Kondriktie

Eskeleto kartilaginosoa eta barailak eta benetako hortzak dituzten arrainei esaten zaie. Gehienak itsastarrak dira, eta eskuarki ornogabez, arrainez eta zenbait ugaztunez elikatzen dira.
Chondrichthyes» orritik birbideratua)

Kondriktiea (Chondrichthyes, grezierazko χονδρ- chondr- 'kartilago' eta ἰχθύς ichthys 'arrain' hitzen lotunea) edo arrain kartilaginosoa arrain superklasea osatzen duten klaseetako bat da. Klasea bi azpiklasetan banatuta dago: Elasmobranchii (marrazo eta arraiak) eta Holocephali (itsas katuak).

Kondriktie
422 Ma-0 Ma[1][2]

Siluriar berantiar-gaur egun
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaEumetazoa
FilumaChordata
SubfilumVertebrata
Klasea Chondrichthyes
Huxley, 1880
Azpibanaketa

Eskeleto kartilaginosoa, barailak eta benetako hortzak dituzten arrainak dira. Gehienak itsastarrak dira eta eskuarki ornogabez, arrainez eta zenbait ugaztunez elikatzen dira. Barne-ernalketa dute, obobibiparoak dira maiz eta beste batzuetan bibiparoak[3].

Gnathostomata azpifilumean sailkatuak, arrain kartilaginosoak beste barailadun-ornodunak ez bezalakoak dira, ornodun filumaren beste arrainek Teleostomi kladoa osatzen dutelarik.

Taxonomia aldatu

Hona hemen klasearen sailkapena[4]

* sailkapena eztabaidatua

Erreferentziak aldatu

  1. Botella, H.A, Donoghue, P.C.J., Martínez-Pérez, C.. (2009). «Enameloid microstructure in the oldest known chondrichthyan teeth» Acta Zoologica 90: 103–108.  doi:10.1111/j.1463-6395.2008.00337.x..
  2. PalaeoDB. Chondrichthyes. .
  3. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Kondriktie. .
  4. Nelson, Joseph S.. (2006). Fishes of the World. Wiley ISBN 0-471-25031-7..