Elasmobrankio
Eskeleto kartilaginosoa, hortz ugariko ahoa eta 5-7 bitarteko brankia-pare dituzten arrainei esaten zaie. Orokorki haragijaleak izaten dira. 815 marrazo- eta arraia-espezie biltzen dituen Elasmobranchii subklasea osatzen dute.
Elasmobrankioek (Elasmobranchii) Chondrichthyes arrain klasearen bi azpiklaseetako bat osatzen dute. Barnean marrazoak (Selachimorpha goiordena) eta arraiak (Batoidea goiordena) hartzen ditu.
Elasmobrankio | |
---|---|
Siluriar-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Chondrichthyes |
Subklasea | Elasmobranchii Bonaparte, 1838
|
Eskeleto kartilaginosoa, 5-7 zakatz-arrail pare, bizkar-hegal zurrunak eta gorputza ezkata plakoide txikiz estalia dituzte. Hainbat hortz ilara izaten dituzte. Ez dute igeri-maskuririk. Barne ernalkuntza daukate, arren bular-hegalak organo kopulatzaile bilakatu baitira. Banaketa zabala dute ur tropikal eta epeletan[1].
Taxonomia
aldatuITISen arabera[2]:
- Euselachii goiordena
- Carcharhiniformes ordena
- Heterodontiformes ordena
- Hexanchiformes ordena
- Lamniformes ordena
- Myliobatiformes ordena (Rajiformesen barnean, FishBaseren arabera)
- Orectolobiformes ordena
- Pristiformes ordena (zerra-arrainak)
- Pristiophoriformes ordena (zerra-marrazoak)
- Rajiformes ordena
- Rhiniformes ordena (Rajiformesen barnean, FishBaseren arabera)
- Rhinobatiformes ordena (Rajiformesen barnean, FishBaseren arabera)
- Squaliformes ordena
- Squatiniformes ordena
- Torpediniformes ordena
Beste aditu batzuren arabera:
- Selachimorpha goiordena (marrazoak)
- Carcharhiniformes ordena
- Heterodontiformes ordena
- Hexanchiformes ordena
- Lamniformes ordena
- Orectolobiformes ordena
- Pristiophoriformes ordena
- Squaliformes ordena
- Squatiniformes ordena
- Batoidea edo Rajomorphii goiordena (arraiak)
- Myliobatiformes ordena (Rajiformesen barnean, FishBaseren arabera)
- Pristiformes ordena
- Rajiformes ordena
- Rhiniformes ordena (Rajiformesen barnean, FishBaseren arabera)
- Rhinobatiformes ordena (Rajiformesen barnean, FishBaseren arabera)
- Torpediniformes ordena
Erreferentziak
aldatu- ↑ Henry B. BIGELOW; William C. SCHROEDER. Fishes of the Western North Atlantic. Sears Foundation for Marine Research, Yale University, 1948, 64-65 orrialdeak. ISBN B000J0D9X6
- ↑ Elasmobranchii[Betiko hautsitako esteka] Système d'Information Taxonomique Intégré
Kanpo estekak
aldatu- Fernando Pedro PEREZ: Bizkaiko golkoko marrazoak[Betiko hautsitako esteka] Euskomedia.org
- (Ingelesez) Subclass Elasmobranchii Animal Diversity Web
- (Ingelesez) Elasmobranchii NCBI