Ireki menu nagusia
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Dementzia burmuineko funtzioaren galera progresiboa da, adinari dagokiona baino handiagoa dena eta gaixotasun batek edo bestelako asaldurek sortua dena. Adineko pertsonek askoz sarriagotan pairatzen badute ere, helduaroko beste fase batzuetan ere ikus daiteke.

Dementzia
An old man diagnosed as suffering from senile dementia. Colo Wellcome L0026689.jpg
Deskribapena
Mota nahasmendu kognitiboa, organic brain syndrome Itzuli
zantzu medikoa
Espezialitatea Psikiatria
neurologia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak (RS)-citalopram Itzuli, risperidone Itzuli, perphenazine Itzuli, donepezil Itzuli, galantamine Itzuli, tacrine Itzuli, rivastigmine Itzuli, olanzapine Itzuli, quetiapine Itzuli, pimavanserin Itzuli, aripiprazole Itzuli, memantine Itzuli, dihydro-α-ergocryptine Itzuli eta dihydroergocristine Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-9-MK 290.8, 294.8 eta 294.1
GNS-10 F00, F01, F02, F03, F04, F05.1, F06 eta F07
GNS-9 290290—294294
DiseasesDB 29283
MedlinePlus 000739
eMedicine 000739
MeSH D003704
Disease Ontology ID DOID:1307 eta DOID:1307

Arlo kaltetuenak oroimena, arreta maila, mintzamena eta arazoak konpontzeko gaitasuna dira. Batik bat kasu aurreratuetan desorientazioa ager daiteke, denborari edota lekuari dagokienez, eta bestelako buru-nahasteak, eldarnioak, haluzinazioak eta aztoramena barne.

Alzheimerren gaixotasuna motarik ohikoena da, kasu guztien %50-70a eragiten duelatik.

SailkapenaAldatu

DiagnostikoaAldatu

Sintomek eta datu klinikoek, test kognitiboekin batera, diagnostikoranzko bidean ipintzen gaituzte neurri handi batean.

Irudizko probek, OTAk edo eskanerrak eta erresonantzia laguntzen dute mota zehatzak determinatzen.

TratamenduaAldatu

Medikazio sendagarririk ez dago gaur egun, baina kolinesterasaren inhibitzaileak erabiltzen dira gaixotasunaren bilakaera moteltzeko eta sintomak hobetzeko, Donepezilo nagusiki. Horiekin batera bentzodiazepinak, neuroleptikoak eta analgesikoak ere baliagarriak dira, baita konplikazioak tratatzekoak ere, antimikrobianoak eta elikadura ahalbidetzeko neurriak.

Farmakologikoak ez diren tratamenduak ere kontuan hartu behar dira: psikoterapia, terapia okupazionalak eta tratamendu alternatiboak.

Fase aurreratuetan, zainketa aringarriak beharrezkoak izaten dira sufrimendu maila gutxitzeko heriotza baino lehenagoko egunetan, asteetan edo hilabeteetan.

Kanpo estekakAldatu