Galibier Txirrindulari Elkartea

Galibier Txirrindulari Elkartea Iruñeko kirol-elkartea da, 1993tik aurrera txirrindularitza amateurrean aritzen dena.

Babeslearen arabera izenaz aldatzen duen talde bat antolatzen du, 2022 arte Lizarte-Cromados Oreja izena zeukan eta 2023tik aurerra Finisher da.

Nahiz eta independente izan, 2008tik aurrera Movistar Teamen egituraren barnean dabil, harrobi lana egiten[1]. Taldean Joseba Beloki edo Isidro Nozal bezalako txirrindulariak izan dira.

Erreferentziak Aldatu

Kanpo estekak Aldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.