Urea
Urea | |
---|---|
![]() |
![]() |
Urea | |
Beste izen batzuk Kardamida, karbonil diamida, karbonildiamina, diaminomethanal, diaminometanona | |
Identifikadoreak | |
CAS zenbakia | 57-13-6 ![]() |
PubChem | 1176 |
ChemSpider | 1143 ![]() |
UNII | 8W8T17847W ![]() |
KEGG | D00023 ![]() |
ChEMBL | CHEMBL985 ![]() |
RTECS zbka. | YR6250000 |
| |
| |
Propietateak | |
Formula molekularra | CH4N2O |
Masa molarra | 60.06 g mol−1 |
Itxura | Txuri solidoa |
Dentsitatea | 1.32 g/cm3 |
Fusio puntua |
133–135 °C |
Disolbagarritasuna uretan | 51,8 g/100 ml (20 °C) 71,7 g/100 ml (60 °C) 95,0 g/100 ml (120 °C) |
Basikotasuna (pKb) | pKBH+ = 0.18< |
Egitura | |
Dipolo momentua | 4.56 D |
Arriskuak | |
MSDS | JT Baker |
EU Indizea | Ez-zerrendtua |
Flash puntua | Ez sukoia |
Harremana duten konposatuak | |
Harremana duten ureak | Tiourea Hidroxikarbamida |
Harremana duten konposatuak | Karbamide peroxido Urea fosfato |
Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira. | |
Erreferentziak |
Urea CO(NH2)2 formula duen konposatu kimiko organikoa da, koloregabea, uretan eta alkoholean disolbagarria dena. Ugaztunen gernuan dago (giza gernuak 20 gramo/litroko urea du). Odolean eta linfan kopuru askoz txikiagoan ere agertzen da.
1828.urtean urearen sintesia laborategian lortu zuen Friedrich Wohler kimikari alemaniarrak. Urea izan zen modu artifizialean sintetizatutako lehenengo molekula organikoa. Gaur egun, urea lortzen da amoniako eta karbono dioxido erabiliz tenperatura altuetan (200º C).
Urea giza zein ugaztunen proteinen katabolismoaren produktua da. Gibelean sortu, giltzurrunetan iragazi eta gernuaren bidez kanporatzen da. Janarien bitartez hartutako nitrogenoa da katabolizatzen dena: proteinen amoniakoaren pilaketa toxikoa da, eta iraitzi behar da. Gibelean gertatzen den urearen zikloaren bitartez aminoazidoen amoniakoa karbono dioxidoarekin konbinatzen da urea sortzeko, ATP gastatuz. Beste animalia batzuek (hegaztiek, adibidez) proteinen amoniakoa ez dute urea moduan iraizten, azido uriko moduan baizik.
Giltzurrun-gutxiegitasunak urearen kontzentrazioa odolean areagotzen du, uremia bat agertuz.
Ureak erabilera industrialak ditu: plastikoak egiteko, adibidez. Nekazaritzan eta abeltzaintzan erabiltzen da ere, ongarrien eta pentsuen osaketan parte hartzen baitu.