Wikiproiektu:UliakoLorebaratzak

QRak Uliako Lore-Baratzak wikiegunean
Uliako Mintegietako parkeko QR bat Wikipediako Tuia artikulura daramana.

Wikiproiektu honen helburua Euskal Wikipedian artikuluak sortzea edo aberastea izan da, Uliako Mintegietako parkean dauden landare eta zuhaitz bitxi guztientzako artikuluak euskaraz sortu ditugu, hain zuzen ere.

2015-11-27 Hasiera aldatu

2015eko azaroaren 27an abiatu zen proiektua. Ordurako sortuta genuen parkeko mapa interaktibo bat, mapako landare batean klik eginez gero bere deskribapen labur bat erakusten da. Astirik baduzu aproba egin hemen: Uliako Mintegietako parkeko zuhaitz-inbentarioa Informazio zehatzagorik lortzeko begiratu Uliako Auzo-Elkarteko blogean: Uliako mintegietako zuhaitzen mapa

2015eko azaro hartan parkean dauden zuhaitzen lista jarri genuen. asko falta ziren Euskal Wikipedian. Horixe izan bota genuen erronka:

  • "Lagunduko diguzu, mesedez?"
  • "Ezetz artikulu guzti horiek euskaraz sortu edo txukundu urte berrirako!"
  • "Edo gutxienez... udaberrirako, parkea bere ederrean bete-betean egongo denerako."

2016-04-05 Parkeko zuhaitz (eta txori) guztiak Euskal Wikipedian sartuta aldatu

Azkenean 2016ko apirilean bukatu genuen zuhaitz guztien euskarazko artikuluak osatzen. Ederto!

Ondoren maiatzean parkeko zuhaitzen taula ere osatu dugu baina kasu honetan txori-mota guztiak (32) definituta zeuden Euskal Wikipedian. Ez dugu ezer gehitu behar izan. Ederto!

Pozik geunden, gure lanari esker Uliako Mintegietako parkean dauden zuhaitzak eta txori guztiak Wikipedian ikus daitezke orain. Gainera, Donostian, Euskal Herrian eta mundu osoan dauden parke guztietan ere erabili ahal izango da sartu genuen informazioa :-)

2016-05-28 Wikimaratoia (argazkiak, QRak, eta hizkuntzak (eu, en, es, fr) aldatu

Geroago, 2016ko maiatzaren 28an, UliakoLoreBaratzak Wikimaratoia antolatu genuen,[1] Uliako mintegietako parkean bertan. Hizlari eta dinamizatzaileak Aitzol Astigarraga, Xabier Cañas, Kepa Sarasola, Angel Etxeberria eta Bea Barinaga izan ziren. Egun horretako lanak hauek izan ziren:

  • Parkeko zuhaitzetan egurrezko QRak jarri genituen. QRpedia erabili da QR bakoitza lortzeko, eta egurrean inprimatu Donostia2016 taldeko laguntzarekin. QR kodea telefonoarekin irakurrita bisitariak bere hizkuntzako Wikipedian ikus dezake landarearen izena eta deskribapena. Proba egizu euskaraz italieraz edo ingelesez ikusten, adibidez. Zelako aukera! Hau da hau asmakizuna!
  Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: UliakoLorebaratzak

2017-03-25 Wikiliburua (lehen bertsioa) aldatu

 
Uliako Mintegietako Parkearen wiki-liburuko azala

Gainera, egindako ahalegin handi horrek sari ederra jaso zuen 2017ko martxoaren 25ean: Wikipediako 81 artikulu guzti horiek modu erraz batean 330 orrialdeko liburu bihurtu genituen eta denon eskura dago. Ikusi, ikusi liburua Pediapress-en orrian: Uliako Mintegietako parkea: Ezkutuko altxorra hirian bertan [2]

Liburuko azalean Erregetxo txoria jarri dugu (asfalto gainean). SEO-BIrds-Donostiako elkartekoek horrela esaten baitigute: “Aipagarria da Erregetxo bekainzuria, guretzat parkeko enblematzat, parkeko ikurtzat hartu beharko zena; bera txikia, bitxia eta geldiezina baita, Uliako Mintegi/Lorategia den bezalakoxea.” Baina hutsunerik nabaritzen baduzu… zuzendu edo osatu Wikipediako artikulu horiek. Eta horrela, geroago, liburuaren bertsio berri hobe bat egin ahal izango dugu! Aupa!

2018-01-05 Wikiliburuaren 2. bertsio osatua aldatu

Bederatzi hilabete geroago eta 10 bat artikulu berrirekin bigarren bertsio bat osatu zen, 89 artikulu eta 362 orrialde biltzen zituena.[3][4] Guztira parkeko 165 argazki argitaratu dira Wikimedia Commons-en.[5]

Mundu mailan Wikipedia kudeatzen duen Wikimedia erakundeak 2017an diru-laguntza bat eman zuen proiektu honetan erabili den metodologia eredugarria gizartean zabaltzeko.[6] Egin dugun lana zabaldu nahi dugu, horrela ea antzeko taldeek antzeko proiektu berriak sortzen dituzten. Wikimediak eman duen diru-laguntzari esker Donostiako 14 liburutegiei oparitzen diegu egindako lana hiritarren artean hobeto zabaltzeko.

Liburua egiten parte hartze nabarmena izan duten elkarteak eta pertsonak hauek izan dira:

Prentsaurrekoa aldatu

2018ko urtarrilaren 29an prentsaurreko bat antolatu zen liburuaren aurkezpena egiteko eta Donostiako Liburutegiei 14 aleak entregatzeko.[7] [8] [9] [10] [11]

Liburuaren aleak zabaltzen aldatu

Liburuaren ale bana banatu zitzaien inplikatuta egon ziren pertsona eta erakunde horiei, baita Donostiako udaletxeko bost alderdiei ere (EAJ-Alkatetza, PP, PSOE-EE, Irabazi eta EH Bildu).

Liburua komunkabideetan aldatu

  • "Dónde está la palmera falsa de los maoríes? Y el reyezuelo, ¿dónde vive?" Los tesoros escondidos de los Viveros de Ulía. Begoña del Teso. Diario Vasco, 2018-03-09.[12] [13]
  • Parkearen aberastasuna. Inazio Esnaola. Berria, 2018-03-09. [14]

Liburua sare sozialetan aldatu


Liburua argitaratuta dago, baina Wikiproiektuak bizirik jarraitzen du, artikuluak eguneratzen eta osatzen lagun dezakezu.

Artikulu zerrendak aldatu

Hurrengo ataletan wikiproiektu honetan erabili izan ditugun taulak azaltzen dira. Taula bat zuhaitzetarako eta beste bat hegaztietarako. Hasieran euskararen zutabean hainbat eta hainbat izen gorriz azaltzen ziren, orduan artikulu horiek Euskal Wikipedian definitu gabe zeudelako, baina proiektu honi esker, orain izen guztiak urdinez azaltzen dira. Bejondeigula!

Ur-biltegiak aldatu

Soroborda eta Buskando. Aspaldiko ur-biltegi horiek parke barruan daude, eta hiriaren ondareko elementu garrantzitsuak dira.

Anfibioak aldatu

Txantxiku arrunta eta uhandrea. Parkeko potxingoetan bizi dira.

Zuhaitzak aldatu

Gaztelaniazko Wikipediako artikulua Euskarazko Wikipediako artikulua Oharrak
Ceibo Zeibo Zeibo
Acer palmatum Acer palmatum Japoniar astigar
Yucca elephantipes Yucca elephantipes Juka
Pittosporum Heterophylum Pittosporum Heterophylum Pitosporo
Ligustrum japonicum Ligustrum_japonicum Japoniar arbustu
Euonymus fortunei Euonymus_fortunei Euonymus
Taxus baccata Taxus baccata Hagin arrunt
Cyperus alternifolius Cyperus alternifolius Papiro landarea
Hibiscus syriacus Hibiscus syriacus Siriako arrosa
Rosa rugosa Rosa rugosa Japoniar arrosa
Musa × paradisiaca Musa × paradisiaca Japoniar bananondo
Prunus cerasifera Prunus cerasifera var. pissardii Gerezi-aranondo
Fatsia japonica Fatsia japonica Japoniar fatsia, Aralia Testu oso laburra
Trachycarpus fortunei Trachycarpus fortunei Txinako palmondo
Cordyline Cordyline australis Cordyline
Buxus_sempervirens Buxus sempervirens Ezpel arrunt
Cedrus Cedrus testu laburra Zedro
Prunus laurocerasus Prunus laurocerasus Gerezi-erramu
Laurus nobilis Laurus nobilis Ereinotz, Erramu
Lagerstroemia indica Lagerstroemia indica Indimitre
Ficus carica Ficus carica Pikondo
Fraxinus excelsior Fraxinus excelsior Lizar
Bambuseae Bambuseae Banbu
Ailanthus altissima Ailanthus altissima -
Wisteria Wisteria Glizina
Nerium oleander Nerium oleander Heriotzorri, Adelfa
Abutilon megapotamicum Abutilon megapotamicum -
Bougainvillea Bougainvillea Bugainbilea
Fuchsia magellanica Fuchsia magellanica Fuksia
Magnolia grandiflora Magnolia grandiflora Magnolia lorandi
Thuja Thuja Tuia
Acanthus Acanthus Molorrika, Akanto
Ficus elastica Ficus elastica Kautxu-landare
Prunus serrulata Prunus serrulata Japoniar gereziondo
Corylus avellana Corylus avellana Hurritz
Vitis vinifera Vitis vinifera Testu oso laburra Mahatsondo aparte definituta
Phlomis Phlomis -
Juniperus Juniperus Ipuru
Abies lasiocarpa Abies lasiocarpa -
Jasminum fruticans Jazminum Mesnyi Jazmin

Txoriak, hegaztiak aldatu

Gaztelaniazko Wikipediako artikulua Euskarazko Wikipediako artikulua Oharrak
es:Arrendajo euroasiatico Garrulus glandarius Eskinoso
es:Busardo ratonero Buteo buteo Zapelatz arrunt
es:Camachuelo común Pyrrhula pyrrhula Gailupa
es:Carbonero común Parus major Kaskabeltz handi
es:Carbonero garrapinos Periparus ater Pinu-kaskabeltz
es:Chochín común Troglodytes troglodytes Txepetxa
es:Corneja negra Corvus corone Belabeltz
es:Cuervo Corvus corax Erroi
es:Curruca capirotada Sylvia atricapilla Txinbo kaskabeltz
es:Estornino pinto Sturnus vulgaris Arabazozo pikart
es:Gavilán común Accipiter nisus Gabirai
es:Gaviota patiamarilla Larus michahellis Kaio hankahori
es:Gorrion Común Passeridae Txolarre eta beste 40 izen
es:Halcón peregrino Falco peregrinus Belatz handi
es:Herrerillo común Cyanistes caeruleus Amilotx urdin
es:Jilguero europeo Carduelis carduelis Karnaba, Kardantxilo
es:Lúgano Spinus spinus Tarin
es:Milano real Milvus milvus Miru gorri
es:Mirlo común Turdus merula Zozo
es:Mito común Aegithalos caudatus Buztanluze
es:Mosquitero común Phylloscopus collybita Txio arrunt
es:Paloma cimarrona Columba livia Haitz-uso
es:Paloma torcaz Columba palumbus Pagauso
es:Petirrojo europeo Erithacus rubecula Txantxangorri
es:Pico picapinos Dendrocopos major Okil handi
es:Pinzón vulgar Fringilla coelebs Txonta arrunt
es:Reyezuelo Listado Regulus regulus Mendi-erregetxo
es:Tortola turca Streptopelia decaocto Turkiar usapal
es:Urraca común Pica pica Mika
es:Verdecillo Serinus serinus Txirriskila arrunt
es:Verderón común Carduelis chloris Txorru arrunt
es:Zorzal común Turdus philomelos Birigarro
es:Lavandera blanca Motacilla alba Buztanikara zuri
es:Avión común Delichon urbica Enara azpizuri
es:Papamoscas gris Muscicapa striata Euli-txori gris
es:Zpapamoscas cerrojillo Ficedula hypoleuca Euli-txori beltz
es:Vencejo común Apus apus Sorbeltz arrunt
es:Agateador común Certhia brachydactyla Gerri-txori arrunt

Erreferentziak aldatu

  1. Maiatzaren 28an: Uliako Lore-Baratzak wikiproiektua eta… EZ HONDATU PARKEA Uliako Auzo-elkartea (2016-05-28)
  2. Wiki-liburu bat mintegietako parkeaz // Un wiki-libro sobre el parque de viveros Uliako Auzo-elkartea (2017-03-25)
  3. Uliako Mintegietako parkea (2018) Uliako Auzo-elkartea (2018-01-05) PediaPress bitartez ale bat(zuk) eskatu nahi izanez gero.
  4. Uliako Mintegietako parkea (2018). Liburua ikusi eta pdf formatuan deskargatzeko aukera.
  5. Parkeko 165 argazkiak(Wikimedia Commons)
  6. Wikimedia erakundeak 2017an eman zuen diru-laguntza
  7. Wikiliburuaren aurkezpena 2018an albistea EWKEren webgunean.
  8. (Gaztelaniaz) La riqueza de los viveros de Ulia, en un libro (Noticias de Gipuzkoa, 2018-01-30) .
  9. Uliako Mintegietako wiki-liburua argitaratu dute (Irutxuloko hitza, 2018-01-30).
  10. Wiki-liburu bat aurkeztu dugu mintegietako parkeaz Uliako Auzo Elkartea, 2018-01-31
  11. (Gaztelaniaz) Un wiki-libro sobre el parque de viveros donado a 14 bibliotecas de Donostia Uliako Auzo Elkartea, 2018-01-31
  12. (Gaztelaniaz) Del Teso, Begoña. (2018-02-04). «"Dónde está la palmera falsa de los maoríes? Y el reyezuelo, ¿dónde vive?" Los tesoros escondidos de los Viveros de Ulía» Diario Vasco (Diario Vasco) (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
  13. (Gaztelaniaz) Ulia, Auzo Elkartea. (2018-03-10). Begoña del Teso: Dónde está la palmera falsa de los maoríes? Y el reyezuelo, ¿dónde vive? (Viario Vasco, 04-02-2018)". Ulia Auzo Elkartea (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
  14. Esnaola, Inaxio. (2018-03-09). «Parkearen aberastasuna» irutxulo.hitza.eus (Irutxuloko Hitza) (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).