Insumisioarena

Oskorri eta Jon Sarasuaren abestia

Insumisioarena Jon Sarasuaren hitzak dituen euskal abesti famatu bat da. Landalan diskoan argitaratu zuen Oskorri taldeak 1995an.[1]

Insumisioarena
Oskorriren eta Jon Sarasuaren lan/konposizio musikala
EgileaOskorri eta Jon Sarasua
Ezaugarriak
Genero artistikoafolk musika
Hizkuntzaeuskara
DiskoetxeaElkar
Deskribapena
Honen parte da25 kantu urte
HitzakJon Sarasua
Bestelako lanak
MusikagileaAnton Latxa
Argumentu nagusiaIntsumisioa

Oskorriren abesti ezagunenetako bat da. 1996an, Getxoko Fadura frontoian, Oskorrik zuzeneko 25 kantu-urte diskoa grabatu zutenean, luxuzko laguntzarekin interpretatu zuten kantu hau: insumisoa zen Jon Sarasuak berak interpretatu zuen.

Gau ahaztezin hartan Kukubiltxo antzerki-taldeak ere parte hartu zuen, eta luxuzko musikari eta bestelako gonbidatu batzuek ere bai: Martin Carthy, Niko Etxart, Joserra Fernandez, Pedro Guerra, Gwendaleko kide batzuk, Kepa Junkera, Mikel Laboa, Fermin Muguruza, Liam O'Flynn, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Albert Pla, Anton Reixa, Jon Sarasua, Joseba Tapia, Patrick Vaillant eta Gabriel Yacoub.

HitzakAldatu

Bost bertsok osatzen dute abestia. Intsumisoak bertso bana egiten die hauei:

  1. Postariari. Soldaduskara joateko militarren oharra dakarkion postariari oharra bueltan eramateko eskatzen dio.
  2. Norberari, intsumisio-sena natural natural sentitzen duenari. "Natural sentitzen dut egiten dudana..."
  3. Amari. Negarrez ari den ama maiteari horretan ezin diola obeditu diotso ("...nola obedituko diot eroari, ez badizut jadanik obeditzen zuri"
  4. Kolega maite beldurtiari. Aholkurik ez emateko, eta gero kartzelara bisitan joateko eskatzen dio, baita txorizo eta guzti joateko ere. ("Ene kolega maite / beldurtia haiz hi...etor hadi bisitan / txorizo ta guzti")
  5. Kartzelariari. Erraz ez duela otzanduko diotso, intsumisoa egunero kantari esnatzen dela, bere pentsaerari ondo eutsita. ("ezin nauzu hain errez bihurtu numero, kantari esnatzen naiz goizero goizero")

Abestiaren hitz guztiak europako hainbat herriadetako weborritan lortu daitezke.[2][3][4][5][6][7][8] Hona hemen abestiaren hitz batzuk, komentatu direnak:

I (Postariari)
Postari zintzo horrek / zer dakar karpetan?
amodio gutunik / etzegok hiretan
militarren ohar bat? / bitxia benetan
bidali duenari / eramaiok bueltan.
________________________
II (Sentitzen dudanari)
Natural sentitzen dut / egiten dudana
...
...
...
________________________
III (Amari)
Nigarrez ari zara / ama maite hori
...
...
ez badizut jadanik / obeditzen zuri?
IV (Kolega beldurtiari)
Ene kolega maite / beldurtia haiz hi
...
...
etor hadi bisitan / txorizo ta guzti.

________________________

V (Kartzeleroari)
... ene kartzelero
...
ezin nauzu hain errez / bihurtu numero
kantari esnatzen naiz ...

IntsumisioaAldatu

Intsumisioa Espainiako armadari desobedientzia zibileko gizarte mugimendua izan zen, 1980ko hamarkadatik 20 urtez iraun zuena, soldadutzaren desagerpena arte, alegia. 2000n soldaduskaren azken deialdia egin zuten. Milaka gaztek ezetz esan zioten soldaduska egiteari, horietako askok intsumisioaren bidea hartuz. Ehunka gazte kartzelan sartu zituzten, eta hainbat euskal erakunde publikok euren sostengua aurkeztu zion mugimenduari.[9][10]

Abestia sortu zen urte haietan intsumisioaren mugimendua pil-pilean zegoen. 1993an Kojon Prieto y los Huajalotes taldeak "Insumisión!" abestia sortu zuen. Urte berean Eusko Legebiltzarrak eta Kataluniako Parlamentuak intsumisioaren zigorgabetzea eskatu zuten. 1994tik Kakitzat elkarteak "Intsumisio Eguna" antolatzen zuen. Eta 1996an bertan Euskal Udal Intsumisoen Mankomunitatea (EUDIMA) sortu zuten. Bitartean, Espainian 348 preso zeuden, euretako asko euskal herritarrak.

ErreferentziakAldatu

  1. «Landalan» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  2. «Letras de Insumisoarena de Oskorri | euskal musika, música vasca» eu.musikazblai.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  3. de la Maza, Gabi. (2019). Insumisoarena (Oskorri - Jon Sarasua). yooutube.
  4. Insumisoarena (Oskorri - Jon Sarasua) | Txantxangorria-Euskal karaokeak. (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  5. (Frantsesez) «Insumisoarena Paroles – OSKORRI – GreatSong» GREATSONG : Paroles de Chansons Officielles et Traduction musique (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  6. (Gaztelaniaz) «INSUMISOARENA - Oskorri» Letras.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  7. (Italieraz) «Insumisoarena (Testo) - Oskorri feat. Jon Sarasua» MTV Testi e Canzoni (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  8. (Alemanez) «Oskorri - Insumisoarena Songtext» Songtexte.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  9. Elizondo, Edurne. (2011). «EZ DUGU NAHI. Intsumisioaren ahotsak Euskal Herrian.» Berria (Txalaparta) (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  10. Elizondo, Edurne. (2011). Ez dugu nahi. Intsumisioaren ahotsak Euskal Herrian.. Txalaparta ISBN 978-84-8136-624-2..

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu