43°19′18″N 3°00′05″W / 43.321566°N 3.001521°W / 43.321566; -3.001521

Lamiako Bilboko metroaren 1. lineari dagokion lurgaineko geltokia da, Leioako izen bereko auzoan kokatuta dagoena. 1995ko azaroaren 11n ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago.

Lamiako
Geltoki barruko ikuspegia.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Areeta  Bilboko metroaren 1. linea  Leioa »
Kokapena
HelbideaLangileria kalea, 1; 48940
UdalerriaLeioa,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaLAM
Gunea2. gunea
Irekiera1995ko azaroaren 11
Bidaiariak306.292 (2017)[1]
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakAparkalekua  Itxaron gela Txarteldegi automatikoak Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaMetroa Autobusa 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
EragileaMetro Bilbao
Garraio zerbitzuak
MetroaL1Etxebarri - Plentzia
BizkaibusA2161  Bizkaia Zubia - EHU
A3472  Getxo - Gurutzeta (Areetatik)
LeioabusA2171  Txorierri - Bizkaia Zubia
BestelakoakIgogailua Txorierriko igogailua (Eraikitzen)

Metroa ireki aurretik, Lamiako izeneko geltokia Euskotrenek ustiatzen zuen Bilbo-Plentzia trenbidearen parte zen. Metroak trenbide hori bereganatu zuenean, IMEBISA enpresa publikoak geltoki zaharraren eraikina eraitsi eta geltoki berria eraiki zuen, aintzinakoaren tokitik hurbil.

Geltokia kaleko kotan dago, eta nasa aldaketa egiteko trenbideak gainetik gurutzatzen dituen pasabidea zeharkatu behar da, eskaileraz eta igogailuz hornituta dagoena. Geltokiaren kanpoaldean doako aparkalekua dago eta 2018ko irailaren 20tik Txorierriko igogailua eraikitzen ari da, Lamiako eta Txorierri auzoak elkarlotzeko.[2] Igogailua lanak hasi eta 9 hilabeteko epean martxan jartzea aurreikusten da. Hala, 2019ko udan irekiko da.[3] 2019ko otsailaren 25ean Txorierriko igogailuaren parean Metro geltokira sarbide berri bat eraikiko dela adierazi zuten Bizkaiko Garraio Partzuergoak eta Leioako Udalak.[4]

Sarbideak

aldatu

Lotuneak

aldatu

Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus eta Leioabus zerbitzuak hornitzen dituzten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:


Bidaiariak

aldatu

Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopurua izan ditu:[6]

Lamiakoko geltokiko bidaiari kopuruaren bilakaera 1998-2017 (mila bidaiari)

Erreferentziak

aldatu
  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2017ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).
  2. (Gaztelaniaz) Ayuntamiento, Leioa Udala -. «Leioako Udala - Txorierriko igogailuaren lanak hasiko dira» www.leioa.net (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).
  3. (Gaztelaniaz) «Leioa estrenará el ascensor de Txorierri dentro de nueve meses. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).
  4. «Leioako Udala - Sarbide berri batek Lamiako eta Txorierri auzoetara hurbilduko du metroa» www.leioa.net (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  5. (Gaztelaniaz) «La estación de metro de Lamiako contará con una segunda entrada. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  6. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Garraio publikoari buruzko txostenak» (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa