Pantxika Telleria
Pantxika Telleria (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1972) dantzaria eta koreografoa da, baita EliralE dantza-konpainiako sortzailea ere.[1][2]
Pantxika Telleria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donibane Lohizune, 1972 (51/52 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria eta koreografoa |
Familian musikariak bazituen. Euskal dantza, dantza klasikoa edo dantza garaikidea etiketak ez ditu gustuko. Beti bizi izan ditu dantza dantza mota guztiak, "dantza" bezala, kontzeptu banaezin gisa. Berarentzat dantzako osagai garrantzitsuenak trantsizioak dira. Dantza klasikoan ikasi zituen trantsizioak euskal dantzan ere baliatzen ditu. Emozioa eta mugimendua Pantxika Telleriaren praktika gidatzen duten bi gako-hitz dir, dantza eta euskal nortasuna lotzen dituztenak. EliralE konpainiak euskaraz egiten diren dantza klaseak dezente reki ditu, haurrei zuzendurik. EliralEk publiko gazteari zuzendutako sorkuntzak egiten ditu, batez ere, antzerkia, musika eta dantza konbinatuz. Pantxikaren bi haurrek han parte hartu izan dute hainbatetan. Baina bestalde, dantza herrikoia ere preziatzen du adineko jendeek ere parte har dezaketelako, eta 50 urteko emazteei zuzendu klaseak ere ireki izan ditu.[1]
Telleria bezala izan dira Euskal Herrian beste emakume koreografo ospetsuak, esaterako: Pilar López Júlvez, María Elena de Arizmendi Amiel, Carmen Larumbe, Carole Arbo, Inés Boza, Marta Coronado Arraya edo Marian Arregi Sarasola
Ibilbidea
aldatuHiru haurreko familia bateko zaharrena da eta gazte-gazterik, dantza gustatu zitzaion. Lehenik, Begiraleak dantza talde herrikoian sartu zen, eta 13 urteetan, burasoei erran zien dantzaren munduan lan egin nahi zuela.[1]
Pariseko kontserbatorioa (1986-1990)
aldatuPariseko Kontserbatorio Nagusian 1986 eta 1990 bitarte ikasi zuen. Giro hartan mugitzen ziren askotariko eraginak jasotzen, probesten eta bere sorkuntzan txertatzen jakin izan zuen. Baina 1989ko maiatzean, belaunean zauriturik, hango ibilbidea utzi behar izan zuen. [1]
Dantza-irakasle izateko ikasketak (1990-1996)
aldatuHerrira itzuli zen, ikasketak berriz hasi eta Begiraleak taldean berriz sartu zen. Ez zuen dantza lanbide bilakatzeko ideia utzi eta 1996an, Bordeleko CEFEDEM eskolan, dantza irakasle diploma erdietsi zuen.[1]
Dantza-irakasle eta kultur dinamizatzaile (1996-2001)
aldatu1996an hasi zen lanean Lapurdin; urte horretan hiru ardura hartu zituen. Batetik Maritzuli dantza tradizionalezko konpainian formakuntzaren eta garapen teknikoaren ardura hartu zuen.[3] Aldi berean Gillet-Lipszyc ballet-eskolan dantza klasiko irakasle gisa hasi zen Angeliun eta Biarritzen (hamar urtez jardun zuen horretan, 2006ra arte). eta azkenik 1996an hartu zuen hirugarren ardura Azkaineko Flik-Flak elkartearen baitan ere dantza klasiko irakasle izatearena izan zen. Azken lanpostu horretan sorkuntza koreografiko mintegi bat eramaten zuen. Heziketa-munduan esku hartu zuen hainbat ikastoletan (Baiona, Azkaine, Hazparne, Hendaia, Urruña, Senpere, Uztaritze, Sara, Biarritz) dantzaren hastapenak proposatzeko, 4 urtetik 11 urtera bitarteko haurrei (hiru urtez aritu zen horretan, 1999ra arte).
Urte bat geroago, 1997an, Euskal Dantzarien Biltzarreko animatzaileen formatzaile gisa hasi zen, hiru alorretan: garapen teknikoa, pedagogia eta anatomia (sei urtez aritu zen horretan, 2002ra arte). Hurrengo urtean hasi eta zortzi urtez Biarritzeko udalean kultur ekitaldiak antolatzen dituen Biarritz Culture-n ikuslegoarekiko arduraduna bilakatu zen.
Elirale konpainia (2001-)
aldatuEliralE konpainia sortu zuen, 2001ean, eta geroztik, urte guziz koreografia berria ateratzen du.
Oharturik sorkuntza plantan ezartzea nahiago zuela, interpretatzea baino gehiago, 2001ean EliralE dantza-konpainia sortzeko ahaleginetan bete-betean aritu zen, eta martxoan sortu zuten. 001 eta Firua izan zen lehen ikuskizunaurte hartan bertan, eta geroztik ia urtero sortu izan dute dantza-ikuskizun berri bat. Batzuetan beste konpainiekin ere aritu izan dira lankidetzan: 2002an Marseillako ballet eskolarekin; 2009, 2010 eta 2011n Kukai konpainiarekin;[4] eta 2012-2014an LagunArte konpainiarekin.n
Dantza-lanak
aldatu- 2018 Artha (Elirale)[5][6][7][8]
- 2016 Xihiko eta Oa-huetak (Elirale)
- 2015 Satie-ka (Elirale)
- 2014 01.01 (Elirale eta LagunArte konpainiak)
- 2013 Ka dira (Elirale)
- 2012 Zun (LagunArte), H. (Elirale)
- 2011 Ninika eta  Gorpitz (Elirale), Fight for fandangoa (Kukai konpainia)
- 2010 Soka(2) (Kukai)
- 2009 Otto (Elirale) eta Soka (Kukai)
- 2007 Lodikroko (Elirale)
- 2006 23:22 (Elirale)
- 2005 Kadira (Elirale)
- 2003 Hiruki-Lauki (Elirale)
- 2002 Andante (EliralE); Exquise exuberance (EliralE); Esquisse pour une vie (Marseliako Marie-Claude Pietragalla. ballet eskola).
- 2002 Eden (EliralE).[9]
- 2001 001 eta Firua (EliralE).[10]
Beste sorkuntza batzuk
aldatu- 1997ko abenduan Berako Kultur etxean: Bera - Azkaine : Udaberriaren sakrea (Le sacre du Printemps). 8 dantzari eta 3 aktorerentzako lana (Musika : Igor Stravinski).
- 1997ko ekainean Bilboko Kafe-Antzokian: Erdi Guneak. Dantza eta literaturaren arteko harremanaren inguruko performance artistikoa bi idazle gazterekin. Eta urte berean Baionako antzokian: Iruretagoienaren "Ixtorio Mixtorio" dantza tradizionalezko emanaldiaren sorkuntza koreografikoan parte hartzen du.[3]
- 1996eko abenduan Berako Kultur etxean Bera - Sara : Maldan gora. Gabriel Arestiri egindako keinu bat zen 8 dantzarirentzako pieza hau (Musika: Maurice Ravel).
- 1995ko abenduan Sarako kiroldegian: Sara, Azkaine eta Zubieta : Errotaren barnean. 7 dantzarirentzako pieza, denbora eta tradizioaren arteko loturak esploratzen zituena (Musika: Béla Bartók).
« | Erditzea ere dantza bat da; horrek ere aberasten zaitu | » |
—Pantxika Telleria[11] |
Dantza-kazetaria
aldatuDantza gaiak landu izan ditu kazetari moduan. besteak beste, kolaborazioa hauetan parte hartu izan du:
- 1999-2000 Euskadi Irratian : asteroko bi kronikaren arduradun, « Iparraldeko Kalaka » emankizunean
- 1999-2003 Euskal Telebistan : "Bertatik Bertara" emankizunean hilabeteroko solaskide.
- 1996-1998 Egunkaria eta Gara-n : dantza-kritikak idazi zituen.
- 1997-1998 Baionako Gure Irratia-n : dantza kronikaria Biarritzeko Maitaldia dantza-festibalaren garaian eta «Zenbakia» saioaren dantza-atalaren arduradun.
Kultur antolatzaile
aldatu- 1993-1999 Azkaine, Sara, Bera eta Etxalar biltzen dituen hilabete kulturalaren kide-antolatzaile.
- 1990-1995 Euskal ihauteri tradizionala antolatu ohi duen duen Donibane Lohizuneko « Ihauteri » elkarteko kide-antolatzaile.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e «Pantxika Telleria» EKE (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).
- ↑ Pantxika Telleria GAZTEZULO aldizkarian. (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).
- ↑ a b Fourcade, Lutxi. (1999). «Claude Iruretagoiena. Maritzuli konpainiako zuzendari artistikoa. Dantza eskola beharrezkoa da lan sakona egiteko.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).
- ↑ «Soka - Kukai compañía de danza» Kukai (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).
- ↑ «Pantxika Telleria, Arthatik Biarritzera. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).
- ↑ Pantxika Telleria, Elirale konpainia, Artha ikusgarria. (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).
- ↑ Dolosor, Franck. (2020-02-06). [https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/cultura/2018/09/18/pantxika-telleria-arthatik-biarritzera/574723.html «Pantxika Telleria, Arthatik Biarritzera. Egunotan Biarritzen ospatzen den Maitaldian aurkeztu du sorkuntza berria Elirale konpainiak»] www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
- ↑ Madariaga, Ainize. «Pantxika Telleria: «Espazio honekin bizi eta aitzinatu naiz»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Maya, Jon. (2002-09-05). «Eden. Paradisuaren eta pozoiaren arteko muga.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).
- ↑ Perez, Agus. (2002). «Seigarrenean aldaketa. Euskal koreografo gazteen VI. erakusketa» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).
- ↑ «Pantxika Telleria: 'Erditzea ere dantza bat da; horrek ere aberasten zaitu'» Argia 2007-08-03 (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).
Ikus, gainera
aldatuKanpo-estekak
aldatu- Pantxika Telleria Euskal Kultararen lekuko. Euskal Kultur Erakundea
- EliralE konpainiarenko webgunea.
- Pantxika Telleria, Elirale konpainia, Artha ikusgarria bideoa (Franck Dolosor, 2018, Youtuben). Noiz kontsultatua: 2019-10-20.
- (Frantsesez) Txirrita #30 - La compagnie Elirale avec Pantxika Telleria bideoa (France 3 Nouvelle-Aquitaine, , 2015, Youtuben). Noiz kontsultatua: 2019-10-20.
- Pantxika Telleria - Koreografoa bideoa (Sinadurak.tv, 2019, Youtube)
- Pantxika Telleria 49 dokumentu Euskaldunon Egunkariaren hemerotekan. 1990-2003.