Uribarri Harana
Uribarri Harana (ofizialki Ullíbarri-Arana / Uribarri Harana)[1] Arabako herria da. Haranako udalerriko erdialdean dago. 1940ko hamarkada arte Alda udalerriaren zati izan zen.
Uribarri Harana | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Harana |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°45′34″N 2°19′09″W / 42.75944°N 2.31917°W |
Garaiera | 832 m |
Demografia |
EzaugarriakAldatu
Harana udalerriko lau kontzejuetako bat da. Kale Nagusia du, eta paraleloan dauden beste lau, Kristobalen Ermitarako bidean elkarrekin topo egiten dutenak. Plaza bat du, albo banatan eliza (San Joan Bataiatzailearen parrokia) eta frontoia dituena, eta bertan dago 2017tik herriko seme Sebastian Fernandez de Lezeta Dos Pelos-i eginiko oroigarria.
Herriko etxeen artean nabarmentzen da Lazkanotarren jauregia, 16. mendeko fatxada errenazentista duena.
Herritik iparraldera, errepidea igarota baina kaskotik gertu, Andra Mari tenplu edo baseliza dago, 12. mendeko eliza erromaniko berriztatua.
Demografia eta biztanleriaAldatu
2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, herriak 67 biztanle ditu.
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
83 | 81 | 82 | 86 | 81 | 86 | 76 | 67 |
GarraioaAldatu
Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Uribarri-harandar ospetsuakAldatu
- Estefania Beltran de Heredia (1960 - ), EAJko politikaria eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua.
- Sebastian Fernandez de Lezeta, Dos Pelos gerrilaria (1770-1822), Napoleondar Gerretako protagonista.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala, 42. zenbakia, 2013-04-12. Ikus 3625. orrialdea.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |