Antonio Trueba
- Artikulu hau idazle bizkaitarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Trueba».
Antonio Maria Trueba De la Quintana, Antón el de los Cantares ezizenez ezaguna (Montellano auzoa, Galdames, Bizkaia, 1819ko abenduaren 24a - Bilbo, Bizkaia, 1889ko martxoaren 10a), XIX. mendeko Euskal Herriko idazlea izan zen.
Antonio Trueba | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Antonio de Trueba y de La Quintana |
Jaiotza | Galdames, 1819ko abenduaren 24a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1889ko martxoaren 10a (69 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, artxibozaina eta ipuingilea |
Mugimendua | Euskal Pizkundea |
Genero artistikoa | sketch story (en) short novel (en) eleberria kontakizun laburra olerkigintza |
Bere lan guztiak gaztelaniaz idatzi zituen. Ideologikoki, tradizionalista zen. Jorratzen zituen gaiek Enkarterriekin eta Bizkaiarekin lotura zuten. Folklorearen altxorra Truebaren ipuingintzaren iturri garrantzitsua da.
Biografia
aldatuBizkaiko kronikagile ofiziala izan zen 1862tik aurrera.
Eleberrigile gisa, eleberri historikoa La paloma y los halcones (1865, Usoa eta aztoreak) eta ohiturazkoa El gabán y la chaqueta (1872, Gainjantzia eta jaka) landu zituen.
Poesia liburuak ere idatzi zituen, horien artean El libro de los cantares (1852, Kanten liburua).
Alabaina, gehienbat ipuingintza lanak egin zituen, haien gertalekua nekazari giroko Euskal Herria eta mugaondoko Gaztela zirela; haietako batzuk dira: Cuentos populares (1853, Herriko ipuinak); Cuentos de color de rosa (1854, Arrosa koloreko ipuinak); Cuentos de varios colores (1866, Koloretako ipuinak).
Bibliografia
aldatu- Obras. Madril: A. Romero. 1905-1914 (10 bol.).
- Cuentos y cantares.Madril: Aguilar, 1959 (502 pp.).
Poesia liburuak
aldatu- El libro de los cantares (1852).
- El libro de las montañas (1867).
Eleberriak
aldatu- El Señor de Bortedo (1849), eleberri historikoa.
- El Cid Campeador (1851), eleberri historikoa.
- Las hijas del Cid (1859), eleberri historikoa.
- La paloma y los halcones (1865), eleberri historikoa.
- El gabán y la chaqueta (1872), eleberri kostunbrista.
Ipuinak
aldatu- Cuentos populares (1853).
- Cuentos de varios colores (1866).
- Narraciones populares. Madril: A. Jubera, (1874).
- Cuentos populares vizcaínos, Barakaldo, Ediciones de Librería San Antonio, (2000).
- Cuentos de color de rosa (1859).
- Cuentos campesinos (1860).
- Capítulos de un libro, sentidos y pensados viajando por las Provincias Vascongadas (1864).
- El molinerillo (1871).
- Cuentos de vivos y muertos. Madril: A. Romero, (1909).
- Cuentos de madres e hijos. Bartzelona: A. Bastinos, (1878).
- El cura de Paracuellos y otras narraciones populares. Frankfurt am Main, (1924).
- Cuentos escogidos. Madril: A. Fontana, (1927).
Besteak
aldatu- Resumen descriptivo e histórico del M. N. y M. L. Señorío de Vizcaya (1872).
- Exposición dirigida a las Cortes de la Nación por las Diputaciones de las Provincias Vascongadas en 16 de junio de 1876. Madril: Infante, (1876).
- Bosquejo de la organización social de Vizcaya (1870).
- Historia de dos almas, una negra y otra blanca. Madril: A. de Carlos, (1876).
- Curiosidades histórico-literarias de Vizcaya. Bilbo, (1878).
- Arte de hacer versos al alcance de todo el que sepa leer. Bartzelona: J. A. Bastinos, (1881).
- De flor en flor. Bilbo: Delmas, (1882).
- El libro de los recuerdos. Madril (1898?).
- Cielo con nubecillas, recuerdos de la vida rural y familiar de Vizcaya
- La familia cristiana (1871-1872).
- Defensa de un muerto atacado (los Fueros) por el Exmo. Sr. D. Manuel Sánchez Silva (1865).
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Trueba |