenko; 1889ko otsailaren 28agreg./otsailaren 16ajul.1938ko uztailaren 29a) erruso-ukrainar marinel boltxebikea izan zen[1].

Pavel Dybenko

1918ko Errusiako Batzar Konstituziogileko diputatu

Bizitza
JaiotzaNovozybkov1889ko otsailaren 28a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaKommunarka fusilamendu-eremua1938ko uztailaren 29a (49 urte)
Hobiratze lekuaKommunarka fusilamendu-eremua
Heriotza moduaheriotza zigorra
Familia
Ezkontidea(k)Aleksandra Kollontai
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra, iraultzailea eta buruzagi militarra
Jasotako sariak
KidetzaSobietar Batasuneko Batzorde Betearazle Zentrala
Zerbitzu militarra
Adar militarraErrusiako Armada Inperiala
GraduaKomandarm 2nd rank (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Errusiako Iraultza
Uztaileko Egunak
October riots in Petrograd (en) Itzuli
Ukrainian Front (1919) (en) Itzuli
Northern Taurida Operation (en) Itzuli
Kronstadteko matxinada
Tambov Rebellion (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Biografia

aldatu

Zerbitzu militarra

aldatu

Rigako portuan zamaketari bezala lan egin zuen, 1911an Itsas-Armadan sartu zen eta 1912an Alderdi Boltxebikean sartu zen, 1907an kolaboratzen hasi ondoren. 1915an, Pavel I ontziko matxinadan parte hartu zuen; hori zela eta sei hilabetetako kartzela-zigorra jasan zuen, eta gero oinezko tropetara bidali zuten. 1916an, berriz, atxilotu eta bi hilabetez kartzelatu zuten. Askatu zutenean, Finlandiako Helsingfors (egun, Helsinki) hiriburura bidali zuten; pentsatu gabe han egingo zela Dybenko buruzagi iraultzaile ezagun[1].

Otsaileko Iraultza Baltikoan

aldatu

1917ko otsailean, Otsaileko iraultza Baltikoan hedatzen paper handia jokatu zuen. 1917eko apiril-maiatzean, Baltikoko Itsas-Armadaren Sobietaren Komite Exekutiboko (Tsentrobalt) buru aukeratu zuten (Baltikoko Itsas-Armadako tropak Errusiako sektorerik iraultzaileenen artean zeuden). Dybenkori esker, 1917ko ekainean, Tsentrobaltek, Baltikoko Itsas-Armadaren Sobietak Itsas-Armada horretako komandanteen gaineko jurisdikzioa izatea ahalbideratzen zuen mozioa aurkeztu zuen. Aurretik, martxoan, Helsingforseko Sobieteko diputatu aukeratu zuten. 1917ko Uztaileko Egunak zelakoak izan zuen parte-hartzeagatik atxilotu zuten, eta irailean aske utzi zuten Helsingforsera ez joateko baldintzarekin. Hala ere, Dybenkok baldintza hori hautsi egin zuen eta berriz, Tsentrobalten lanak bete zituen. 1917ko urriaren 11-13an, Iparraldeko Sobieten Biltzar Nagusian, Dybenko Iparraldeko Sobieten Komiteko kide aukeratu zuten. Dybenkoren pe, urrian, Tsentrobaltek Errusiako Behin-behineko Gobernua onartzen ez zuen mozioa bat onartu zuen. Hori, Sobietak boltxebikeen aldera lerratzeko urrats handia izan zen. Gainera, Petrogradeko Sobieteko Komite Militar Iraultzailearen kide ere izan zen[1].

Urriko Iraultzan eta Errusiako Gerra Zibilean parte hartzea

aldatu

Urriko Iraultzaren egunetan, Gatxinako eta Tsarskoie Seloko destakamenduak gidatu zituen. Kontuan izan behar da baita ere, Urriko Iraultzan Aurora ontziak izan zuen garrantzia, honen bestez, Dybenkoren papera gerora ezagutu duguna baino handiagoa zela uste da. Lekuko askoren arabera, Dybenko Neguko Jauregian sartzen lehenetakoa izan zen. Urriko Iraultzaren ostean, Itsas-Armadarako Herri Komisario izendatua izan zen. Hala ere, batzuen ustez, Lenin ez zen Dybenkoren gaitasunaz fio, eta ondoko profesional bat jarri zion. Petrograd Kerenski-Krasnov matxinadaren kontra defendatu zuen. 1918ko urtarrilean, Asanblada Konstituziogilea ireki izen egunean, Dybenko Petrograden zegoen, matxinada kasuan hura defendatzeko tropen arduradun. 1918ko otsailaren 23an, Petrogradetik hurbil zegoen Narva ibaiko lerroa defendatu behar izan zuen alemaniarren kontra, baina kale egin zuen indar askoz ere handiagoen aurka. Porrot horrek Brest-Litovsk ituna sinatzeaz konbentzitu zuen Gobernu Sobietarra (Dybenko itun hori sinatzearen kontra izan zen). Porrot horrek 1918ko apirilean Dybenko kargugabetzea eta alderditik kanporatzea ekarri zuen, baina epaitegi militarrak errudun ez zela ebatzi zuen, esperientzia txikia zuelako eta etsaiaren indarrak handiagoak zirelako. Jacques Sadoul frantziar sozialistaren arabera, Dybenko marinelen artean zuen babes handiak salbatu zuen. Beste batzuen arabera, Aleksandra Kollontaik salbatu zuen orduan bere senarra zen Dybenko. Hala ere, alderditik kanporatua izan zen. Apiril horretan, Dybenko (Kollontairekin batera) Samarara joan zen, hiri horretako Sobieta ez zuten boltxebikeek kontrolatzen (anarkistek, ezkerreko eseristek eta maximalistek baizik). Iturri anarkisten arabera, Dybenkok Samaran boltxebikeen kontra hitz egin zuen eta are hango anarkisten buru aldarrikatu zuen bere burua. Hala ere, maiatzean Dybenkok Samara utzi zuen eta Moskura itzuli zen[1].

Leninek, Dybenko Ukrainara bidali zuen lan ilegala egitera, Odesara hain zuzen (orduan Ukraina, alemaniarren okupaziopeko “Ukrainako Estatuak” gobernatua zegoen). Abuztuan alemaniarrek atxilotu bazuten ere –preso batzuengatik trukatua izan zen-, meritu handiko garaipenak lortu zituen, Kharkov eta Jekaterinoslav (Dnipro) askatuz. Dybenkok, Ukrainan boltxebikeak politikoki ahulagoak zirenez, beste indar batzuekin adostasunak egin zituen, adibidez Makhnorekin eta Grigoriev atamanarekin –iturri batzuen arabera, Makhnorekin adiskidetasuna ere egin zuen-. Bere arrakastak, 1919an jeneral postura igotzea ekarri zuen. Hala ere, 1919ko apirilean akats militar handi bat egin zuen: Donbass indartu ordez, Krimea askatu zuen, Krimeako Errepublika Sozialista Sobietarra sortuz. Haatik, honek bere indarrak sakabanatzea ekarri zuen, eta gainera, Moskuko Gobernu Sobietarrak “indiziplinagatik” bera gaitzestea, babes politiko gabe geratuz. Bere akatsaren ondorioz, zuriek lehenik Donbass eta gero Ukraina osoa konkistatu zuten. 1919an zehar, zurien eta ukrainar nazionalisten kontra borrokatzeaz gain, bere lagun ohi Makhnoren Armada Beltza anarkistaren eta tokiko hainbat komandanteren kontrako borroketan Ukrainako Armada Gorria gidatu zuen[1].

Gerra Zibilaren ondoren

aldatu

1919an Dybenko Moskuko Armada Gorriaren Akademian sartu zen, eta urte horretako abenduan Tsaritsin hiriaren (Stalingrad) defentsan parte hartu zuen Denikinen indarren kontra. 1920an, Kaukasoko frontean zalditeria unitate bat gidatu zuen. 1921an, Kronstadteko matxinada antiboltxebikea ezeztatzen lagundu zuen, eta geroago Tambov probintziako matxinadaren kontra ere borrokatu zuen. Guztira, borroka merituengatik, Bandera gorriaren hiru Orden irabazi zituen. 1922an, Armada Gorriaren Akademian graduatu zen, eta urte horretan, alderdian berronartua izan zen. 1922 eta 1925 artean Armada Gorriko errifle unitate batzuk gidatu zituen. Armada Gorrian karrera egin zuen, 1925 eta 1928 artean Armada Gorriaren Artilleria Zuzendaritzaren eta 1926 eta 1928 artean Hornikuntza Departamenduaren buru izan zen. 1928an, Asia Erdialdera bidali zuten matxino musulmanen kontra borrokatzera, eta 1930an, Alemaniara joan zen teknika militarrak hobetzera. 1931an Tadjikistango Alderdi Komunistaren eta Uzbekistango Alderdi Komunistaren Komite Zentraleko kide aukeratu zuten. 1933tik aurrera, Volgako barruti militarreko komandantea izan zen. 1936 eta 1937 artean Leningradeko barruti militarreko burua izan zen. 1935ean jeneral-komandante kargura igo zuten eta 1937an Sobiet Goreneko kide izan zen; baina 1938an, estatu-kolpe sare batzuetan harrapatu zuten eta atxilotu, epaitu eta exekutatu egin zuten[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f Dibenko, Pavel (Pavlo), K17 2017-10-30. CC0 Domeinu Publikoa