Orbiso
Orbiso[1] egun Kanpezu udalerria osatzen duten 5 herritako bat da.
Orbiso | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Kanpezu |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°41′46″N 2°20′08″W / 42.69611°N 2.33556°W |
Garaiera | 588 m |
Demografia |
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 81 biztanle ditu.
IzenaAldatu
21. mendean herrira bidean Urbisu/Orbiso seinale elebidunak daude, baina Euskaltzaindiak ez du ontzat ematen euskarazko Urbisu forma ustezko hori, eta ez da batere argia jatorri etimologikoa[2].
Kanpezuko kontzejuetan erabili ohi diren goitizenetan, Orbisokoei Patones esaten diete[2].
HistoriaAldatu
XVI. mendean Mendoza familiarena zen. Ondoren Kanpezuko apezpikuaren jabego bihurtu zen. 1965 arte berezko udalerria izan zuen.
Herri harresitua izan zen Orbiso, eta horren aztarnak ekialderantz, Nafarroarantz ematen duen aldean ikusten dira batik bat. Nafarroan bistan den hurrengo herriak, Zuñigak, antza du fisionomian Orbisorekin, muino luzexka batean kokatua[2].
Demografia eta biztanleriaAldatu
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
81 | 84 | 83 | 85 | 85 | 84 | 82 | 81 |
GarraioaAldatu
Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenakAldatu
- San Andres eliza, XVI mendearen bukaeran eraikia.
- Santa Luzia baseliza, herritik ipar mendebaldera dagoena[3].
- Santutxoa, herriaren iparraldeko sarreran.
- Iturri eta latsarria, Martin de Mendizabalek egina 1806. urtean.
IruditegiaAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindiaren Euskal Onomastika Datutegia
- ↑ a b c Abaitua, Joseba; Fernandez, Luistxo. (2021-04-01). «Kanpezura bisita (eta Sabandora, bide batez)» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).
- ↑ «Ermita de Santa Lucía. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).
BibliografiaAldatu
- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |