Neguko Jauregia
Neguko Jauregia (errusieraz: Зимний дворец) Errusiako San Petersburgo hirian dagoen jauregia da. 1732 eta 1917 bitartean, tsarren egoitza ofiziala izan zen Errusian. Gaur egun, Hermitage museoaren egoitza da.
Neguko Jauregia | |
---|---|
Hermitage museoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako hiri federalak | San Petersburgo |
Municipal okrug of Saint Petersburg | Dvortsovy Municipal Okrug |
Koordenatuak | 59°56′25″N 30°18′50″E / 59.9403°N 30.3139°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1754 |
Komisarioa | Petri I.a Errusiakoa |
Erabilera | egoitza ofiziala |
Erabiltzailea | Hermitage museoa |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Francesco Bartolomeo Rastrelli |
Estiloa | Elizabethan Baroque (en) |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Neva ibaia inguratzen duen Jauregiko kaiaren eta Jauregiko Plazaren artean dago, Petri Handiaren jatorrizko Neguko Jauregia zegoen tokitik gertu; egungo Neguko Jauregia eraiki zuten laugarrena da, sute baten ondorioz 1750 eta 1837 urteen artean etengabeko birmoldaketak jasan zituena. Francesco Bartolomeo Rastrelli-ren diseinuaren arabera, 1754-62 bitartean egin zen. Museoan jasotako multzoa XVIII eta XIX. mendetan zehar osatu zen. 3.000.000 arte-lan baino gehiago ditu, Harri Arotik hasi eta XX. mendea bitartekoak.[1] 1917an jauregiari egindako erasoa Errusiako Iraultzaren ikonoa bihurtu zen.[2]
Diseinua
aldatuJauregia eskala monumental batean eraiki zen; bere helburua Errusia Inperialaren handitasunaren eta boterearen isla izatea zelarik. Jauregitik, errusiar guztien tsarrak eta autokratak 22.400.000 km²-ko lurralde baten gainean gobernatzen zuen (ia Lurreko azalera kontinentalaren 1/6) eta 176,4 milioi pertsonaren gainean.[3]
Arkitekto ugariren diseinuarena da, eta horien artean Bartolomeo Rastrelliren lana nabarmentzen da. Eraikinak isabeldar barrokoa deiturikoa (Elisabet I.a Errusiakoaren erregealdiagatik) estiloa garatu zuen; jauregi berde eta zuriak laukizuzen luzanga baten forma du.
Jauregiak 1.786 ate, 1.945 leiho, 1.500 gela eta 117 eskailera ditu. Fatxada nagusiak 150 metroko luzera eta 30 metroko altuera ditu.[4] 1837ko berreraikuntzak ez zuen kanpoko itxura aldatu, baina bere barruko sektore handiak estilo eta gustu ugaritan birdiseinatu ziren, eta horregatik jauregia «rokoko estiloko eredu batean inspiratutako XIX. mendeko jauregi» gisa deskribatzen da.[5]
Garrantzi historikoa
aldatu1905ean, jauregia Igande odoltsuaren sarraskiaren eszenatokia izan zen, nahiz eta ordurako familia inperialak bere egoitza Alexander jauregian finkatzea erabaki zuen, Tsarskoye Selon, erretiratuago eta seguruago dagoena. Familia oso aldi berezietan edo formaletan bakarrik itzultzen zen Neguko Jauregira. 1917ko otsaileko iraultzaren ondoren, denbora labur batez, Alexander Kerenskyk gidatutako Errusiako Behin-behineko Gobernuaren egoitza izan zen jauregia. Urte horretan bertan, Guardia Gorriak eraso egin zion jauregiari, soldadu eta marinel boltxebikeen talde batek, sobietar estatuaren sorrerako une erabakigarri batean.
Neguko Jauregiaren historia oso lotuta dago Hermitage Museoarekin, munduko garrantzitsuenetako batekin. Apaintzeko erabiltzen ziren artelanak, gorabehera historiko askoren ondoren, museoko bildumen oinarri dira.[6]
Iruditegia
aldatu-
Sarrerako zutabeak.
-
Nikolas aretoa.
-
Boudoir.
-
San Jurgi aretoa.
-
Zaindarien aretoa.
-
Eskailera handia.
Ikus, gainera
aldatu- Hermitage Museoa, jauregia gaur egun duen erabilera.
- Katalinaren jauregia, bertan igarotzen zuten uda tsarrek eta, hain justu ere, bertan izan ziren atxilotuak.[7]
- Francesco Bartolomeo Rastrelli arkitektoa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.hiru.eus/eu/arte/museos-universales/-/journal_content/56/21564/EL-MUSEO-HERMITAGE-DE-SAN-PETERSBURGO
- ↑ https://www.berria.eus/mundua/neguko-jauregia-hartzera_1193507_102.html
- ↑ Rein Taagepera (September 1997). "Expansion and Contraction Patterns of Large Polities: Context for Russia". International Studies Quarterly. 41 (3): 498. doi:10.1111/0020-8833.00053. [1]
- ↑ https://www.historyhit.com/locations/the-winter-palace/
- ↑ Budberg, Moura (1969). Great Palaces (The Winter Palace. 194–201 or.). Londres: Hamlyn Publishing Group Ltd. ISBN 0600 01682 X.
- ↑ https://www.hermitagemuseum.org/wps/portal/hermitage/about/facts_and_figures
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/7k/editions/7k_2024-06-30-07-00/hemeroteca_articles/romanov-familiaren-mamuen-atzetik
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez):Hermitage Museoaren webgune ofiziala.
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |