Bankarra
Ongi etorri, Bankarra, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Ongi etorri historiazaleǃ
aldatuGabon, pozten naiz beste historiazale bat gure artean egotea. Nik nire aldetik, Euskal Herriko bidaia-gidan, Banka orrian nire aletxoa ipini dut. Ondo izan. -Oraina (eztabaida) 22:00, 14 iraila 2020 (CEST)
Beharbada artikulu hau itzuli?
aldatuEgun on Bankarra, ongi? Aizu, bada artikulu interesgarri bat Biarno eta Nafarroako diru etxeei buruz ingelesez. Itzultzeko, interesgarria litaike, zer iruditzen? Presiorik ez, iradokizuna da... Agur bero bat! -Iñaki LL (eztabaida) 11:31, 17 urria 2020 (CEST)
- Gau on, Iñaki LL,
- Zoritxarrez, ez dut ingelesa aski ongi menderatzen... Frantsesetik, aldiz, bai, gustura!
- Egon pixkor! —Aurreko iruzkin sinatugabea Bankarra (eztabaida • ekarp.) lankideak idatzi du (data: 19:19, 25 urria 2020).
- Gabon Bankarra, saiatu naiz bederen :) Lasai, artikulu interesgarria da eta ongi litaike norbaitek egitea, bertzerik ez. Orobat, aipa dezadan wiki sintaxiaz:
- 1. Eztabaidaren haria jarraitzeko iruzkinak sinatu egin behar dira eztabaidetan (baina ez artikuluetan). Horretarako, edizio koadro honen azpian esteka bat egon beharko litzateke:
-~~~~
. Hor klikatuz gero, sinaturik eta data/ordua zehazturik agertuko da zure iruzkina.
- 1. Eztabaidaren haria jarraitzeko iruzkinak sinatu egin behar dira eztabaidetan (baina ez artikuluetan). Horretarako, edizio koadro honen azpian esteka bat egon beharko litzateke:
- 2. Eztabaidaren haria errazago jarraitzeko, beste lankideari erantzutean, idatzi ":" zure iruzkineko lehen esaldiaren hasieran. Horrek koska bat sortuko du, alegia, zuriune bat ezkerrean, eta esaldia barneago hasiko da, hierarkia kronologiko bat ezarriz (klikatu "Aldatu iturburu kodea" nire iruzkin hauek nola egin ditudan ikusteko. Goraintzi! -Iñaki LL (eztabaida) 22:34, 25 urria 2020 (CET)
- Dena den, ikusiko zenuen bezala, Wikitestua (Iturburu kodea) Eztabaida orrietan baliatzen bada ere (badago hori aldatzeko modu bat, baina nik ez nuen egin), artikulu orrietan Ikusizko Editorea baliatzen dugu gehienok. Ikus laguntza orri nagusia hemen. Ongi segi -Iñaki LL (eztabaida) 10:44, 26 urria 2020 (CET)
Erreferientziak aipatzeko moldeari buruzko galdera bat
aldatuGau on Iñaki LL, Bai, ez naiz oraindik oso lasai sintaxiarekin, baina ikasiko dut ! Aukeraz baliatuko naiz galdera bat egiteko. Badago formulazio normalizaturik, zehazteko "Artikulu bat, parte batean, frantsezkoaren itzulpena dela"? Milesker. -Bankarra (eztabaida) 23:25, 25 urria 2020 (CET)
- Bai, badugu txantiloi bat, eta hemen duzu eredu bat:
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Lord of the Isles» artikulutik itzulia izan da, 2017-08-29 data duen 797937590 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |
- Itzulpen zati nabarmen bat egin duzunean (esaldi pare bat edo paragrafo bat), sartu mesedez artikulu horren Eztabaida orriko goiko aldean txantiloi hau datu zehatzak sartuz. "bertsioa" parametroak esan nahi du itzultzeko erabili duzun sorburu testuko bertsioan, goiko haren nabigazio barran, agertzen den bukaerako zenbakia jarri behar dela. Kasu honetan, adibidez, beharbada euskarazko artikulurako baliatu duzun frantsesezko artikulua, 167454965 da. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 10:57, 26 urria 2020 (CET)
- Egun on, Iñaki LL ez dut artikuluaren bertsioaren zenbakia aurkitzen... Hau da artikulua https://fr.wikipedia.org/wiki/R%C3%A9seau_Com%C3%A8te
- Gainera, txantiloiaren testua artikuluaren eztabaida orrian kopiatu dut. Artikuluan berean ere kopiatu behar dut? Ala txantiloia txertatu? Baina hori ez dakit egiten...
- Milesker laguntzeagatik,
-Bankarra (eztabaida) 16:12, 26 urria 2020 (CET)
- Kaixo! Lasai, hasieran dena zaigu arrotza. Joan frantsesezko artikuluaren historiara "Historique", joan azken ekarpenera (Leparc lankideak egin duena), klikatu "diff" estekan, joan nabigazio barrara eta, hor klikatuz, agertzen den helbideko letra eta zenbaki guztien amaieran (helbideko barran, kopiatu "oldid=" eta gero agertzen den zenbakia. Kasu honetan, "167454965"
- Gero, itzuli euskarazko artikulura eta itsatsi zenbaki hori txantiloiko "bertsioa" parametroan. Hori, berez, itzulitako artikuluaren eztabaida orriko goialdean egiten da (txantiloia hor agertzen da). Ikus, adibidez, Eztabaida:Uharteetako_Jaun. Gogoratu beste parametroak zuzenak izatea ("frantsesezko", eta ez "ingelesezko" kasu honetan, bederen). Saiatu berriz, ongi aterako da agian! -Iñaki LL (eztabaida) 16:38, 26 urria 2020 (CET)
EWKE Metan sinatu
aldatuKaixo berriz Bankarra, kideek Wikimedia mugimenduko gure orrian sinatzen dugu. Horretarako, normalean berez sortzen da zure erabiltzaile izena, Wikipediako erabiltzaile izen berbera automatikoki sortzen baita Metan baldin eta irekirik den Wikipediako orri batean jada sarturik bazaude. Hemen sinatu baizik ez duzu behar, goian adierazi moduan. -Iñaki LL (eztabaida) 17:49, 26 urria 2020 (CET)
Txetx Etxeberri
aldatuKaixo, Bankarra. Zurekin bat nator, Txetx Etxeberriri buruzko artikulua arras laburra da. Wikipedian zirriborro deitzen diren horietakoa. Oker ez banago nik ez nuen artikulua sortu; Euskaldunaa lankideak egin zuen. Ongi konprenitu badut, zure asmoa Frantsesezko Wikipediatik informazioa ekartzea da, artikulua osatzea helburu. Primeran iduritzen zait. Orain dagoen testua sarrera moduan utziko nuke. Dagoen bezala. Eta hortik aurrera Fratsesezko ediziotik zein beste iturri batzuetatik atal gehiago sortu. Zer iduritzen zaizu? Bide batez, berri pozgarria da oso Ipar Euskal Herriko lankideak hemen gure artean izaitea. Eutsi goiari! -Aihotz (eztabaida) 01:04, 29 urria 2020 (CET)
Arratsalde on, Aihotz Bai, dagoeneko artikuluan dagoen testua utzi nahiko nuke, baina kontua da frantsesetik zuzenean itzultzeko aukera erabiltzeko, dagoen artikulua gainidatzi behar dudala. Nolabait suntsitu, beraz. Baina aukera bat ikusten dut: hor dagoen testua beste nonbait kopiatu, eta gero artikulu berrian itsatsi. Oraingoan, testu gutxi dagoenez, zailtasunik ez. Baina artikulu osatuagoen kasuan, jakin nahiko nuke aukerarik badenetz itzulpen automatikoa horrela sortzeko, dagoen artikulua gainidatzi gabe, osatuz baizik. Ez dakit oso argi izan naizen... Baina Euskaldunaa lagunari ere idatziko diot. Egon pixkor! -Bankarra (eztabaida) 14:24, 29 urria 2020 (CET)
- Kaixo denei eta batez ere jadanik lagundu nauten Aihotz eta Iñaki LL lagunei,
- Txetx Etxeberriri buruzko frantsesezko wikipediako orrialdearen itzulpena bukatua dut, eta hona mugitu nahi nuke,:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Txetx_Etxeberri, baina ez dakit nola egin. Hemen duzue sortu dudan orrialdearen helbidea: https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Txetx_Etxeberri
- Nola egin dezaket?
- Beste arazo bat ere badaukat: ez dakit biografiaren txantiloia nola kopiatu sortu dudan orri horretara ekartzeko.
(horrela deitzen da argazkia, sortze data etab. daraman marko hori, ez?)
- Milesker aitzinetik,-Bankarra (eztabaida) 00:33, 8 azaroa 2020 (CET)
- Egun on Bankarra, esango nuke bide bakarra dela kopiatu (iturburu kodea/wikitestua) eta artikuluan itsastea, dagoen horretatik ongi dagoena utziz, ahal bezainbeste. -Iñaki LL (eztabaida) 10:08, 8 azaroa 2020 (CET)
- Bateratu ditut (kopiatu-itsatsi eta kategoriak bateratu)! Mezu bat du beheko aldea, ez dakidan arren zer esan nahi duen. -Iñaki LL (eztabaida) 10:18, 8 azaroa 2020 (CET)
- Eskerrik asko, -Iñaki LL ! Azkenean, beraz, goian aipatu prozedura segitu duzu? Kopiatu (iturburu kodea/wikitestua) eta artikuluan itsatsi ? Ados, hurrengoan halaxe eginen dut. Behereko mezua, suposatzen dut Izenaren ortografiatik heldu dela : Etxeberri frantsesez eta Etcheverry frantsesez. Nihaur ere, Hariñordoki naiz euskaraz eta Harignordoquy frantsesez, eta horrek arazoak sortzen dizkit, erregularki. Beno, robot batek artikulua ezabatzen ez diguno, bego horrela, ez? Pasa igande on, -Bankarra (eztabaida) 11:30, 8 azaroa 2020 (CET)
@Bankarra:, @Iñaki LL: tartean Wikipedia:Txetx Etxeberri gelditu da, izen-tarte okerrean eta ezabatu beharrekoa. Ez dakit oraindik baliagarria den, ezabatu daitekeenean jarri iezaiozue {{ezabatu}}
txantiloia. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 12:03, 8 azaroa 2020 (CET)
- Ezabatu etiketa gehitua, Lainobeltz. -Iñaki LL (eztabaida) 16:09, 8 azaroa 2020 (CET)
- @Bankarra:, @Iñaki LL: Egina -Lainobeltz (eztabaida) 16:15, 8 azaroa 2020 (CET)
- Eskerrik asko, -Iñaki LL eta -Lainobeltz ! Uste dut agian ulertu dudala zergatik dagoen orrialdeko ohar gorri hori. Ez ote da wikimedia commonstik heldu? https://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Txetx_Etcheverry Ez dut uste nik aldatu nuela Etcheverry -> Etxeberri, baina baliteke duela bere garaian egin izana, baina bai saiatu nintzela Alternatiba eta Bizi sartzera, oker ez banago Patxa baizik ez baitzen aipatua eta Patxa agera zaharra baita! Baliteke hanka sartzea egin izana, han edo wikidatan https://www.wikidata.org/wiki/Q21634597... -Bankarra (eztabaida) 16:49, 8 azaroa 2020 (CET)
- Lasai beste orri horrengatik, Bankarra. Kontu da "Wikipedia:" hasiera duten orriak sistemako orriak izaten direla, alegia, Wikipedia barneko gaiak aztertzen dituzten orriak. Hasierako kode horri izen-tarte deitzen zaio, eta Txetx Etxeberri hor zegoenez, sistema hori ohartarazten ari zen: kendu egin behar zela hortik (nahiz eta nik ere ez nuen ongi ulertzen zer esan nahi zuen :)).
- Izenari dagokionez, Euskaltzaindiaren arabera, euskal grafia dagokio, baina hori norberak ere jakingo du prefosta, batzuetan problemak ematen baititu, bistan da. -Iñaki LL (eztabaida) 18:05, 8 azaroa 2020 (CET)
- @Bankarra: Mezu hori (Adi: Berezko "Etxeberri, Txetx" antolatzeak aurreko berezko "Etcheverry, Txetx" antolatzea gainditzen du.) orri berean
{{DEFAULTSORT:Etcheverry, Txetx}}
eta{{bizialdia|1964ko||Etxeberri, Txetx}}
kodeak zeudelako da.{{bizialdia}}
txantiloiakDEFAULTSORT
kodea barneratzen du, eta orduan orria kargatzerakoanDEFAULTSORT
desberdin bi daude; mezu orrek ontzat azkena hartzen dela dio. (en:Template:DEFAULTSORT kategorien barruan artikulua non kokatuko den adierazteko da). Kendu dut eta orain ondo dago :) -Lainobeltz (eztabaida) 18:12, 8 azaroa 2020 (CET)
- @Bankarra: Mezu hori (Adi: Berezko "Etxeberri, Txetx" antolatzeak aurreko berezko "Etcheverry, Txetx" antolatzea gainditzen du.) orri berean
- Milesker berriz, -Iñaki LL eta -Lainobeltz !-Bankarra (eztabaida) 19:44, 11 azaroa 2020 (CET)
Artikuluen izenak aldatzeko:
aldatuArratsalde on Bankarra, izenburua aldatzeko goian, eskumaldean "gehiago" dakarren tokian sakatu eta "mugitu" agertuko da bertan aldatzen da orriaren izenburua. Milesker ekarpenagatikǃ -Oraina (eztabaida) 16:55, 3 abuztua 2021 (CEST)
ESTIAk Bidarten antolatutako “WIKIPEDIA: Linguistic challenges in creating multilingual open knowledge”
aldatuEguerdi on aspaldiko,
Mezua jaso zenuela uste dut baina badaezpada berbidaltzen dizut. ESTIAk behean dagoena antolatu du. Badakit Bidarte Bankatik urrun samar dagoela baina oker ez banago Ipar Euskal Herriko EWKEko bakarra zarenez ahal eta nahi baduzu bertara joan zaitezke eta elkarteko beste batzuekin hitz egin eta bertan bazkaldu. Ni neu ezin naiz joan lanean egongo naizelako.
Ba esandakoa, ahal baduzu bertan agertu eta galdetu nahi duzuna. Ongi ibili!
Egun on,
Dear members of Wikimedia Basque,
We are glad to invite you to an open seminar entitled “WIKIPEDIA: Linguistic challenges in creating multilingual open knowledge” organized at ESTIA institute of technology in Bidart on Thursday 15th of September 2022 at 13h00. The presenter is is Abbad Diraneyya, the knowledge management coordinator at Wikimedia Foundation.
We are looking forward to establishing a sustainable collaboration between the ESTIA institute of technology and Wikimedia Basque. We think that seminar next Thursday can be a great opportunity to start fruitful communication.
For Wikimedians that can participate in person, please fill the following forum: here.
If you have any questions, or you need any help reaching ESTIA, please do not hesitate to contact us.
Best regards,
Michel BAKNI
Docteur en Electronique
Ingénieur pédagogique chez ESTIA-TECH Oraina (eztabaida) 12:39, 8 iraila 2022 (CEST)