Eztabaida zaharrak
2007-2009
2010-2012
2012-2014
2014-2016

Pertsona abizen euskaldunen grafia

aldatu

Kaixo: Lorenzo Ascasibar aldatu eta Askasibar jarri duzu. Bere izen ofizila c-z da, beraz, zein irizpide jarraitzen dira euwikipedian, holakoetan euskarazko grafia erabiltzeko.

Ondo segi. -Suna no onna (Suna no onna) 16:44, 21 azaroa 2019 (UTC)

Eskerrik asko

aldatu

Kaixo, Marklar2007: Eskerrik asko egin ditudan artikuluak txukundu eta egitura askoz ikusgarriagoa jartzeagatik. Nik neuk nola egin jakin nahiko nuke baina gauza asko dago hemen ikasteko eta pixkanaka horretan nabil, ez da erreza eta kostatzen zait txantiloiak eta bestelakoak modu egokian jartzea, baina ikasiko dut bai. -Iñigoo (eztabaida) 08:15, 21 apirila 2019 (UTC)

Galdera

aldatu

Aupa, Marklar2007:

McMafia sarreran zergatik jartzen du “Artikulu hau ez dator bat formatu hitzarmenekin?”. Eskertuko nizuke argitzea.

Bide batez, mila esker artikuluari egindako ekarpenengatik.

Ondo segi,

Joxe Aranzabal

Request

aldatu

Hello.

Could you create the article of the prominent Turkish-Jewish economist Dani Rodrik in Basque Wikipedia?

Thank you.

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan

aldatu
eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:35, 19 martxoa 2017 (UTC)

Korrikara gurekin etortzeko gonbidapena

aldatu

Aupa Marklar2007, euskarazko wikedian top one zarena! Txokoan idatzi dudan moduan, Euskal Wikilarien Elkartekoak, apirilaren 8an Korrikara joango gara. Horretarako Korrikako kilometro bat erosi dugu Araban. Nahi izanez gero, bertara hurbildu eta taldeko hainbeste kiderekin egunpasa egin dezakezu. Ni neu ezin izango naiz joan Kuban egongo bainaiz.

Apirilaren 8an izango da, bazkaldu ondoren. Korrika eta gero afari-merienda indartsua egiteko ideia dute. Batzuk zuzenean joango dira Korrikako kilometro horretara.

Landa eta Marieta artean, Marietara iritsi baino 2 km lehenago dago EWEren kilometroa. 2325km eta 15:25ak aldera pasatuko da.

Oraindik ez dago erabakita non bazkalduko duten baina EWEko elkartekoak, gehienak Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabarrak izanik, elkarbanatutako kotxeetan joateko ideia dute.

Ba hori da dena.

Ondo segi Marklar2007! -Oraina (eztabaida) 17:23, 30 martxoa 2017 (UTC)

Zalantza bat

aldatu

Aupa berriro. Beste kontu bat orain. Sortu dudan artikuluan "1920ko Poztasunezko Hamarkada" baino, belarrira behitzat "1920ko Hamarkada Zoriontsua" hobeagoa dela ematen du. Zer deritzozu? Titulua aldatu ahal duzu?

Ondo segi

Etor

Aupa Marklar2007!

Lehen eta behin, eskerrik asko. Ez nekien nola aldatzen zen artikuluaren izena.

Bigarrenik erantzutea. Eta bai, Kubara oporretan noa eta bidaia izugarri ona izango dela ziur nago.

Azkenik, artikuluari buruz ez dakit. Suposatzen dut historiografia frantziarra eta espainiarrari begira dagoela bai artikuluaren titulua bai artikulua bera. Izatez, ingelerazko wikipedian aparteko bi multzo egiten dituzte garai hauek deskribatzeko. Bata Europari (gehienbat Alemaniari) eskeinia eta bestetik Amerikako Estatu Batuari eskeinia. Suposatzen dut, euskarazko wikipedia garatzen doan einean gauza hauei ere "eskua sartu" beharko diogula. Baina esan dudana dela uste dut, hau da: (historia aztertzeko orduan) angloxasoietik "edan" egiten dugu askotan eta beste askotan EHko bi estatuen historiografiatik.

Ondo segi. -Oraina (eztabaida) 17:46, 30 martxoa 2017 (UTC)

Biografia_infotaula_automatikoa

aldatu

Kaixo. Ikusi dut biografia infotaula automatiko bat sartu duzuela gaur idatzi dudan artikuluan, eta gustatuko litzaidake holako taulak erabili ahal izatea Vikidian ere. Modurik bai txantiloiak bidaltzeko, edo esateko nola egin? Eskerrik asko. --Koldo Biguri (eztabaida) 10:45, 16 apirila 2017 (UTC)

Translating Ibero-America is back! Come and join us :)

aldatu

Hi!

Iberocoop has launched a translating contest to improve the content in other Wikipedia related to Ibero-American Culture.

We would love to have you on board :)

Please find the contest here

Hugs!--Anna Torres (WMAR) (eztabaida) 00:37, 12 ekaina 2017 (UTC)

Cat-a-lot

aldatu

Kaixo Marklar! Agian ezagutuko duzu, baina kategoriekin zabiltzala ikusita, badago Cat-a-lot izeneko gadgeta. Horrekin mugimendu handiak egin daitezke klik bakar batean artikuluetara sartu gabe. Hobespenetan Gadgeten atalean dago. Ondo segi!--Xabier Cañas (eztabaida) 17:39, 13 iraila 2017 (UTC)

Epa Xabier Cañas! Bai, baina nahiago dut HotCat erabiltzea, ohitura edo.. -Marklar (eztabaida) 17:41, 13 iraila 2017 (UTC)

Testu erderaz

aldatu

Kaixo, Marklar: Ama Xantalen baselizan infotaula automatikoa sortu duzu (eskerrik asko!) baina konturatu gabe "bien de interés cultural" espresioa sartu duzu eta nik ez dakit nola aldatu. Ahal duzunean begiratuko duzu? Eskerrik asko. -Ernestobanpiroa (eztabaida) 14:50, 23 iraila 2017 (UTC)

Afrikako historiari buruzko lehiaketa

aldatu

Kaixo! Agian irakurri duzu, baina hau dugu martxan. Ziur artikulu bikainak egiteko aukera duzula bertan! -Theklan ·   ·   19:36, 1 urtarrila 2018 (UTC)

Urte berri on Theklan!!. Interesgarria dirudien arren, zure zerrenda amaigabe honek nire ekarpen asko beharko du. Edonola ere, ziur asko artikulu berriak gainbegiratuko ditut. Ondo izan!--Marklar (eztabaida) 11:49, 2 urtarrila 2018 (UTC)

Gaur sortu diren filmak

aldatu

Kaixo Marklar! Gaur hainbat filmaren artikuluak sortu dira, eduki gehiegirik gabe. Ikasle batzuen klaseko lana da, beraz momentu batez horretan uztea eskertuko nuke, bestela harrigarri egingo zaie itzuli eta horrela aurkitzeak. -Theklan ·   ·   20:53, 12 otsaila 2018 (UTC)

Bale, Gabon! -Marklar (eztabaida) 20:54, 12 otsaila 2018 (UTC)

Kornelia Zinila

aldatu

Kaixo, Marklar: Ikusi dut "Kornelia Zinila" "Kornelia (Zesarren emaztea)" izenburuarekin aldatu duzula eta aitortu behar dizut ez zaidala gehiegi gustatzen zeren eta, horrela, emakumea baloratzen da gizonaren funtzioan. Hau da, Kornelia Zesar gabe ez zen ezer. Nik berriro ere atzera egingo nuke. Besarkada bat: -Ernestobanpiroa (eztabaida) 19:32, 15 otsaila 2018 (UTC)

Ibar-jaunak

aldatu

Ikusi ahal izan dudanez, IP horretatik garbizaleren bat ari da. Ibar-jaun eta merio, biak dira onargarriak, eta Euskaltzaindiak ez du hobespenik egiten. Hala ere, erabileran merio da nagusi erabat, eta izen hori jarri beharko litzateke artikuluaren izenburutzat, gero ibar-jaun maila bereko sinonimotzat aipatuta (eta gainerako artikuluetan bietako edozein erabilita).

IP horrek egindako beste hainbat aldaketa guztiz desorekatuak dira. Adibidez, ibar-jaurerri analogiaz sortua da (ez dut aurkitu erabilerarik tradizioan [Orotariko Euskal Hiztegia], ez eta gaur egungo hiztegi fidagarrienetan ere [Elhuyar, Zehazki, Euskalterm]), eta merindade jarri beharko litzateke. Ibar-jaurerri, jartzekotan, iturri fidagarri bat aipatuta jarri beharko litzateke.

Eta guztiz kendu desegin beharrekoak dira IP horrek egindako beste aldaketa garbizalekeriazkoak: administrazio → arduralaritza, gobernu → jaurlaritza (Euskal Autonomia Erkidegoko gobernua ez denean), eta abar.

Oraintxe ez dut astirik aldrebeskeria horiek desegiteko. Zuk lan horri ekin ahal badiozu, bikain. --Xabier Armendaritz   2018-02-21, 18:40 (UTC)

Kontsulta

aldatu

Kaixo Marklar2007.

Juan Azpillaga naiz (mallubi da erabiltzen dudan ezizena). Josu Alberoren laguna naiz eta Wikipedian lanean hasteko animatzeaz gain, esan dit onena dudala zuri idaztea dauzkadan zalantzak argitzeko.

Lehena "musika talde infotaula"ri buruzkoa da. Idatzi dudan azken artikulua Buffalo Springfield musika taldearena izan da. Infotaulan argazkia jartzeko Wikimedia Commonsera joan nintzenean, ikusi nuen ez zegoela taldekide guztiak azaltzen ziren argazkirik. Hori horrela izanda, pentsatu nuen argazkirik ez jartzea, talde honi buruzko beste hainbat hizkuntzatako Wikipedietan gertatzen den antzera. Beraz, ez nuen irudiari dagokion eremua bete, baina hala eta guztiz, hor azaltzen da Neil Young (taldekideetako bat) eta ezin dut inola ere kendu. Baita ere, txantiloian bi eremu bereizten dira: "Taldekideak" eta "Lehenagoko taldekideak", baina taulan denak jarraian agertzen dira "Taldekideak" izenburupean. Gainera, azaltzen dira beste bi atal nik jarri ez nituenak: "sariak" eta "MusicBrainz". Bestalde, galdetu nahi nizun ba ote dakizun nola dagoen Matxin itzultzaile automatikoarena. Zeren eta nire ustez jarraitzen ditut Azkue Fundazioko artikuluan azaltzen diren pausuak eta ez zait agertzen grisez "euskara" ezkerreko menuan.

Laguntzerik bai?

Eskerrik asko.

-Mallubi (eztabaida) 14:36, 3 martxoa 2018 (UTC)

Izotz gaineko patinaje artistiko artikulua

aldatu

Kaixo! Ikusi dut Izotz gaineko patinaje artistiko artikulua sortu duzula. Itzulpena egiten ari nintzen Matxin tresna erabiliz, eta egina nuena gehitu diot. Wikitzea eta erreferentziak jartzea falta zait, baina lana aurrezte aldera hori dagoeneko egina zegoela jakiteko. Gaur egunean zehar moldatuko dut!

Bestalde, infotaula bat gehitua nuen, eta zuk irudia. Ez dakit infotaula mantendu beharko litzatekeen eta irudia kendu, alderantziz edo biak utzi. Oraindik ez dut hainbeste kontrolatzen. Zure esku uzten dut.-Supro23 (eztabaida) 09:42, 6 martxoa 2018 (UTC)

Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global survey

aldatu
WMF Surveys, 18:41, 29 martxoa 2018 (UTC)

Reminder: Share your feedback in this Wikimedia survey

aldatu
WMF Surveys, 01:39, 13 apirila 2018 (UTC)

Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia survey

aldatu
WMF Surveys, 00:49, 20 apirila 2018 (UTC)

Diego Ahedo

aldatu

Hello Marklar, can you clarify the difference between these two people:

Greetings --Kolja21 (eztabaida) 12:54, 31 maiatza 2018 (UTC)

Zalantza: Biografia batean "zirriborro txantiloia" kentzeko prozedura

aldatu

Kaixo, osatu dut Irantzu Varelaren biografia eta jakin nahiko nuke zein den orain jarraitu beharreko prozedura: txantiloia zuk jarri duzunez, zuk zeuk kendu behar duzu? Edo halakoetan nik neuk egin dezaket? Zure erantzunaren zain, agur bero bat eta mila esker. -Makeip

Iepa Makeip! lan polita egin duzu. Ez, ez dugu inolako prozedurarik. Zirriborro maila gainditzean, kendu eta kitto! Ondo izan. --Marklar (eztabaida) 16:45, 9 uztaila 2018 (UTC)

1 Formulako zirkuituak

aldatu

Egunon, Marklar2007. Hainbat auto lasterketako zirkuituen artikuluak sortu dituzula ikusi dut, beharbada 1 Formulako zirkuituak zerrenda interesgarria edo baliagarria litzaizuke, bere garaian MotoGPko zirkuituak eya Munduko Rally Txapelketako rallyak artikuluekin batera sortu zuen, etorkizunean norbaitek nahi izanez gero sor zitzan, euskarazko Wikipedian motordun kirolekiko hutsune handia baidugu. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 09:49, 23 iraila 2018 (UTC)

Euskaldunaa: Bai, banekien zerrenda biak egin zenituela. Beste pare bat edo egingo ditut. --Marklar (eztabaida) 09:57, 23 iraila 2018 (UTC)

Arratsalde on Marklar, zaila izaten da batzuetan oreka on bat aurkitzen izenetan, ez nekien artikulua existitzen zenik, eta eskerrik asko abisatzearren. Nolanahi ere, orain gertatu zaidan bezala, batzuetan izen ofiziala hain da korapilatsua non ez dakizula esaten ere. Horrelakoetan, Wikipediaren politika oro har erabilera lehenestea izaten da (EN Wikipedian, bai, baina WP praktikoa denez oro har ere), jendeak bilaketa hori egingo duelako, eta ez bestea. Nire proposamena da izen ohikoena/ezagunena erabiltzea, goian estekatutakoa, eta gero hasieran zehaztea, "ofizialki hau eta bestea". Ez dakit zer iruditzen zaizun. Iñaki LL (eztabaida) 18:09, 25 iraila 2018 (UTC)

Arrazoi osoa duzu Iñaki LL. Hiru Probintzietako Sortzezko eta Jatorrizkoen Errege Elkartea izena sasi-itzulpen bat dirudi (Googleen bilatu eta WP- eta bere mirrorsetan baino ez da agertzen). Egia esateko zurea hemen baino ez da agertzen, kar kar. Bai, badakik: ez da munduko erakunderik ezagunena. Hpholke bolada honetan ez da oso aktiboa baina bere lana errespetatzeko, zelan bere orrialdea zure izenburura mugitu?. Ondo izan. -Marklar (eztabaida) 18:20, 25 iraila 2018 (UTC)
Kaixo bai, eskuz egin behar da, berean edukia dagoelako, orduan hau hustu eta birzuzenketa bat egin. Egingo dut nik nahi baduzu. Edukia ere nahastu behar da, modu koherente batean. Izenari buruz, bai, azken aldian ikerketak egin dira, eta nonbait ikusi dut. Orain "Hiru Probintzietako..." traketsa da, bai, begiratu dezaket ere beste itzulpen txukunen bat dagoen. Iñaki LL (eztabaida) 18:33, 25 iraila 2018 (UTC)

Kaixo Marklar. Eskerrik asko egin duzun aldaketagatik, beti zabiltza adi! Dena dela, oraingoan, ez dago gehiegizko bandera? Nik ez dakit kentzen... Besarkada bat! -Ernestobanpiroa (eztabaida) 19:07, 27 iraila 2018 (UTC)

Epa Ernesto, guztiz ados baina neuk ere ideiarik ez. -Marklar (eztabaida) 19:15, 27 iraila 2018 (UTC)
Baia!

Anatomia lehiaketa

aldatu

Kaixo! Anatomiari buruzko artikuluak egiten ari zara... eta agian parte hartu nahi duzu anatomia lehiaketan! -Theklan ·   ·   19:09, 2 azaroa 2018 (UTC)

Arrastion Theklan!. Ez, ez dut parte hartuko. Artikulu pare bat baino ez dut sortu.-Marklar (eztabaida) 19:17, 2 azaroa 2018 (UTC)
Pena! Artikulu pare horrek jada hobetzen du lehiaketa! -Theklan ·   ·   19:24, 2 azaroa 2018 (UTC)

Eztabaida:The Great Mouse Detective

aldatu

I mentioned at this talk page for The Great Mouse Detective that so other Disney movie articles are using the Basque names despite not being translated officially. Can you move them to the original names? 2602:306:83A9:3D00:E7:D642:65C:F3E 20:38, 4 abendua 2018 (UTC)

No problem, I'll check if thos films have a basque language version (pretty sure most of them don't) and if so, our policy is using original name. -Marklar (eztabaida) 20:47, 4 abendua 2018 (UTC)
Also, Hartz Anaia (filma) should probably not be using the disambigution of "filma", because there isn't another topic with the same name. At least not in English. Although I've heard it's one of the few Disney movies that have a Basque version. 2602:306:83A9:3D00:E7:D642:65C:F3E 21:22, 4 abendua 2018 (UTC)
I checked Google and didn't found any source of a basque version for the film, so, Brother Bear, thx. -Marklar (eztabaida) 18:19, 5 abendua 2018 (UTC)

Lan infotaula automatikoa

aldatu

Kaixo Marklar! Film, liburu eta artelan mota guztietarako {{lan infotaula automatikoa}} sortu dut, txantiloi bakarrarekin ahalik eta gauza gehien osatzeko helburuarekin. -Theklan ·   ·   08:17, 18 maiatza 2019 (UTC)

Community Insights Survey

aldatu

RMaung (WMF) 18:20, 9 iraila 2019 (CEST)Reply

Reminder: Community Insights Survey

aldatu

RMaung (WMF) 21:49, 20 iraila 2019 (CEST)Reply

Piazza della Signoria

aldatu

Kaixo, lagun. Eskerrik asko artikulua editatzeagatik, baina zergatik kendu dituzu beste argazkiak? Artikulua ez dut bukatu, eta berriro jarri nahiko nituzke. --Koldo Biguri (eztabaida) 20:45, 5 urria 2019 (CEST)Reply

Aupa Koldo! Barkatu, bukatuta zegoela uste nuen eta behealdean agertzen ziren. --Marklar (eztabaida) 20:47, 5 urria 2019 (CEST)Reply
Ederki, arazorik ez. jarraipenean jarriko ditut berriro; nire kontu. izan ongi!--Koldo Biguri (eztabaida) 21:32, 5 urria 2019 (CEST)Reply

Onak nabarmen lehiaketa martxan da

aldatu

Orrialde hau eraman behar da

aldatu

Kaixo Marklar2007. Giuseppe Prnzi izeneko orrialdea "Giuseppe Prinzi" izenarekin zuzendu beharko litzateke. Egin al zenuke? --5.171.241.209 20:15, 21 abendua 2019 (CET)Reply

Arrastion!! Nik ezin dut. Nonbait "Giuseppe Prinzi" zerrenda beltz batean sartu dute. -Marklar (eztabaida) 20:20, 21 abendua 2019 (CET)Reply

Ez dakit, baina eskultorearen izen zehatza Giuseppe Prinzi da. Mugitzeko modu bat aurkitu beharko litzateke.--5.171.209.156 20:51, 21 abendua 2019 (CET)Reply

  Egina -Lainobeltz (eztabaida) 21:32, 21 abendua 2019 (CET)Reply

Thank you for being one of Wikipedia's top medical contributors!

aldatu
please help translate this message into your local language via meta
  The 2019 Cure Award
In 2019 you were one of the top ~300 medical editors across any language of Wikipedia. Thank you from Wiki Project Med for helping bring free, complete, accurate, up-to-date health information to the public. We really appreciate you and the vital work you do! Wiki Project Med Foundation is a thematic organization whose mission is to improve our health content. Consider joining here, there are no associated costs.

Thanks again :-) -- Doc James along with the rest of the team at Wiki Project Med Foundation 19:49, 5 martxoa 2020 (CET)

Jose Maria Goizueta

aldatu

Kaixo, Marklar. Eskerrik asko artikulua sortzegatik. Galderatxo bat: non lortu dituzu J.M Goizuetaren jaiotze data eta lekua? --Aihotz (erantzun hemen) 21:43, 16 martxoa 2020 (CEST)Reply

Primeran, Marklar. Bide batez, gaian interesa baduzu, Goizuetaren "Leyendas vascongadas" liburuaren artikulua egitera animatzen zaitut. Esan daiteke garaiko "best seller" moduko bat izan zela. Bestela lasai, nik egingo dut. Izan ongi! --Aihotz (erantzun hemen) 17:34, 18 martxoa 2020 (CEST)Reply

Escudo franquista

aldatu

Perdona que te hable en castellano, no sé vasco. ¿Podrías actualizar el artículo de Espainiako Zerga Agentzia Administrazioren eraikina (Bilbo)? En 2017 retiraron los elementos franquistas del escudo referencia en El Correo. Gracias Un saludo! Triplecaña (eztabaida) 18:04, 19 apirila 2020 (CEST)Reply

Triplecaña: hecho. El mismo texto de la wiki en castellano. Cuidate. -Marklar (eztabaida) 18:11, 19 apirila 2020 (CEST)Reply

Ilgner eraikina

aldatu

Kaixo, Marklar. Eskaera bat egin nahi dizut: begiratu dezakezu -nik ez dakit egiten-, mesedez, Barakaldoko Ilgner eraikina Kultura Ondasuna den ala ez? Hemen dugun zerrendan ez dago. Hala ere, ondare-kategorizazio ezberdinak daude. Aldez aurretik, mila esker! --Aihotz (erantzun hemen) 17:42, 19 apirila 2020 (CEST)Reply

Aupa Aihotz! Nik dakidala, ez du inolako babesik. Behintzat, EHAAn ez dut ezer topatu (eta izatekotan hor agertu behar da). Bilbao Ría 2000k zaharberritu omen zuen baina (beste multzo batean ez badago) ezer ere ez. Zaindu zaitez! -Marklar (eztabaida) 18:47, 20 apirila 2020 (CEST)Reply
Eskerrik asko begiratzeagatik, Marklar. Izan ongi! --Aihotz (erantzun hemen) 12:32, 21 apirila 2020 (CEST)Reply

Erakunde infotaula

aldatu

Kaixo! Ikusten baduzu zerbait hobetzeko dagoela, esan. Ikusten dut jo ta su ari zarela erabiltzen (asko pozten naiz!). -Theklan (eztabaida) 13:21, 30 apirila 2020 (CEST)Reply

Merge

aldatu

Hi! Could you merge Lotario II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa with Lotario III.a? Thank you very much! --Epìdosis (eztabaida) 20:13, 26 maiatza 2020 (CEST)Reply

Txantiloi:Disneyren Klasikoak

aldatu

In this template, there are some red links. Do you know if you could write the missing articles, or anyone who can? I might could make stubs about them, but only stubs. There are already many articles that are stubs. Can the stubs be expanded? 2600:1700:53F0:AD70:E0B9:F220:A78A:BAA4 00:48, 21 ekaina 2020 (CEST)Reply

Stefania Turkewich

aldatu

Hello Marklar2007, When you have time, could you take a look at this article: en: Stefania Turkewich? She was the first Ukrainian woman composer of classical music. If her life interests you, could you do a version of this article for the Basque Wikipedia? Nicola Mitchell (eztabaida) 12:17, 16 martxoa 2021 (CET)Reply

Nicola Mitchell, just a stub, but done. Have a nice day!-Marklar (eztabaida) 15:27, 16 martxoa 2021 (CET)Reply

WikiDerbia-SARIA

aldatu

Kaixo Marklar2007! ZORIONAK WikiDerbia irabazteagatik! Sariaren erosketa eta bidalketa kudeatzeko, idatzi mesedez hezkuntza@wikimedia.eus helbide elektronikora. Mila esker! --Edagit; (erantzun hemen) 11:30, 12 apirila 2021 (CET)Reply

Olinpiar Jokoak

aldatu

Kaixo! Konturatuko zinen azken aldian ari garela Wikiproiektu:Olinpiar Jokoak betetzen, eta zuk eskarmentua duzu artikulu serieak egiten. Animatuko al zinateke hortik zerbait garatzen? Izan daiteke biografiak, edo akaso kirol diziplinak... edo Olinpiar Jokoetako parte-hartzeak. Nahi duzuna, baina ea lortzen dugun itxura hobea ematea gai honekin! Segi ondo. Theklan (eztabaida) 09:55, 15 abuztua 2021 (CEST)Reply

Egun on Theklan! parte-hartze serioa ez baina zerbait egingo dut, seguru!. Ondo izan. -Marklar (eztabaida) 09:57, 15 abuztua 2021 (CEST)Reply
Hemen serioa ez da ezer ere! Theklan (eztabaida) 09:59, 15 abuztua 2021 (CEST)Reply

Javier Ramírez Sinués

aldatu

Hello, few months ago you have created this entry. Could I please ask for your source re the death date provided (July 27, 1977)? thank you, --Dd1495 (eztabaida) 21:23, 26 abuztua 2021 (CEST)Reply

Good morning Dd1495. I only made a short translation from sp-wiki. Anyway, guess that date came from wikidata (source there is http://zaragoza.es/gicem2/kiosko/cementerio.jspx). Raderich (also sp-wiki article creator) wrote it. You're welcome.-Marklar (eztabaida) 09:28, 27 abuztua 2021 (CEST)Reply
many thanks. Indeed, this cemetery database linked provides the info quoted. Regards, --Dd1495 (eztabaida) 13:08, 27 abuztua 2021 (CEST)Reply

Update request for 2021eko La Palmako erupzio bolkanikoa#Erupzioa

aldatu

In case you know Spanish, can you update the chronology section of 2021eko La Palmako erupzio bolkanikoa#Erupzioa by translating and adding from es:Erupción volcánica de La Palma de 2021#Erupción? The Spanish language article is updated. No updates have been made in the Basque language article about the chronology of the eruption since 13 October. The volcano has not been active since 13 December.

Yours sincerely, 31.200.9.244 10:25, 23 abendua 2021 (CET)Reply

Translation request

aldatu

Hello, sorry for writing in English, but can you translate en:Dunder Mifflin (d:Q107406) to Basque? Regards,ChipsBaMast (eztabaida) 12:58, 7 otsaila 2022 (CET)Reply

No problem ChipsBaMast. Actually I think Embassy could be more apropiate. Anyway, I've made a short stub (Dunder Mifflin), hope you like it. Cheers!! -Marklar (eztabaida) 19:23, 7 otsaila 2022 (CET)Reply
aldatu

According to the Wikidata changelog you added "Hezurrezko labirinto" to "bony labyrinth" (Q262489) and Wikidata showed in the changelog "Sitelink Change from Connected Wiki" as a tag which is currently an undocumented tag. I'm trying to understand how those edits get created. Which tool did you use to add that link? ChristianKl (eztabaida) 10:56, 19 iraila 2022 (CEST)Reply

Hi ChristianKl. Ten days ago, that sounds like Pleistocene to me. I guess I just used the button we have in euwiki (the one in "hizkuntzak") and selected the eswiki or enwiki article. Had I done something ununsual I would remember it. Sorry, I cant be more helpful. Have a nice day. --Marklar (eztabaida) 18:18, 19 iraila 2022 (CEST)Reply

Nikolai Roeritx artikuluaren izena

aldatu

Kaixo! «Nicholas Roerich» orria «Nikolai Roeritx» izenera aldatu zenuela ikusi dut. Baina Roerich ez da errusiar jatorriko abizena, beraz, ez da errusieratik transliteratu behar (gainera, errusieratik transliteratuta, Rerikh izango litzateke). Roeritx ez dator bat inolako ahoskatze eta ortografiarekin. Uste dut Nikolai Roerich izango litzatekeela artikuluaren izen egokiena. Zer iruditzen zaizu? --Mapatxea (eztabaida) 17:03, 21 uztaila 2023 (CEST)Reply

Arrastion Mapatxea: Ba, bai, arrazoi osoa duzu. Abizena Baltikoko alemaniarra dela ematen du. Horrelakoetan Euskaltzaindiak ez du ezer esan (nik dakidala). Zure transliterazioa zuzena da Rerikh, beraz, jatorrizko alemaniar grafia edo errusiar transliterazioa erabiltzea zure esku. Ondo izan!--Marklar (eztabaida) 19:22, 23 uztaila 2023 (CEST)Reply
Eskerrik asko! Roerich jarri dut artikuluaren izen gisa, askoz ere ezagugarriagoa baita, eta Rerikh parentesi artean. Hau denei egokituko zaiela espero dut. Mapatxea (eztabaida) 19:35, 23 uztaila 2023 (CEST)Reply
 

You have been a medical translators within Wikipedia. We have recently relaunched our efforts and invite you to join the new process. Let me know if you have questions. Best Doc James (talk · contribs · email) 12:34, 6 August 2023 (UTC)


Galo-erromatarrak ala galiar-erromatarrak

aldatu

Hiztegietan, galiar onartzen da, baina ez galo. Horregatik galiar-erromatar itzuli nuen. Dena den, bilaketetan, bi formak topatu ditut: galo-erromatar:

  1. http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=Baskonia
  2. https://elkanofundazioa.eus/eu/blog/euskal-herria-itsastarra-jatorriaren-bila-3-4/

galiar-erromatar:

  1. https://www.euskadi.eus/web01-a2lurent/es/contenidos/articulo/c1102/eu_d1102017/1102017.html
  2. https://www.bidasoaturismo.com/wp-content/uploads/2020/02/ROMA-ATLANTICA-cast-eusk.pdf

Beraz, eta zuk artikuluaren tiutularen berridazketa egin zenuenez, dagoeneko, ez dakit zein den zuzenena.

Egun on Suna no onna! Erantzuna hemen duzu 178.- Kanpoko leku-izenei dagozkien herritar-izenak eta jatorri-adjektiboak sortzeko irizpideak: 3. atala Herritar‐izen eta jatorri‐adjektibo konposatu jasoak: bi izenez edo adjektiboz osatutako

izenak edo adjektiboak. Horren arabera: galo-erromatar. Ondo izan!!-Marklar (eztabaida) 09:57, 25 abuztua 2023 (CEST)Reply

2023ko Tenerifeko baso-sutea

aldatu

Hola, creo que se debería de actualizar este artículo. Sobre todo porque ayer se dió oficialmente por extinguido. Ver versión en español: https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Incendio_forestal_en_Tenerife_de_2023&diff=prev&oldid=155236241 87.223.200.86 09:47, 11 azaroa 2023 (CET)Reply

  Egina Hecho!-Marklar (eztabaida) 18:52, 12 azaroa 2023 (CET)Reply

Thank you for being a medical contributors!

aldatu
  The 2023 Cure Award
In 2023 you were one of the top medical editors in your language. Thank you from Wiki Project Med for helping bring free, complete, accurate, up-to-date health information to the public. We really appreciate you and the vital work you do!

Wiki Project Med Foundation is a thematic organization whose mission is to improve our health content. Consider joining for 2024, there are no associated costs.

Additionally one of our primary efforts revolves around translation of health content. We invite you to try our new workflow if you have not already. Our dashboard automatically collects statistics of your efforts and we are working on tools to automatically improve formating.

Thanks again :-) -- Doc James along with the rest of the team at Wiki Project Med Foundation 23:25, 3 otsaila 2024 (CET)Reply