1992ko Italiako Giroa

1992ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 75. edizioa izan zen. 1992ko maiatzak 24 eta ekainak 14 artean ospatu zen, sarrerako bat eta 21 etapatan banatutako 3843 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Miguel Indurainek, batez beste, 37,092 kilometro orduko abiaduran bete zituenak.

1992ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa75. Italiako Giroa
Etapak22
Datakmaiatzak 24 – 1992.eko ekainak 14
Luzera3.843 km
HerrialdeaITA Italia
Irteera-lekuaGenova
Helduera-lekuaMilan
Bataz besteko abiadura37,093 km/o
Emaitzak
TxapeldunaEU Miguel Indurain (Banesto)
TxapeldunordeaITA Claudio Chiappucci (Carrera Jeans-Tassoni)
HirugarrenaITA Franco Chioccioli (GB-MG Boys Maglificio-Bianchi)
Puntukako sailkapenaITA Mario Cipollini (GB-MG Boys Maglificio-Bianchi)
Eskalatzailerik onenaITA Claudio Chiappucci (Carrera Jeans-Tassoni)
Gazte onenaRUS Pavel Tonkov (Lampre-Colnago-Animex)
Talderik onenaITA Carrera Jeans-Tassoni
◀19911993▶
Dokumentazioa

Aurreko edizioko garailea izan zen Franco Chioccioli faboritoen artean zegoen, Claudio Chiapucci eta Miguel Indurainekin batera, garai hartan nazioartean txirrindularirik garrantzitsuenetakoak zirenak.

2. iraupen etapan Indurainek maglia arrosa lortu zuen, azken kilometroetan mozketa bat gertatu ondoren. 3. etapan, 38 kilometroko erlojupeko bat izan zena, Indurainek bere lidertza sendotu zuen.

9. etapan gertatu zen lehen hautaketa handia. Aurreko edizioko garailea izan zen Franco Chioccioli izan zen kaltetuena, helmugan hiru minutu eta erdi baino gehiago galdu ondoren. Lucho Herrera kolonbiar eskalatzailea izan zen etapa garailea. Hurrengo etapan, liderragandik jada sei minutu baino gehiagora zegoen Chiocciolik Roberto Pagnin eta Marco Liettirekin batera ihes egin zuen, Induraini bi minutu eta erdi janez.

Ez zen diferentzia handirik egon Dolomitak zeharkatu zituzten mendiko bi etapetan, Corvara Alta Badian eta Monte Bondonen amaitu zirenak, nahiko eguraldi kaxkarrarekin jokatu zirenak. Indurainek uneoro kontrolatu zuen lasterketa, bere arerio nagusiei batere abantailarik eman gabe.

18. etapa izan zen edizio honetako luzeena, 260 kilometrorekin, protagonista nagusia Ramón González Arrieta bizkaitarra izan zena, beste 23 txirrindularirekin batera etapa zati handi batean ihes eginda egon ondoren, bera bakarrik etapa amaieratik kilometro gutxira arte lasterketa buruan egon zena, baina azken igoerako azken bi kilometroetan Udo Bölts alemaniarrak aurreratu zuen, etapa irabaziz. Arrietak bigarren amaitu zuen.

Azken etapa Milanen amaitu zen 66 kilometroko erlojupeko bat izan zen. Lasterketa amaitzen ari zen forma egoera ona frogatuz, Indurainek diferentzia handiarekin irabazi zuen etapa, bera baino hiru minutu lehenago irten zen Claudio Chiapucci harrapatu eta aurreratuz. Indurainekin batera podiumean Chiapucci eta Chioccioli egon ziren. Edizio honetan, etorkizun handiko txirrindulari bat agertu zen, Pavel Tonkov errusiarra, 7. amaitu zuena eta hurrengo edizioetan zeresan handia emango zuena.

Etapak

aldatu
 EtapaDataEtapako hiriaktypeLuzera (km)Etapako garaileaSailkapen orokorreko liderra
Prologoa Maik 24GenovaGenova
 
aitzinetapa
8  Thierry Marie  Thierry Marie
1 Maik 25GenovaVicopisano
 
etapa laua
194  Endrio Leoni  Thierry Marie
2 Maik 26VicopisanoArezzo174  Maximilian Sciandri  Miguel Indurain
3 Maik 27ArezzoSansepolcro
 
banakako erlojupekoa
38  Miguel Indurain  Miguel Indurain
4 Maik 28SansepolcroPorto Sant'Elpidio
 
etapa laua
198  Mario Cipollini  Miguel Indurain
5 Maik 29Porto Sant'ElpidioSulmona223  Franco Vona  Miguel Indurain
6 Maik 30RoccarasoMelfi232  Guido Bontempi  Miguel Indurain
7 Maik 31MelfiAversa
 
etapa laua
184  Mario Cipollini  Miguel Indurain
8 Ekak 1AversaLatina165  Guido Bontempi  Miguel Indurain
9 Ekak 2LatinaTerminillo mendia
 
mendiko etapa
204  Lucho Herrera  Miguel Indurain
10 Ekak 3MontepulcianoImola233  Roberto Pagnin  Miguel Indurain
11 Ekak 4ImolaBassano del Grappa
 
etapa laua
214  Endrio Leoni  Miguel Indurain
12 Ekak 5Bassano del GrappaCorvara in Badia
 
mendiko etapa
204  Franco Vona  Miguel Indurain
13 Ekak 6Corvara in BadiaMonte Bondone
 
mendiko etapa
205  Giorgio Furlan  Miguel Indurain
14 Ekak 7Riva del GardaPalazzolo sull'Oglio171  François Simon  Miguel Indurain
15 Ekak 8Palazzolo sull'OglioSondrio166  Marco Saligari  Miguel Indurain
16 Ekak 9SondrioVercelli
 
etapa laua
203  Mario Cipollini  Miguel Indurain
17 Ekak 10VercelliCrissolo200  Marco Giovannetti  Miguel Indurain
18 Ekak 11SaluzzoPila
 
mendiko etapa
260  Udo Bölts  Miguel Indurain
19 Ekak 12Saint-Vincent (Italia)Verbania201  Franco Chioccioli  Miguel Indurain
20 Ekak 13VerbaniaVigevano
 
etapa laua
92  Mario Cipollini  Miguel Indurain
21 Ekak 14VigevanoMilan
 
banakako erlojupekoa
66  Miguel Indurain  Miguel Indurain

Sailkapenak

aldatu

Sailkapen orokorra

aldatu
 Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Miguel Indurain     Euskal HerriaBanesto103 o 36 min 08 s
2. Claudio Chiappucci    ItaliaCarrera Jeans-Tassoni+ 5 min 12 s
3. Franco Chioccioli   ItaliaGB-MG Boys Maglificio-Bianchi+ 7 min 16 s
4. Marco Giovannetti   ItaliaGatorade-Chateau d'Ax+ 8 min 01 s
5. Andrew Hampsten   Ameriketako Estatu BatuakMotorola+ 9 min 16 s
6. Franco Vona   ItaliaGB-MG Boys Maglificio-Bianchi+ 11 min 12 s
7. Pavel Tonkov   ErrusiaLampre-Colnago-Animex+ 17 min 15 s
8. Lucho Herrera   KolonbiaPostobón Manzana-Ryalcao+ 17 min 53 s
9. Roberto Conti   ItaliaAriostea+ 19 min 14 s
10. Bruno Cornillet   FrantziaZ+ 20 min 03 s
11. Uwe Ampler   AlemaniaTelekom-Merckx+ 21 min 12 s
12. Massimiliano Lelli   ItaliaAriostea+ 21 min 50 s
13. Gianni Faresin   ItaliaZG Mobili-Selle Italia+ 26 min 05 s
14. Flavio Giupponi   ItaliaMercatone Uno-Zucchini-Medeghini+ 27 min 41 s
15. Juan Tomás Martínez   Euskal HerriaLotus-Festina+ 32 min 20 s
16. Ramón González Arrieta   Euskal HerriaLotus-Festina+ 33 min 46 s
17. Zenon Jaskuła   PoloniaGB-MG Boys Maglificio-Bianchi+ 35 min 46 s
18. Bruno Leali   ItaliaMercatone Uno-Zucchini-Medeghini+ 43 min 18 s
19. Giorgio Furlan   ItaliaAriostea+ 51 min 42 s
20. Piotr Ugrumov   LetoniaSeur+ 56 min 40 s
21. Paolo Botarelli   ItaliaJolly Componibili-Club 88+ 57 min 22 s
22. Fabrice Philipot   FrantziaBanesto+ 1 o 01 min 29 s
23. Ivan Gotti   ItaliaGatorade-Chateau d'Ax+ 1 o 01 min 36 s
24. Nelson Rodríguez Serna   KolonbiaZG Mobili-Selle Italia+ 1 o 02 min 22 s
25. Dominique Arnould   FrantziaCastorama+ 1 o 05 min 37 s


Puntukako sailkapena

aldatu
 Puntukako sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Mario Cipollini    ItaliaGB-MG Boys Maglificio-Bianchi236 pt.ak
2. Miguel Indurain     Euskal HerriaBanesto208 pt.ak
3. Maximilian Sciandri   ItaliaMotorola177 pt.ak
4. Claudio Chiappucci    ItaliaCarrera Jeans-Tassoni171 pt.ak
5. Franco Chioccioli   ItaliaGB-MG Boys Maglificio-Bianchi148 pt.ak


Mendiko sailkapena

aldatu
 Mendiko sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Claudio Chiappucci    ItaliaCarrera Jeans-Tassoni76 pt.ak
2. Roberto Conti   ItaliaAriostea45 pt.ak
3. Miguel Indurain     Euskal HerriaBanesto35 pt.ak
4. Giorgio Furlan   ItaliaAriostea31 pt.ak
5. Giuseppe Calcaterra   ItaliaAmore & Vita-Fanini23 pt.ak


Taldekako sailkapena

aldatu
 Taldeko sailkapena
TaldeaHerrialdeaDenbora
1. GB-MG Boys Maglificio-Bianchi   Italia311 o 21 min 55 s
2. Ariostea   Italia+ 22 min 34 s
3. Gatorade-Chateau d'Ax   Italia+ 22 min 34 s
4. Mercatone Uno-Zucchini-Medeghini   San Marino+ 52 min 13 s
5. Banesto   Espainia+ 56 min 15 s


Intergiroaren sailkapena
1. Miguel Indurain   Nafarroa BAN 57h 38' 08s
2. Claudio Chiappucci   Italia CAR + 2' 03s
3. Laurent Bezault   Frantzia Z + 2' 08s


Gazteen sailkapena
1. Pável Tonkov   Errusia LAM 103h 53' 23s

Kanpo estekak

aldatu