Lutxana–Barakaldo geltokia

Bizkaiko tren eta autobus geltokia
Lutxanako geltokia (Adif)» orritik birbideratua)

Lutxana–Barakaldo Euskal Herriko Bizkaiko tren eta autobus geltoki bat da, Barakaldo udalerrian kokatuta dagoena.

Lutxana–Barakaldo
Hurrengo trenak
Geltokiko ikuspegia
Map
Lineak
« Barakaldo    Zorrotza »
« Desertu    Zorrotza »
Kokapena
HelbideaObispo Olaetxea kalea, 51‎; 48903
UdalerriaBarakaldo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea13305
Gunea2. gunea
Irekiera1888ko martxoaren 19a
IrisgarriaGeltoki ez irisgarria 
ZerbitzuakTxarteldegi automatikoak Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaTrena Autobusa 
Nasak4
Trenbideak2
JabeaTrenen Azpiegituren Administratzailea
EragileaRenfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak  Bilbo Santurtzi
  Bilbo Muskiz
BizkaibusA3115  Bilbo Santurtzi
A3122  Bilbo Errepelega
A3137  Bilbo Barakaldo
 Eskema

Geltokia 1888ko martxoaren 19an ireki zen.

Egoera

aldatu

Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]

Sarbideak

aldatu
  •        Obispo Olaetxea kalea, 51

Irisgarritasuna

aldatu

Nahiz eta sarbidea irisgarria izan, nasa eta trenaren arteko tartea eta nasen arteko ibilbidea dela eta geltokiaren erabilera ez da irisgarria. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez dio Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatzen ibilgailutik igo edota jaistea» eta «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ez du nasa batetik bestera ibiltzeko elementu mekaniko edota eraikuntza elementurik, eskaileradun lurpeko pasabidea zeharkatu behar da eta».[2]

Irisgarritasuna
Lekua Sarbidea Egoera
Geltokia Obispo Olaetxea kalea, 51   
Nasak 1. trenbidea   
2. trenbidea   
Trenak 1. trenbidea   
2. trenbidea   

Historia

aldatu

Geltokia 1888ko martxoaren 19an inauguratu zen, Bilbo-Santurtzi burdinbide tartea irekitzearekin batera, geroago Portugaletera helduko zen linean.[3] Lanak Bilbotik Portugaleterainoko Burdinbide Konpainiak egin zituen. 1889. urtean geltokiari Bizkaiko Foru Aldundiaren esku zegoen Trianoko Burdinbidea batu zitzaion, hasiera batean zamak garraiatzeko zena, eta geroago bidaiarientzako zerbitzua eskaintzen hasi zuena.[4]

1902ko abenduaren 15ean La Robla trenbidearen Balmaseda eta Lutxana arteko zabalera metrikoko trenbide tartea inauguratu zen, Irauregiko geltokitik Lutxanara arteko adarra eraiki ondoren, Lutxana La Robla trenbidearen geltoki-buru bilakatuz. Helburua zama garraioak (batik bat ikatza) Bilboko itsasadarrean kokatutako industrietara eta mineralak kargatzeko tokietara helaraztea zen.[5] Era berean, bidaiarientzako zerbitzuak ere eskaintzen hasi ziren, geltokian Bilbo eta Portugalete elkarlotzen zituen trenbidearekin lotura ezarriz. Urteetan zehar geltokiak trenbide zabalera metriko eta iberiarreko zerbitzuak jaso zituen, eta gaur egun bidaiari gutxi jasotzen dituen arren, garaian garraio lotune garrantzitsua izan zen.

1972an FEVEk geltokian bidaiarientzako zerbitzuak eten zituen. Zabalera metrikoko adarra zama garraioentzako baino ez zen mantendu. Denbora pasa ahala zama garraioak gutxituz joan ziren, eta Bizkaiko Labe Garaiei 90eko hamarkadara arte, eta Sefanitro (geroago Befesa) lantegiari 2000 urtera arte zerbitzu eman zien. Ondoren, Bizkaiko Labe Garaien Ansioko lantegira (gaur egun Bilbao Exhibition Centre erakustazoka kokatzen den orubea) heltzen zen zabalera metrikoko trenbide tartea eraitsi zen. Trenbide horrek zabalera iberiarreko trenbideak gurutzatzen zituen.

1906an zabalera iberiarrean 87 metro luzedun bazterbidea eraiki zen.

2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[6]

2007ko otsailaren 7an geltokian ETAk jarritako lehergailu batek eztanda egin zuen.[7] Geltokiaren teilatua erori zen eta geltokiko eraikinera sarrerak itxi behar izan zituzten. 2010ean FEVEk, garai hartan eraikinaren jabe zena, eraikina konpondu zuen.

2017ko uztailaren 18an Eusko Jaurlaritzak adierazi zuen 2018ko hasieran Espainiako Gobernuak Irauregi-Lutxana burdinbidearen kudeaketa transferituko ziola, bi instituzioek hala adostuta.[8]

2018ko abenduaren 15ean Irauregi-Lutxana burdinbidearen eskualdaketa gauzatu zen, eta ordutik, Espainiako Aldizkari Ofizialean eta EAEko Aldizkari Ofizialean jasotzen den bezala, Lutxanako geltokiaren titulartasuna Administrador de Infraestructuras Ferroviarias eta Euskal Trenbide Sareak partekatua da.[9]

Geltokia

aldatu

Eraikina nasa zentrala den plataforma baten gainean dago, oin laukizuzena eta bi solairu simetriko ditu, eta lau isurialdeko teilatuzko estalkia. Ekialdeko eta mendebaldeko fatxadei atxikita markesina bana du. Ekialdeko partean zabalera iberiarreko 1. trenbidea dago, Renfeko Aldirien zerbitzuek erabiltzen dutena; eta mendebaldeko partea Renfe Feve zabalera metrikodun zerbitzuetarako prestatuta dago, gaur egun zabalera metrikoko zerbitzurik eskaintzen ez den arren. Sarbidea iparraldeko fatxadatik egiten da, eta eraikinak Renfeko Aldirien bestibulua jasotzen du, leihatiladun txarteldegi, txartel salmenta eta balioztatze makinaz hornitutakoa. Geltokiaren eraikina Renfeko Aldirien 2. trenbidea jasotzen duen alboko nasarekin komunikatuta dago eskailerak dituen trenbideen azpiko tunelaren bitartez.

Bidaiarientzako zerbitzuak alde batera utzita, geltoki gunea zama garraiorako puntu garrantzitsua da. Zabalera metrikoko trenbidez Bilboko portua eta Kantauri itsasoko ertza elkarlotzeko modu bakarra da, gaur egun. Geltoki inguruan ez dago instalazio logistikorik, eta trenak kargatu eta deskargatzeko geltokira heldu aurreko plataforma bat erabiltzen da, non kamioiekin zamak aldatzen diren. ArcelorMittal Sestao lantegitik altzairu bobinak kargatzen dira Asturiasera; Bilboko portutik eta Zornotzatik aluminioa kargatzen da Galiziara; eta Arenas de Arija S.A. Burgosko enpresatik etorritako harea deskargatzen da. Zabalera metrikoko trenbideak zama-garraiorako bagoiak edota bidaiarientzako trenak baztertzeko erabiltzen dira, eta 2008an eta 2010ean ere hainbat tren turistiko ere baztertu ziren.

Zabalera iberiarrari dagokionez, erabiltzen ez den hirugarren trenbide bat abiatzen da geltokitik Barakaldorako norantzan, etorkizunean tarte horretako trafiko gaitasuna handitzea posible egiteko helburuarekin. Nahiz eta hirugarren trenbidea zerbitzuz kanpo egon, 2009an Lutxana eta Desertu-Barakaldo geltokiaren artean egin zen trenbideen estaltzeak hirugarren trenbide hori jasotzeko gaitasuna du, tunelari zabalera nahikoa eman zitzaion eta.

Geltokia Sefanitro lantegia kokatuta egon zen ingurura birkokatzea aurreikusi zen, Lutxana auzoan eraikitzen ari den zabalkundeari zerbitzu emateko. Horren ondorioz Burtzeña auzoan geltoki berri bat eraikitzea ere proposatu zen.

Zerbitzuak

aldatu

Aldiriko trenak

aldatu
  Bilboko Renfe Aldiriak
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
  C-1 Bilbo
Abando
ZabalburuAmetzolaAutonomiaSantimamiOlabeagaZorrotzaLutxana–BarakaldoDesertu–BarakaldoSestaola IberiaPortugaletePeñota Santurtzi
  C-2 Bilbo
Abando
ZabalburuAmetzolaAutonomiaSantimamiOlabeagaZorrotzaLutxana–BarakaldoDesertu–BarakaldoGalindoTrapagaTrapagaranUriosteSagrada FamiliaOrtuellaGallartaPutxeta Muskiz

Hiriarteko autobusak

aldatu


Erreferentziak

aldatu
  1. EuroFerroviarios. «Lutxana-Barakaldo (geltokia)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  2. (Gaztelaniaz) Ararteko. (PDF) Lutxana-Barakaldo. (Noiz kontsultatua: 2018-06-22).
  3. (Gaztelaniaz) Spanish Railway. «Bilbotik Portugaletera burdinbidea» (Noiz kontsultatua: 2013-10-04).
  4. (Gaztelaniaz) Spanish Railway. «Trianoko burdinbidea» (Noiz kontsultatua: 2013-10-04).
  5. (Gaztelaniaz) «Roblako trenbidea» www.spanishrailway.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).
  6. Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideak
  7. Berria: Lehergailu batek kalte handiak eragin ditu Lutxanako tren geltokian[Betiko hautsitako esteka]
  8. (Gaztelaniaz) «Estatuak bi burdinbidea Euskadira eskualdatzea desblokeatu du» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).
  9. «Jaurlaritzak bi trenbide linearen kudeaketa bere gain hartuko du larunbatetik aurrera» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Desertu–Barakaldo Lutxana–Barakaldo Zorrotza
Santurtzi                                   Bilbo–Abando