Limor Fried estatubatuar informatikaria eta ingeniari elektrikoa da, hobbyetarako elektronikako aplikazioak sortu eta banatzen dituen Adafruit Industries enpresaren sortzailea.

Limor Fried
Bizitza
JaiotzaAmeriketako Estatu Batuak, XX. mendea
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaMassachusettseko Teknologia Institutua
Hezkuntza-mailaZientziatan graduatua
Master of Engineering (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, informatikaria eta enpresaburua
Jasotako sariak
http://www.ladyada.net/

Eragile garrantzitsua da kode irekiko hardwarearen komunitatean. Parte hartu zuen lehenengo Open Source Hardware Summit bilkuran eta Kode Irekiko Hardwarea definitu zuen zirriborroan. Erabiltzen duen ezizena ladyada da, historiako lehen programatzailetzat jotzen den Ada Lovelaceren omenez.

Bizitza

aldatu

2003an lortu zuen Ingeniaritza Elektronikoko eta Informatikako titulua Massachusettseko Teknologia Institutu ospetsuan. Ingeniaritzako masterra bukatu zuen 2005ean, eta orduan sortu zuen Adafruit Industries enpresa.

2009an Pioneer saria jaso zuen.[1]

2011n beste sari bat jaso zuen, teknologian urteko emakume eragile handiena izateagatik Fast Company aldizkariak banatzen duena.

Kanpo estekak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Limor Fried  
  1. Pioneer sariak (2009) Muga Elektroniko Fundazioak ematen du sari hori (Electronic Frontier Foundation).