Gebarako gaztelua

Arabako ipar-ekialdeko gaztelu bat, Gebara herritik gertu kokatua
Gebara gaztelua» orritik birbideratua)
Artikulu hau hondatutako gazteluari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gebara (argipena)».

Gebarako gaztelua Arabako ipar-ekialdeko gaztelu bat izan zen, Gebara herritik gertu kokatua, Barrundia udalerriaren barnean, Zadorra ibaiaren alboko muino batean, Gasteiz hiriburutik 15 kilometro ekialdera. Gaur egun, gazteluaren hondakinak baizik ez dira geratzen, XIX. mendean eraitsi baitzuten.

Gebarako gaztelua
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Gebarako gazteluaren hondakinak.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaBarrundia
Koordenatuak42°53′57″N 2°30′06″W / 42.89913°N 2.50164°W / 42.89913; -2.50164
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XV. mendea
Suntsiketa 1839ko azaroaren 30a
Arkitektura
Ondarea
82

Gotorleku hau pribatua izan da beti. Eraikuntzaren inguruko aipamenak egin zituen Lope Gartzea Salazarrek eta antzinako gebaratarren egoitza funtzioa izan zuen, baita Gebarako Markesa eta Oñatiko Kondeen bizilekua ere, baina XIV. menderako saldua izanaren aipamen dokumentala badago.[1] Lehen Karlistaldian, karlisten agiritegia eta biltegia izan zen gaztelua; karlistek gerra galdu ondoren, 1839ko azaroaren 30an arratsaldeko ordu biak aldera 288 arroba bolboraz eraitsi zuten kristinatar irabazleek.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Arrieta Valverde, Antton.-Euskal Herriko gazteluak: Araba. Donostia: inp. Leitzaran Grafikak, 2018. orr, 52-56. ISBN 978-84-09-05418-3

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba