Team Jayco–AlUla
Team Jayco–AlUla (UCI kodea: JAY) australiar txirrindularitza talde profesionala da, UCI WorldTeam lizentzia duena (lehen talde australiarra kategoria horretan). 2012. urtean debutatu zuen.
Team Jayco–AlUla | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen ofiziala | GreenEDGE, Orica-GreenEDGE, Orica-BikeExchange, Orica-Scott, Mitchelton-Scott, BikeExchange, BikeExchange-Jayco eta Team Jayco AlUla |
Izen laburra | GEC, OGE, OBE, ORS, MTS, BEX eta JAY |
Mota | ProTeama eta WorldTeama |
Herrialdea | Australia |
Agintea | |
Kudeatzailea | New Global Cycling Services (en) ![]() |
Entrenatzailea | Matt White (en) ![]() |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | 2019 Mitchelton-Scott (en) ![]() 2020 Mitchelton-Scott (en) ![]() 2021 BikeExchange (en) ![]() 2022 BikeExchange Jayco (en) ![]() 2023 Team Jayco AlUla (en) ![]() 2024 Team Jayco AlUla (en) ![]() 2025 Team Jayco AlUla (en) ![]() Mitchelton-Scott 2018 Orica-BikeExchange 2016 Orica-GreenEDGE 2012 Orica-GreenEDGE 2013 Orica-GreenEDGE 2014 Orica-GreenEDGE 2015 Orica-Scott 2017 |
Historia | |
Sorrera | 2012 |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() |
Historia
aldatuSorrera
aldatu2011. urtean zehar hasi ziren australiar taldea sortzen Shane Bannan, Australiako hainbat txirrindularitza egituraren buru izandakoa, eta Gerry Ryan enpresagizon australiarra. Berehala jo zuten Neil Stephens txirrindulari-ohi eta zenbait taldetako zuzendari izandakoarengana, proiektuaren kirol-atalaren buru izan zedin. Espreski taldea martxan jartzeko Gerry Ryanek sortu zuen GreenEDGE elkartea izan zen babeslea hasiera batean, beste enpresekin akordioak lortu artean.
Helburua WorldTour lizentzia lortu eta Frantziako Tourra lehiatzea zen, nahiz eta nagusia lehiatzeko aukerarik ez izan. Horrez gain, denboraldian zehar emaitza onak lortzeko moduko taldea osatu nahi izan zuten, nukleo australiarrarekin baina mundu osoko txirrindulariz osatua.
Santini arropa-marka eta SCOTT bizikleta-etxea izango ziren babesleetako bi. Subaru autoak erabiltzen zituzten, eta beste zenbait akordio txiki ere itxi zituzten.
2012ko maiatzean Orica Limited enpresa izendatu zen lehen babesle gisa, izena GreenEDGE Cycling izatetik Orica-GreenEDGE izatera pasatuz.
2012: lehen denboraldia arrakastatsua
aldatuSimon Gerrans australiarra izan zen lehen denboraldian zehar taldeburua. WorldTourreko hainbat garaipen lortu zituen: Tour Down Under australiarreko sailkapen nagusia, Milan-San Remo monumentua eta Quebeceko Sari Nagusia. Horrez gain, Amstel Gold Race klasikoan hirugarren sailkatu zen, Donostia Klasikoan bigarren, eta Australiako Txapelketa irabazi zuen errepideko modalitatean.
Michael Albasini suitzarrak ere denboraldi bikaina osatu zuen, Kataluniako Itzulia irabazteaz gain bertan etapa bat eta Suitzako Itzulian beste bat irabazi baitzituen. La Flèche Wallonnen podiumera igotzea ere lortu zuen.
WorldTourreko astebeteko itzulietan hainbat etapa ere eskuratu zituen taldeak: Daryl Impeyk Euskal Herriko Itzulian, Luke Durdbridgek Dauphiné Libérén, Svein Tuftek Eneco Tour-ean eta Aidis Kruopisek Poloniako Itzulian. Tirreno-Adriatikoko eta Eneco Toureko taldekako erlojupekoak ere irabazi zituzten.
Itzuli handietan bi etapa garaipen lortu zituzten (Matthew Goss esprinterrak Italiako Giroan eta Simon Clarkek Espainiako Vueltan (mendiko sailkapena irabazteaz gain). Matthew Gossek Frantziako Tourreko hainbat etapa podiumean amaitu zituen, eta Allan Davisek ere aukera onak izan zituen Espainiako Vueltan.
2025eko taldea
aldatuPertsonala 2025 | |||
---|---|---|---|
Txirrindularia | Jaiotza-data | Herrialdea | Aurreko taldea |
Hagos Welay Berhe | 2001.eko urriak 22 | Etiopia | EF Education-Nippo Development (2022) |
Koen Bouwman | 1993.eko abenduak 2 | Herbehereak | Team Visma | Lease a Bike (2024) |
Alessandro De Marchi | 1986.eko maiatzak 19 | Italia | Israel-Premier Tech (2022) |
Davide De Pretto | 2002.eko apirilak 19 | Italia | Zalf Euromobil Fior (2023) |
Robert Donaldson | 2002.eko apirilak 8 | Erresuma Batua | Trinity Racing (2024) |
Paul Double | 1996.eko ekainak 25 | Erresuma Batua | Team Polti Kometa (2024) |
Edward Dunbar | 1996.eko irailak 1 | Irlandako Errepublika | Ineos Grenadiers (2022) |
Luke Durbridge | 1991.eko apirilak 9 | Australia | Jayco-AIS (2011) |
Felix Engelhardt | 2000.eko abuztuak 19 | Alemania | Tirol KTM Cycling Team (2022) |
Anders Foldager | 2001.eko uztailak 27 | Danimarka | Biesse-Carrera (2023) |
Patrick Gamper | 1997.eko otsailak 18 | Austria | Red Bull-Bora-Hansgrohe (2024) |
Dylan Groenewegen | 1993.eko ekainak 21 | Herbehereak | Jumbo-Visma (2021) |
Asbjørn Hellemose | 1999.eko urtarrilak 15 | Danimarka | ASD Swatt Club (2024) |
Michael Hepburn | 1991.eko abuztuak 17 | Australia | Jayco-AIS (2011) |
Christopher Juul-Jensen | 1989.eko uztailak 6 | Danimarka | Tinkoff-Saxo (2015) |
Jelte Krijnsen | 2001.eko maiatzak 12 | Herbehereak | Parkhotel Valkenburg (2024) |
Michael Matthews | 1990.eko irailak 26 | Australia | Team Sunweb (2020) |
Hamish McKenzie | 2004.eko irailak 13 | Australia | Hagens Berman Jayco (2025) |
Luka Mezgec | 1988.eko ekainak 27 | Eslovenia | Giant-Alpecin (2015) |
Kelland O'Brien | 1998.eko maiatzak 22 | Australia | St Kilda Cycling Club (2020) |
Ben O'Connor | 1995.eko azaroak 25 | Australia | Decathlon-AG2R La Mondiale (2024) |
Luke Plapp | 2000.eko abenduak 25 | Australia | Ineos Grenadiers (2023) |
Elmar Reinders | 1992.eko martxoak 14 | Herbehereak | Riwal Cycling Team (2022) |
Mauro Schmid | 1999.eko abenduak 4 | Suitza | Soudal Quick-Step (2023) |
Campbell Stewart | 1998.eko maiatzak 12 | Zeelanda Berria | Black Spoke Pro Cycling (2021) |
Jasha Sütterlin | 1992.eko azaroak 4 | Alemania | Bahrain Victorious (2024) |
Max Walscheid | 1993.eko ekainak 13 | Alemania | Cofidis (2023) |
Filippo Zana | 1999.eko martxoak 18 | Italia | Bardiani CSF Faizanè (2022) |
Chris Harper | 1994.eko azaroak 23 | Australia | Jumbo-Visma (2022) |
Alan Hatherly | 1996.eko martxoak 15 | Hegoafrika | EF Education-Nippo Development (2023) |
Jack Ward (Abuk 1–Abek 31, ikaslea) | 2005.eko maiatzak 2 | Australia | |
Iturria : ProCyclingStats |