Lamiako
Lamiako Leioako (Bizkaia) auzoa da, Lamiako-Txopoeta barrutiaren parte dena eta herriko beheko aldean dagoena, Areetako (Getxo) mugan. Auzoaren izenaren sorburua lamina + -ko atzizki txikigarria dela uste da (eta ez leku-genitibo atzizkia).
Lamiako | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Leioa |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°19′12″N 3°00′10″W / 43.31997°N 3.00275°W |
Padura eremua izan zen antzina, azkenean ibarra lehorturik geldituz eta bertara jendea bizitzera joanez. Oraindik ere, aitzinekoko padura ez baina hezegune bat geratzen da eta Lamiakoko padura deitzen zaio.[1]
Lamina txiki baten estatua topa daiteke Lamiakoko metro geltokiaren alde batean eta metro geltokiaren beste aldean Bilboko Athletic futbol taldearen omenez eraikitako plaza dago. Ingurukoek esaten dute inguru horietan hasi zirela XIX. mendearen bukaera aldera, lehen aldiz Iberiar penintsulan, futbolean ibiltzen gizonezko batzuk.
Ondarea
aldatu- Lamiako zelaia: Bilboko Athletic Klubaren antzinako zelaia izana.
- Lamiakoko padura[1].
Garraiobideak
aldatuTrenbide sarea
aldatuAintzina Euskotren enpresak ustiatzen zuen Bilbo-Plentzia linearen barruan Lamiako izeneko geltokia zegoen, trenbide hori gaur egun Bilboko metroaren 1. lineari dagokiona. Metroaren Lamiakoko geltokia tren geltokia zegoen tokitik mugituta dago, eraikin berri bat ere egin zelarik.
Autobusak
aldatuUdalak Leioabus autobus zerbitzua eskaintzen du, Leioako Txorierri auzoa eta Getxoko Areeta auzoen arteko ibilbidea egiten duen A2171 lineraren bitartez. Bestalde, Bizkaibus hiri-arteko autobusen hurrengo lineak ere auzotik pasatzen dira:
- A2161 Bizkaia Zubia - EHU
- A3472 Getxo - Gurutzeta (Areetatik)
Kale nagusiak
aldatu- Langileria kalea
- Autonomia etorbidea
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Kanpo estekak
aldatu
- ↑ a b «Ekologistak Martxan Bizkaiak Lamiakoko padura berreskuratzea eskatu du • Ekologistak martxan» Ecologistas en Acción 2022-05-06 (Noiz kontsultatua: 2022-06-04).