Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa
Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa,[1] laburturik Errusiako SESF Sobietar Batasuneko 15 errepubliketatik zabalen eta populatuena zen, eta Errusiar Federakundea bilakatu zen SESBen inplosioa gertatu zelarik. Hiriburutzat Mosku zuen, Sobietar Batasuneko hiriburua ere zena.
Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa Российская Советская Федеративная Социалистическая Республика ( Rosiskaia Sovietskaia Fiedierativnaia Sozialistitxieksia Riespublika ) | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1917 – 1991 | |||||||
| |||||||
Ereserkia [[Fitxategi:- Internazionala (1922−1944) - Sobietar Batasuneko Ereserkia (1944-1991)|280px]] Goiburua Пролетарии всех стран, соединяйтесь! ( Munduko langileok, elkartu! ) | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Mosku | ||||||
Biztanleria | 147.386.000 | ||||||
Azalera | 17.075.200 km² | ||||||
Ordu eremua | +2 > +13 | ||||||
Domeinua | .su | ||||||
Ekonomia | |||||||
Dirua | Errubloa (RUB) | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Ez zuen (Errusiera de facto) | ||||||
Historia | |||||||
Sorrera | 1917 azaroaren 7 | ||||||
SESBen | 1922 abenduaren 30 | ||||||
Ezeztapena | 1991 abenduaren 12 | ||||||
|
Errepublika hau 1917ko azaroaren 7an sortu zen, iraultza boltxebikean. 1918ko uztailaren 10ean Sobietar Konstituzioa onartu zelarik, Errusiako SESFaren sorrera ofizialdu egin zen. 1922an Ukrainako SES, Bielorrusiako SES eta Transkaukasiako SESFarekin batera, Sobietar Batasuna eratu zuen. Ondoren, 1924ko Sobietar Konstituzioak ofizialtasuna eman zion batasun honi.