Ireki menu nagusia

Mendebaldeko filosofia Mendebaldea deituriko munduko gunean, mendeetan mendeetan zehar sortu eta garatu den filosofia korronteen multzoa da. Antzinako greziar filosofian ezarri ohi da jatorria, presokratikoekin, eta gaur egungo pentsakera modernoetara arte darrai. Mendeotan eskola, sistema eta teoria filosofiko anitz garatu diren arren, maiz ikuspuntu ezberdinetatik, guztiek filosofiaren kontzeptua eta izaera bera dituzte, eta gai komunak jorratzen dituzte (epistemologia, metafisika, etika, ...).

Esan beharrekoa da mendebaldeko filosofiaren hastapenetan, aitzinako garaietan, filosofiaren definiziopean sartzen zituztela edonolako arrazoimen edo hausnarketa ekintzak. Honela, filosofiatzat zituzten gaur egun filosofia deitzen dugunaz gain, matematikak eta natura zientziak ere (biologia, astronomia, fisika...).

Ikus gaineraAldatu


  Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.