Sonsierra

Nafarroako Sonsierra» orritik birbideratua)

Sonsierra edo Nafarroako Sonsierra[1] Erdi Aroko eskualdea izan zen, egungo Arabako Errioxa, iparraldeko Errioxa eta hego-mendebaldeko Nafarroa Garaia barnean hartzen zituena.[2]

Bost urtez, Lizarrako merindadearen barnean izan zen, Nafarroako Erresuman, tartean San Vicente, Laguardia, Labraza eta Viana hiribilduak eta bere herrixkak. Garai haietan unitate soziogeografiko eta administratiboa izaten zen, hasieran "Comunidad de Villa y tierra" deitua eta azkenean Vianako printzerriaren menpean.

Geografia aldatu

Iparraldeko muga Toloñoko mendilerroa, mendebaldekoa Conchas de Haro parajea, ekialdekoa Linares ibaia eta hegoalde eta mendebaldekoa Ebro. Honen harana eta Linareskoa barnean hartzen zituen Bargotan eta Lazagurrian Mendabiaraino, justu Leza ibaiaren bokalean.

Historia aldatu

 
Nafarroako Gerra Zibilaren mapa.

934an Fernán González gaztelar kondeak honako toponimoak zerrendatu zituen agiri batean: "Tabuerneca, tota Subserra, tota Berrocia, Marangone, Punicastro, Moreta...".[3] 1076an Alfontso VI.a Gaztelakoak Naiarako forua berretsi zuenean «Subserra» ere aipatu zuen.[4] Eskualdeak "Guardia" ere izena zuen eta 1164an Antso Jakitunak Guardiari forua eman zionean[5] Gatzaga Buradon eta Vianako Galindo arteko eskualdea eman zion.

Gaztelarekin zituen gerrak zirela eta, 1172an San Vicente de la Sonsierra, 1195ean Labraza, eta 1219an Viana sortu zituzten, Logroñoko Foruaren kopiak ezarriz. 1199-1200eko Nafarroako Erresumaren gaztelar inbasioan, Antso VII.a erregearen eskuetan geratu zen, baita Toloño mendilerroko gazteluak ere (1212) Alfontso VIII.ak nafarrei itzulita.

1427 inguruan, Guardiak 444, San Vicentek 379 eta Vianak 349 etxe zituzten. Gerrak eta Izurri Beltzak gogor jo omen zuten, izan ere eskualdeko 2.138 etxetatik 1.014k baino ez zuten biztanlerik.[2]

1423an Karlos III.a Nafarroakoak Vianako printzerria sortu zuenean, Sonsierra osoa eman zion. 1461an, Nafarroako Gerra Zibilaren garaian, Henrike IV.a Gaztelakoak Vianako printzeari lagundu eta Laguardia, San Vicente, Viana eta Los Arcos okupatu zituen, Gonzalo Saavedrak gidatzen zuen gaztelar armada bati esker. 1462an Gaston IV.a Foixkoak Calahorra hartu zuen eta baita Alfaro hartzen saiatu ere baina azkenean amore egin behar izan zuen. Hurrengo urtean, Luis XI.a Frantziakoak emandako laudo baten bitartez Sonsierra eta Los Arcosko eskualdea gaztelarren eskuetan utzi zituen eta jada ez ziren berriro nafar eskuetara bueltatu. 1466an, Henrike IV.a Sonsierrako biztanleei Arabako ermandadeetan sartzea eskatu zien.

Egungo banaketa administratiboa aldatu

Egungo Nafarroako Sonsierra hiru autonomia erkidegotan banaturik dago:

Erreferentziak aldatu

  1. La Sonsierra de Nabarra. 2010-11-09.
  2. a b García Fernández, Ernesto. (2007). «Fiscalidad, demografía y sociedad en la Sonsierra en torno a 1427: Las fronteras meridionales del Reino de Navarra con La Rioja Castellana» BROCAR (Valladolid) 31: 333-367..
  3. Ubieto Arteta, Antonio. Cartulario de San Millán de la Cogolla, 759-1076. , 33-40 or..
  4. Rodríguez R. de Lama, Ildefonso. Colección diplomática de la Rioja. II.
  5. Guardiako Udala. Poblazioaren forua. .

Kanpo estekak aldatu