Mitikile-Larrori-Mendibile
Zuberoako udalerria
Mitikile-Larrori-Mendibile ([mitikile laroɾi menðiβile]) Zuberoako iparraldeko udalerri bat da, Pettarra eskualdekoa.
Mitikile-Larrori-Mendibile | |
---|---|
Zuberoa, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lurraldea | Zuberoa |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa |
Barrutia | Oloroe-Donamaria |
Kantonamendua | Euskal Mendialdea |
Izen ofiziala | Moncayolle-Larrory-Mendibieu |
Auzapeza | Jean-Louis Salaberri (2008-2014) |
Posta kodea | 64130 |
INSEE kodea | 64391 |
Herritarra | mitikiltar-larroritar-mendibiltar |
Geografia | |
Azalera | 16.27 |
Garaiera | 171 - 363 |
Demografia | |
Biztanleria | 309 (2018: −6) |
Dentsitatea | 20,77 biztanle/km² |
Zahartzea[1] | % 26,72 |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 52,29 |
Ekonomia | |
Jarduera[1] | % 75,57 (2011) |
Desberdintasuna[1] | % 1,48 (2011) |
Langabezia[1] | % 3,17 (2013) |
Euskara | |
Euskaldunak | % 65,01 (2010) |
Erabilera | % 33,74 (2011) |
Datu gehigarriak | |
Sorrera | 1842. urtea |
Geografia
aldatuHidrografia
aldatuUhaitzandira zein Oloroeko ibaira isurtzen diren zenbait erreka igarotzen dira udalerritik, tartean Laxubi.
Udalerri mugakideak
aldatu- Ürrüstoi-Larrabile iparraldean
- Berrogaine-Larüntze mendebaldean
- Ospitalepea hego-ekialdean
- Sohüta hegoaldean
Iparralde eta ipar-ekialdean, udalerriak muga egiten du Bearnorekin: Gurs herriarekin, besteak beste.
Herriak eta auzoak
aldatuHistoria
aldatuMitikile, Larrori eta Mendibile herriak 1842ko abuztuaren 5ean batu ziren udalerri bakarra osatzeko.
Demografia
aldatuHiru herriek 1842an bat egin zutenean, udalerri berriak ia 1.000 biztanle zituen. Hala ere, ordutik beheranzko joera nabarmena izan zuen ia bi mendez, eta XXI. mendearen hasieran 350 biztanle baino gutxiago zituen.
Mitikile-Larrori-Mendibileko biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Ondasun nabariak
aldatu- Goienetxea XV. mendeko oinetxea dago herrian; 1973tik aurrera monumentu izendaturik dago.
- Santa Grazi eliza XVII. mendean eraiki zen eta hurrengo bi mendeetan zehar berriztatu. Estilo zuberotarreko kanpandorre hirukoiztarra du.
Mitikiltar, larroritar eta mendibiltar ezagunak
aldatu- Bernard Goienetxe Matalas ( -1661), apaiz matxinoa.
- Jean-Pierre Arraing (1756-1833), abokatu eta politikaria.
- Jean-Michel Aphatie (1958-), kazetaria.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |