Ongi etorri, Suna no onna, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


Gnome-globe.svg
ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Abizenak euskal biografietanAldatu

Arrastion Mentxu! Politika formala WP:Antroponimia orrian duzu. Laburpena hauxe da: "Euskal herritarren euskarazko izenak eta deiturak Euskaltzaindiak araututako eran emango ditugu, salbu eta pertsona horrek Euskaltzaindiak araututako forma erabiltzea ez duela nahi adierazi badu". Ondo izan.--Marklar (eztabaida) 19:13, 21 azaroa 2019 (CET)

Onak nabarmen lehiaketa martxan daAldatu

Forma aldaketa eta forma aldatzaileakAldatu

Kaixo! Hilabete honetako lehiaketan forma-aldatzaile artikulua dugu, eta ikusi dut ingelesez bi daudela (forma-aldaketa kontzepturako, forma-aldatzaile pertsonaietarako). Uste dut bigarrena behar dugula, baina akaso gauza berbera da eta lotu ditzakegu beste modu batez Wikidatarekin, kontabilizatzeko 10.000 artikuluen zerrendan. Theklan (eztabaida) 12:09, 20 otsaila 2022 (CET)

Kaixo.Bai, ez nekien nola jokatu. Ingelesez, "forma-aldatzailea" "Shapeshifting"-era birbideratuta dago , eta beste hizkuntzetan dauden artikuluekin lotzeko, "Shapeshifting" egitea erabaki dut. Ez da apenas aldatuko bata ala bestea jarrita. Suna no onna (eztabaida) 12:36, 20 otsaila 2022 (CET)

Akitaniar panteoiaAldatu

Kaixo Mentxu! Euskal mitologia artikuluan borobiltze bidean dago, eta pentsatu dut ondo egon daitekeela atal bat sartzea eusko-akitaniar jainkoen inguruan. Nik honen inguruan ezer gutxi, baina badakit zu aritu zarela. Ausartuko zinateke paragrafo bat idazten? Theklan (eztabaida) 00:20, 24 abuztua 2022 (CEST)

Kaixo. Artikulu bat egin nahi nuen eta denbora hartu nahi nuen hori egiteko. Pirinioetako panteoia sartu beharko litzateke, eta hegoalderago agertu diren idazkunetako teonimoak gehitu. Baina, bai, euskal mitologiako atal batekin has gaitezke. Suna no onna (eztabaida) 08:42, 24 abuztua 2022 (CEST)
Asteburuan izan beharko da. Suna no onna (eztabaida) 21:15, 25 abuztua 2022 (CEST)
Ez dago presarik. Theklan (eztabaida) 21:48, 25 abuztua 2022 (CEST)